Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko

[kontziliazioa_familia]

Deskribapena


Xedea

Laguntzen xedea da lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauterakoan bai mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko aukera izaterakoan. Eta, zehazki, pertsona horiek zaintzeko eszedentzia hartzean edo lanaldia laburtzean izandako diru-sarreren galera konpentsatzea, zati batean behintzat.

Honakoetarako izango dira laguntzak:

  1. Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia, mendetasun ertaina (II. mailakoa) edo handia (III. mailakoa) aitortuta badute, edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia.
  2. Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko, aitortuta duten mendetasun-maila edozein delarik ere, edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murriztea, gutxienez, heren bat.

Aurrekontuko zuzkidura

618.100,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dotazioa:

LAGUNTZEN ZENBATEKOA (Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak), 164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzeko buruzkoa: mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak, 30. artikuluan zehaztutakoan oinarrituz eta 164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzeko buruzkoa: osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak, 31. artikuluan zehaztutakoan oinarrituz.

Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

Bestalde, adierazten diren zenbatekoak aplikatu ahal izango zaizkie eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dagokion sektore-eremuko lanaldi osoari dagokiona bada. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 eguneko epe desberdinetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.

 

Kontzeptua

< 20.000 euroko FEE

> 20.000 euroko FEE

ESZEDENTZIARAKO urte osoko laguntza

3.500,00-4.550,00*

2.942,00-3.824,60*

>= %45 MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.800,00-3.640,00*

2.354,00-3.060,00*

%40-%44,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko
laguntza

2.500,00-3.250,00*

2.140,00-2.782,00*

% 33-%39,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.200,00-2.860,00*

1.819,00-2.364,70*



Oharra:

Asterizkoz dauden kopuruak %30 igo dira eta familia mota hauei aplikatuko zaizkie:

  • Guraso bakarreko familiak
  • Familia ugariak
  • Mendekotasun-egoera larrian dagoen, mendekotasun handia duen edo %50eko edo gehiagoko desgaitasuna duten bi pertsona dituzten familia-unitateak
  • Genero-indarkeriaren biktima den pertsonaren bat duten familia-unitateak


 

OHARRA:

Los actuales límites están regulados en el artículo 18 del Decreto 164/2019, de 22 de octubre, sobre ayudas para la conciliación de la vida famiiar y laboral.

 
Muga:
Laguntza jasotzeko gehieneko epea  EszedentziaLanaldi-murrizketa
Mendetasunaegutegiko 365 egun No hay límite
Osasun egoera oso larriaegutegiko 90 egunegutegiko 180 egun

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Onuradunek bete beharreko baldintzak

  • Mendetasun-egoeran dagoen senitartekoak bete beharreko baldintzak

  • Osasun-egoera oso larrian dagoen senitartekoak bete beharreko baldintzak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0079001

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean jarraian, eta gehienez 365, lanaldi-murrizketan eta/edo lan-eszedentzian.

Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira

Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

Eskabidea jasotzeko epearen amaiera: diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Isiltasunaren esanahia negatiboa da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluaren arabera (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), 2021eko otsailaren 16tik aurrera sartu diren espedienteei aplikatzen zaie. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluaren arabera, honela interpretatu behar da: ? Hilabete igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunak edo interesdunek dirulaguntza eskaria administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu ahalko du/dute. ? Hala ere, epe hori igaro bada ere, Administrazioak ebazteko betebeharra du, eta baldintzak betetzen baditu, ebazpena baiezkoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Jarraitzeko eskaera


Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk