EAEko baliabide hidrikoen ebaluazioa eguneratzea 2021
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2015-2021 Plan Hidrologikoa berrikustean, Uraren Euskal Agentziak EAEko baliabide hidrikoen ebaluazioa eguneratu du, unitate hidrologikoetarako Tetis simulazio hidrologikoko ereduak eginez.
Azterlan honen helburu nagusia izan da EAEko ibai-sareko hainbat puntutan baliabideak erregimen naturalean lortzea 1980/81-2017/18 aldian. Alde horretatik, dokumentua 4 kapitulutan egituratu da. Lehenengoak azterlanaren helburuak jasotzen ditu, bai eta lurralde-eremuaren eta lehendik dauden azterlanen deskribapena ere. Bigarren atalean, bildutako informazio hidrometeorologiko guztia deskribatu eta aztertu da, bai eta eredua martxan jartzeko funtsezko parametroak kalkulatu ere. Hirugarren kapituluan, erabilitako eredu hidrologikoa deskribatzen da, baita ereduak eraikitzeko, kalibratzeko eta baliozkotzeko jarraitu den prozedura ere, eta, azkenik, laugarren atalean ondorioak eta emaitzen analisiak aurkezten dira.
