Arautegia

Inprimatu

31/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko Dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1449
  • Xedapen-zk.: 31
  • Xedapen-data: 2015/03/17
  • Argitaratze-data: 2015/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Familia eta lana bateratzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 indarreko Dekretuaren helburua da, familia eta lana bateratzeko politikaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Enpleguaren eta Gizarte Politiken Sailaren bidez ematen dituen laguntzak arautzea, familiei zuzendutako honako jarduera-ildo hauen bidez:

Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak (II. kapitulua).

Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak (III. kapitulua).

Adingabe seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak (V. kapitulua).

Aipatutako dekretuak V. kapituluan araututako laguntzen gainean soilik ezartzen ditu, hau da, seme-alaba adingabeak zaintzeko langilea kontratatzeagatikoetan, laguntza horiek lortzeko baldintza ekonomikoak, familia-errenta estandarizatuaren irizpideetan oinarrituta.

Gai horri dagokionez, eta kontuan hartuta familia-egoerak oso askotarikoak direla, abenduaren 12ko 13/2008 Legeak, Familiei laguntzekoak, aurreikusi zuen ezen, premia zegoela familia-errenta estandarizatzeko sistemak ezartzeko, hain zuzen ere, familia-egoera eta -mota guztiak ekitatez tratatu ahal izateko. Sistema horiek familientzako laguntza ekonomikoetan edo familiei laguntzeko zerbitzuetan aplikatzekoak dira, baldin eta familia-unitatearen maila ekonomikoa laguntza edo zerbitzu horietara iristeko baldintza bada, edo prestazio horren zenbatekoa edo zerbitzuagatik ordainduko den zatia zehazteko irizpidea bada. Familia-errentak estandarizatzeko sistema horiek familia-unitatearen kide-kopuruaren zein horren eraketaren arabera errenta pisatzeko gai diren baliokidetasun-sistemak dira. Horien abiapuntua da diru-sarreren maila bera izateak ez diela eraketa ezberdinak dituzten familia-unitateei gaitasun ekonomiko bera eskaintzen ulertzea da, eros-ahalmenari eta bizi-mailari dagokienez.

Aurreikuspen hori aipatutako legearen 6. artikuluan islatzen da, berariaz xedatzen baita laguntza edo zerbitzua kudeatzen duen administrazioak edo sailak zehaztuko duela estandarizazio-sistema erregelamendu bidez, laguntza edo zerbitzuaren arabera; familia-politiken eremuari dagokionez, zehazki, bigarren paragrafoan eransten du homologoak diren laguntzentzat familia-errentaren estandarizazio-sistema bera eta laguntza jasotzeko muga berdinak ezarriko direla.

Aipatutako xedapenaren arabera, eta «homologoak» terminoa aintzat hartuta, familietara zuzendutako diru-laguntza guztiak, familia eta lana bateragarri egiteko helburua dutenak eta, zehazki, abenduaren 12ko 13/2008 Legeak, Familiei Laguntzekoak, II. tituluko I. kapituluan ezartzen dituenak, irizpide berberen arabera zehazteko beharra erabaki da.

Are gehiago aintzat hartzen bada horiekin guztiekin lortu nahi den helburua bakarra dela, eta aipatutako legearen 11. artikuluan adierazten denaren arabera, honela adieraz daitekeela: seme-alaba adingabeak edo mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko eszedentzia hartzeak edo lanaldia murrizteak dakarren diru-sarreren galera orekatzea, hein batean, gutxienez, edo seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko langileak kontratatzeagatiko gastuak ordaintzen laguntzea, kasuan kasu familia eta lana bateragarri egiteko aukeratu duten eredua zein den gorabehera.

Horrek guztiak aintzat hartu behar du, gainera, hautaketaren printzipioa dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren familia-politikak jarraitu beharreko printzipioetako bat, Familiei Laguntzeko Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera. Printzipio horri jarraikiz, euskal administrazio publikoen betebeharra da familiei hainbat aukera ematea beren seme-alaba adingabeak zaintzeko eta artatzeko moduari dagokionez, bai eta mendetasun-egoeran dauden pertsonei dagokienez ere.

Gauzak horrela, ez da zentzuzkoa laguntza-ildoetako batean, aipatutako 177/2010 Dekretuak, ekainaren 29koak, V. kapituluan arautzen duenean, adibidez, laguntzaren zenbatekoa zehaztera zuzendutako irizpideak aplikatzea, baina beste bi laguntza-ildoekin gauza bera ez gertatzea.

Bestetik, aintzat hartu behar da, Familiak Laguntzeko Legearen 6. artikuluan ezarritako agintaldia betez, onartu zela uztailaren 24ko 154/2012 Dekretua, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa. Dekretu horren helburua da familia-politiken eremuko laguntzei aplika dakiekeen familia-errentaren estandarizazio-sistema arautzea, besteak beste, seme-alaba adingabeak edo mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzei, eta seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzei, dekretu horren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goian adierazitakotik eratortzen da familia-errenta estandarizatzeko sistema aplikatuko litzaiekeela familiei laguntzeko hainbat laguntza-ildori, familia eta lana bateragarri egitera bideratutakoei (gorago aipatutakoak), baldin eta errenta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko baldintza erabakigarria balitz; izan ere, goian aipatutako Dekretuaren 1. artikuluak berariaz aipatzen ditu abenduaren 12ko 13/2008 Legeak bere 12. artikuluko a), b) eta d) idatzi-zatietan jasotzen dituen diruz laguntzeko moduko egoerak.

Familia-politiken esparruan, familia-errentaren estandarizazio-sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuaren onarpenak familia eta lana bateratzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren artikuluen lehen aldaketa ere ekarri zuen; zehazki, lehen paragrafoko 3. artikuluarena eta 40. artikuluko hirugarren paragrafoarena. Azken horrek V. Kapituluan garatutako adingabeko seme-alabak zaintzeko langileen kontratazioagatiko laguntzen lerroari eragiten zion.

Aurrekotik abiatuta, dekretu honek familia eta lana bateratzeko laguntzetan sartzen duen aldaketa nagusia estandarizatutako familia-errentaren irizpidearen aplikazioa da, seme-alabak eta mendetasun-egoeran zein osasun-egoera larria duten senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa duten langileentzako laguntza-lerroetan, bai eta irizpide hori aplikatzen den laguntza-lerro guztietarako atari berberena ere, horien onuradunei dagokien laguntzaren zenbateko zehatza erabakiko duten faktore gisa. Hori guztia Familiak Laguntzeko Legeak 6.2 artikuluan xedatutakoari men eginez (azken horren arabera, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistema bera ezarriko da homologoak diren laguntzentzat, bai eta laguntza jasotzeko muga berak ere) gauzatuko da, bai eta uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errentaren estandarizatzeko sistemari buruzkoak, xedatutakoari ere.

Beste aldetik, kontratazio egonkorra laguntzeko eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko neurriei buruzko abenduaren 20ko 16/2013 Errege Dekretu-legearen onarpenarekin, Langileen Estatutuan aurreikusitako zortzi urtetik beherako adingabekoen zaintza legalarengatiko lanegunaren murrizpenaren kasua hamabi urtetik beherako adingabekoetara zabaltzen da.

Aurreko aldaketa dela eta, ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II. Kapituluaren arabera diruz lagundu daitezkeen egoeren edukia lege-esparru berri honetara egokitzen da. Horren ondorioz, eta egindako aldaketa zaintza legalarengatiko lanegunaren murrizketa duten langileentzako benetan eraginkorra izan dadin, aipatutako Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako diruz lagundu daitezkeen gehienezko mugak ere aldatzen dira.

Aipatutako aldaketak Familiak Laguntzeko Legearen 4. artikuluko e) atalean xedatutakoa jarraitzen du. Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko familia-politikak eta bere esparruan artikulatutako neurriek helburu hau izan behar dute, besteak beste: «familia-esparruan, gizonen eta emakumeen erantzunkidetasunaren finkatzean laguntzea, bereziki, adingabeko seme-alaben zaintzan eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen arretan». Hori bat etorri behar da Euskal Autonomia Erkidegoko familia-politikak inspiratu behar dituen funtsezko baloreetako batekin: testu legal bereko 3.1 artikuluaren d) atalean emandako emakumeentzako eta gizonentzako aukera-berdintasuna eta bikoteko bi kideen erantzunkidetasuna, hain zuzen ere.

Aurrekoa aplikatuz, batetik, gozatzeko egun naturalak handitzen dira etapa bakoitzeko bikotearentzat (kasu horretan, aitari zein amari aplikatzen zaizkion muga berak mantentzen dira), zein bikote bakoitzeko familia-bizitzarentzat eta, bestetik, familia-bizitza osoan aitari zein amari aplikatzen zaizkio mugak handitzen dira. Azken hori, familia-bizitza osorako egindako egun naturalen handiagotzearen arabera, eta aitak zein amak diruz lagundu daitekeen jardueran egun naturalen kopuru beraz gozatu ahal izatearen irizpidea jarraituta (hori bat etorriko da familia-bizitza osorako aurreikusitako aldiaren erdiarekin).

Zehazki, bikotearentzat etapa bakoitzeko aurreikusitako egun naturalen kasuan, horiek aitarentzat edo amarentzat gozatzeko muga gisa ezarritako egun naturalen bikoitza izatera pasatzen dira, bi gurasoen familia eta lana bateratzeko aukera berak izan ditzaten, eta pisua modu parekidean banatu dadin bien artean. Eta hori, aurreko gozamen-mugekin, aitak edo amak diruz lagundu daitekeen jarduera aurreikusitako gehienezko aldiaz gozatuz gero (1.278 egun natural), beste gurasoak 547 egun naturaleko aldiaz bakarrik gozatu dezakeelako, bateratzearen pisuaren gehiengoa aipatutako 1.278 egunak agortutako aitak edo amak jasanda.

Eta aurreko paragrafoan adierazitako ildo berean, bikote bakoitzeko familia-bizitza osorako gozamen-aldiari dagokionez, hori 7.668 egun naturaletara zabaltzen da; baldintza-berdintasunean gozatu ahal izango dute aitak eta amak aldi horretaz, bakoitzak 3.834 egun naturalak gainditu ezinda. Beraz, azken muga hori ere zabaldu egiten da hasieran aurreikusitako 3.650 egunetatik.

Neurri horrekin, familia- eta lan-erantzukizunak bateratzea errazten da eta, aldi berean, familia-esparruan gizonen zein emakumeen erantzunkidetasuna sendotzen laguntzen da, bai eta emakumea lan-merkatuan sartzea eta horrek bere karrera profesionala garatzea sustatu ere.

Aurrekoaz gain, badira aldatu beharreko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren aspektu jakin batzuk (II., III. eta V. kapituluen arabera, diruz lagundu daitezkeen jardueren irismenari eta terminoei zein hasierako edo mantenuko laguntza-eskaerarekin entregatu beharreko derrigorrezko dokumentuei eragiten dietenak), batetik, laguntzen araudia hobetzeko eta nahasteak zein kontraesanak eragin ditzaketen agindu jakin batzuk argitzeko; eta, bestetik, familia eta lana bateratzeko laguntzen programaren funtzionamendua eta kudeaketa hobetzeko eta, familia-politiken esparruan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, II., III. eta V. kapituluetan araututako laguntza-lerroei aplikatutako familia-errenta estandarizatzeko sistemari laguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko derrigorrezko dokumentazioa egokitzeko.

Egituraren aldetik, dekretuaren testuak sei artikulu ditu:

Lehen artikuluak familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren I. kapituluari dagozkion aldaketak aztertzen ditu.

Bigarren artikuluak seme-alabak zaintzeko eszedentzia zein lanegunaren murrizketa duten langileen eta ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II. kapituluan araututako laguntza-lerroari dagozkion aldaketak sartzen ditu. Bestetik, hirugarren artikuluak III. kapituluari dagozkion aldaketak egiten ditu (mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzei buruzkoa).

Laugarren artikuluaren helburua seme-alabak eta mendetasun-egoeran zein osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten langileak ordezkatzeko laguntza-lerroaren gaineko eskumenari buruzko Europako araudia eguneratzea da; hori ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan garatzen da.

Bosgarren artikuluak ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren V. kapituluari dagozkion aldaketak garatzen ditu; horrek adingabeko seme-alabak zaintzeko langileen kontratazioarengatiko laguntza-lerroa arautzen du.

Azkenik, seigarren artikuluak familia-errentaren maila kalkulatzeko artikulu berria sartzen du, ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren VI. kapituluan; bertan, II., III., IV. eta V. kapituluei aplikatzen zaizkien xedapen orokorrak ezartzen dira.

Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Gobernu Kontseiluak 2015eko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Bakarra. Idazketa berria ematen zaio «V. Kapituluan dauden erreferentzien esanahiari» buruzko 3. artikuluko lehen paragrafoari:

Familia-unitateari buruzko erreferentziatzat jotzen dira uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritako kideak, familia-politiken esparruko familia-errentaren estandarizazio-sistemaren gainean, eta aipatutako arauak esleitutako irismenarekin.

  1. Idazketa berria emango zaio 4. artikuluari.

    1. Legezko xedapenetik edo itun indibidualetik edo kolektibotik eratorritako bi egoera hauetako edozeinetan dauden langileei emango zaie diru-laguntza:

      1. Hiru urtetik beherako seme edo alaba bakoitza zaintzeko eszedentzia. Adopzioaren, familia-harreraren (iraunkorra nahiz adopzio-aurrekoa) edo tutoretzaren kasuetan, eszedentziaz baliatzeko hiru urteko aldia epaileak edo administrazioak ebazpena ematen duenean hasiko da zenbatzen.

      2. Hamabi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko lanaldia gutxienez heren bat murriztea.

        Salbuespen gisa, seme-alabak % 33ko edo gehiagoko aintzat hartutako urritasuna badu, lanaldia murrizteagatiko diru-laguntza seme-alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da.

    2. Eszedentzia hartu edota lanaldia murriztu duten langileen soldata egiaz murriztea eragiten duten eszedentzia eta soldata-murrizketetarako soilik emango dira diru-laguntzak.

      Era berean, ez dira diruz lagungarriak izango amatasun edo aitatasunagatiko baimenarekin bat egiten duten aldiak.

    3. Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2.1. artikuluaren b) atalean aipatzen diren lan-harreman bereziak dituzten langileek har ditzaketen eszedentziak edo lanaldi-murrizketak ez dira diruz lagunduko.

    1. Idazketa berria ematen zaio 7. artikuluaren d) atalari, Onuradunen baldintzei buruzkoa:

      Egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako denboraldian eszedentzia-egoeraz edo lanaldi-murrizketaz baliatu izana.

      Diruz lagundu daitekeen jardueraren 59 egun naturaleko gutxieneko aldia etena izan daiteke hurrengo egoeretan:

    1. eskatzaileak kontratu finko-etena duenean.

    2. eskatzailea enplegua erregulatzeko espedientearen pean dagoenean.

    3. greba eskubidea erabiltzeagatik eten denean.

    4. eskatzaileak eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskolako oporraldietan Aste Santuan, udan edo Gabonetan baliatzen duenean.

      Laguntzari dagokionez, Ostegun Santuaren aurreko astelehenetik Pazko astelehenaren ondoko igandera arteko bi aste osoak hartuko ditu Aste Santuko eskola-oporraldiak.

      Laguntzari dagokionez, ekainaren 1etik irailaren 30era arteko aldia hartuko du udako eskola-oporraldiak, bi egunak barne.

      Laguntzari dagokionez, abenduaren 21etik urtarrilaren 9ra arteko aldia hartuko du Eguberriko eskola-oporraldiak, bi egunak barne.

      Eskatutako gutxieneko aldiaren jarraitutasunaren azken salbuespen hori deskribatutako aldien barnean hasitako eta amaitutako diruz lagundu daitezkeen jardueretara mugatzen da.

  1. Idazketa berria ematen zaio 8. artikuluri, «Laguntzen zenbatekoari» buruzkoa:

    1. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

    2. Sailburuaren agindu baten bidez, familia-politikan eskuduna den Sailak estandarizatutako familia-errentaren atariak eta seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileei aplikatzen zaizkien laguntzen zenbatekoak onartuko ditu, eta edonola ere, emakumeei eta gizonei emandako laguntzen zenbatekoak berdinak izango direla bermatuko du.

    3. Ebazpen hori garatzeko Aginduan diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, betiere egutegiko 365 eguneko aldiari dagokionez, eta betiere dagokion sektore-eremuko lanaldi osoko kontratua izanik.

      Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 egunetik beherako aldietan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa proportzioan kalkulatuko da.

    4. Inolaz ere ez da diruz lagunduko lanaldi oso baten gaindikina, baldin eta langileak lan-kontratu bat baino gehiago izanik, guztiak batuta dagokion sektore-eremuko lanaldi osoa gainditzen badu.

  2. Idazketa berria emango zaio 9. artikuluari.

    1. Bai aitek bai amek elkarren segidan baliatu ahal izango dituzte eszedentziak eta lanaldi-murrizketak, betiere bakoitzak gutxienez egutegiko segidako 59 eguneko aldiak hartzen baliatzen baditu.

      Aitak eta amak laguntzak aldi berean baliatu ahal izateko kasu bakarra dago: lanaldi-murrizketa.

    2. Diruz lagundutako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa baliatzeko aldi baterako gehienezko epe batzuk ezarri dira, bai bikote bakoitzeko, bai eskatzaile bakoitzeko, baita familia-bizitza osorako ere, eta etapa bakoitzeko; horri dagokionez, seme edo alaba bat jaiotzeak esan nahi du etapa bat amaitu egiten dela eta beste berri bat hasi. Aipatutako mugak honako hauek dira:

      1. Lan- eszedentziarako:

        Egutegiko 900 gozamen-egun etapa bakoitzeko bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 548 eguneko epea gainditu.

        Egutegiko 2.190 gozamen-egun familia-bizitza osorako bikote bakoitzeko, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 1.460 eguneko epea gainditu.

      2. Lanaldiaren murrizketarako:

        Egutegiko 2.556 gozamen-egun etapa bakoitzeko bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 1.278 eguneko epea gainditu.

        Egutegiko 7.668 gozamen-egun familia-bizitza osorako bikote bakoitzeko, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 3.834 eguneko epea gainditu.

      3. Eszedentziak eta lanaldi-murrizketak, biak hartzen badira, baliatutako epeak zenbatzeko eta gehienezko mugak kontrolatzeko, eszedentzia-egun bat lanaldi-murrizketako bi egunen parekoa izango da.

    3. Erditze, adopzio, harrera edo tutoretza anitzaren kasuetan, etapa bakoitzean, bikotearentzat zein familia-bizitza osoarentzat diruz lagundu daitezkeen gehienezko mugak 320 egunetan zabaldu ahal izango dira, adingabeko bakoitzeko, bigarrenetik aurrera.

      Zabaldutako aldia bakarra de bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 160 eguneko epea gainditu.

      Nolanahi ere, seme edo alaba berri batek itxi egingo du erditze, adopzio, harrera edo tutoretza anizkoitzarekin irekitako etapa, bai eta horri dagokion gehienezko muga diruz lagungarriaren luzapena ere; aldi berean, etapa berri bat irekiko da.

    4. Ebazpen judizialaren edo bereizketaren, dibortzioaren edo deuseztasunaren ondoriozko hitzarmenaren ondoko partekatutako zaintzaren kasuetan, zaintza duen pertsona bakoitzak diruz lagundutako 548 egun naturalez gozatzeko eskubidea izango du eszedentzian, eta 1.278 egun natural lanaldi-murrizketan, bikoteari dagozkion aldi baterako gozamen-mugak aplikatu gabe.

    5. Guraso bakarreko familien kasuan, dekretu honetako 4.1 artikuluan ezarritako semearen edo alabaren adin-mugaren barnean baliatzen den lan-eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren aldi osoa diruz laguntzeko modukoa izango da.

      Horretarako, familia gurasobakartzat jotzen da eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duen aitak edo amak eta horrekin bizi diren seme-alabek osatzen dutena, horiek ekonomikoki pertsona bakar horren mende daudenean.

      Ez dira inola ere familia gurasobakartzat joko ebazpen judizialaren edo bereizketaren, dibortzioaren edo deuseztasunaren ondoriozko hitzarmenaren ondoko partekatutako zaintza ezarrita dutenak, eta aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzen dutenak.

    6. Semeak edo alabak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna badu aitortuta, dekretu honetako 4.1 artikuluan ezarritako semearen edo alabaren adin-mugaren barnean baliatzen den eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren aldi osoa diruz laguntzeko modukoa izango da.

    7. Laguntzen gehienezko iraupena zenbatzeko, aintzat hartuko dira uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuak diruz lagundutako eszedentziako eta lanaldi-murrizketako aldiak; horrek lana eta familia bateratzeko neurriak arautzen ditu.

  3. Idazketa berria emango zaio 10. artikuluari:

    Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko segidako 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

    Hurrengo eskabideak laguntzaren jarraipenerako eskaerak aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

    Dekretu horri dagokionez, diruz lagundutako jarduera amaitu egiten da laguntzaren eskatzaileak eszedentzia zein lanaldi-murrizketa eteten duenean, bai eta amaiera dekretu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko baldintzak hausteak edo diruz lagundutako gehienezko mugak agortzeak eragiten duenean ere.

    Diruz lagundutako jarduerako egun bakoitzari dagokion laguntza hori gozatu zenetik urtebete igaro baino lehen eskatu behar da, diruz lagundutako jardueran, aipatutako egunaren ondoko eguna aldiaren hasiera-data gisa hartuta.

  4. Idazketa berria emango zaio 11. artikuluari:

    1. Familia-politikan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

    2. Eskaerak Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan emango dira Zuzenean. Halaber, zuzenean deskargatu ahal izango dira gune elektronikotik (http://www.euskadi.eus).

    3. Eskabideek familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari euren errenta-mailari buruzko informazioa lortzeko baimena eman ahal izateko atala izango dute, Dekretu honen 49 bis artikuluaren arabera. Hori baliabide elektronikoen bidez zergekin zerikusia ez duten helburuetarako informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena duten Zerga-administrazioetatik aterako da.

      Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak euren baimena eman ezean, 11 bis artikuluaren 1. paragrafoaren h) atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    4. Era berean, eskabideek atala izango dute, familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari honako hauen inguruko informazioa egiaztatzeko baimena emateko, administrazio eskudunean eta baliabide elektronikoen bidez:

      1. Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan existitzen diren datuak.

  5. 11 bis artikulua eransten da:

    11 bis artikulua. Aurkeztu beharreko derrigorrezko agiriak:

    1. Lehenengo eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

      1. Familia-unitatea osatzen zuten gurasoen nortasun-agiri nazionalen (aurrerantzean, NAN) fotokopiak. Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartu duten estatuetako bateko nazionalitatea duten pertsonek pasaportea edo beren herrialdeko nortasun-agiri baliokidea aurkeztuko dute, titularraren nazionalitatea adierazten den heinean, eta gainerako herrialdeetako nazionalitatea duten pertsonek, berriz, Atzerritarra Identifikatzeko Zenbakia (aurrerantzean, AIZ) edo pasaportea aurkeztu beharko dute edo, hala dagokionean, bizileku iraunkorrerako baimena.

        Eskaria egin aurreko hiru urteetan eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agirian jasotako izen edo abizenetan aldaketaren bat gertatu bada, edo nortasun-agiriz aldatu bada, aurreko paragrafoan aipatutako agiriaz gainera aurkeztu beharko da aldaketaren aurreko agiriaren kopia edo hor jasotako datuak egiaztatzen dituen ziurtagiria, agintaritza eskudunak emandakoa.

        Eskabidea aurrez aurre aurkeztu bada, ez da eskatzailearen NAN edo AIZ aurkeztu behar izango, baldin eta eskaera-ereduan diru-laguntzen organo kudeatzaileari baimena ematen bazaio Barne Ministerioan identitatearen datuak egiaztatzeko edo ziurtatzeko. Halaber, ez da aurkeztu beharko dokumentazio hori, baldin eta bide elektronikoaren bidez aurkeztu bada eta eskatzailea ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu bada.

      2. Eskatzailearen eta seme edo alabaren betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia arteko seme-alabatasuneko harremanaren ziurtagiria. Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen bidez egiaztatu ahal izango da.

      3. Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren kasuan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren kopia eskatuko da.

      4. Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

        Eskatzailea 7. artikuluaren b) eta c) letretan aipatutako salbuespenetako batean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda adierazita. Hori ez ezik, salbuespen horien aukera egiaztatuko du(t)en ziurtagiria(k) ere aurkeztuko d(it)u.

      5. Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeko arrazoia den seme edo alabaren zaintza eta babespea esleitzen dion ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da.

      6. Eskatzaileak lan egiten duen erakunde publikoaren edo pribatuaren ziurtagiria, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zein baldintza zehatzetan gauzatu den egiaztatzen duena:

        Eskubide hori noiz baliatu den.

        Lan-kontratuan aipatzen den lanaldia eta, aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera, lanaldi osoarekiko zenbatekoa den. Horretaz gain, lanaldi-murrizketaren kasuan, lan-kontratuan itundutako lanaldiarekiko zenbateko murrizketa izan duen (ehunekoetan).

        Lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorioz langilearen ordainsarian egiaz murrizketarik izan den adieraztea.

      7. Besteren konturako langileen kasuan, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen badute, eszedentzia hartu bada, Gizarte Segurantzan baja hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta lanaldia murriztu bada, Gizarte Segurantzan datuak aldatu izanarena.

        Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dira:

        eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu izanaren ziurtagiria.

        erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duten lanaldi-murrizketetan, kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio-mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria.

    1. Telematikoki edo, bestela, eskuragarri dauden baliabideen bidez ezin bada lortu familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailari buruzko informazioa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpena baliabide elektronikoen bidez zergak helburu ez dituen informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena ez duen beste zerga-administrazio batzuetan egin duelako edo egitea egokitu zaielako:

      Dagokion administrazioak familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-aitorpenari (baterako aitorpena edo bakoitzaren aitorpen indibiduala) egindako likidazioaren kopia, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokionez.

      Ezkontza deuseztatzearen, banantze judizialaren edo dibortzioen kasuetan, semea edo alaba zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatutako zaintza duen aitaren edo amaren PFEZ aitorpenaren eta laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokion aitorpenaren Administrazioak egindako likidazioaren kopia aurkeztu beharko da.

      Familia-unitatea osatzen duten amak edo aitak errenta-aitorpena egin ez badute, dagokion administrazioak emandako ziurtagiria, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldian jaso dituen edo dituzten errenta guztiak eta PFEZri egotz dakizkiokeen errendimenduak adierazten dituena.

    2. Eskatzailea genero-indarkeriaren biktima izanez gero, familien politiken esparruan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan ezarritako baliabideren baten genero-indarkeriako egoeraren ziurtagiria.

    3. Eskatzaileari edo haren ardurapeko pertsonei % 33ko edo goragoko desgaitasuna onartu bazaie, desgaitasun mailaren berri ematen duen indarreko ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskumeneko erakundeak emana.

      Bestalde, familia-unitatea osatzen duten pertsonetako batek mendetasun-egoera aitortuta izanez gero, senitartekoa mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala eta Arreta Susttzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

    4. Laguntza kobratu nahi den banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak banku-kontuaren titular izan beharko du.

      1. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena:

        Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita duen jakinarazita, emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta.

        ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin.

        ez dagoela diru-laguntzak eskuratzeko ezgaitzen duen ezein lege-debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak esanbidez aipatuz (betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki).

        1. Hasierako baliatze-aldiaren jarraipena diren baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko paragrafoaren f), g) eta h) ataletan jasotako dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasieran egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

          Eten eta berriz hasitako diruz laguntzeko moduko jardunari dagokion laguntzaren eskaera jarraipen-inprimakian egin behar da eta aurreko paragrafoaren d), f), g) eta h) ataletan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da; halaber, aurretik egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

          Nolanahi ere, paragrafo honetan aipatutako jarraipen-eskaerak aurreko laguntza-eskaera aurkeztutako urte natural berean aurkezten direnean, ez da beharrezkoa izango h) atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztea.

        2. Laguntza-lerro honetan aitortutako urteko laguntza 3.000 eurotik gorakoa izanez gero, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak bete dituztela, horiek baimena eman beharrik gabe, laguntza eman aurretik. Halaber, eman ondoko zergaldietan ordainketak egin behar diren kasuetan, hiru hilabete baino gehiago igaro ondoren egingo da, hurrengo zergaldietan izango diren lehen ordainketa-proposamenen aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretua aplikatuz. Informazio hori telematikoki edo eskuragarri dauden beste baliabide batzuen bitartez lortu ezin ezean, interesdunek zerga-betebeharren betearazpenean egunean daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, laguntza jaso aurretik».

  6. Idazketa berria emango zaio 12. artikuluari:

    Baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ebazpen bidez onartuko da.

    Horretarako, diruz lagundutako jardueraren epea enpresak 11 bis artikuluaren 1. paragrafoaren f) atalean aipatutako dokumentuan ziurtatutakoa izango da. Eskatzailea diruz lagundu daitekeen jardueran izandako epea bete ezean, langilearen ziurtagiriaren igortze-data laguntza eskatzeko egoera berean jarraitzen duela ulertuko da eta, ondorioz, diruz lagundu daitekeen epearen amaiera enpresaren ziurtagiriaren datak zehaztuko du.

    Laguntza emateko ebazpenean gehienez ere honako jardun hauei dagokien laguntza onartuko da: laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 365 egunetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokiena.

    Laguntza emateko ebazpenaren bidez aldi ez jarraituetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ere onartu ahal izango da, betiere aldi bakoitzak segidako 59 eguneko gutxienekoa betetzen badu, esanbidez aipatutako salbuespenak salbuespen.

  1. Idazketa berria emango zaio 14. artikuluko 1. paragrafoari, «Diruz lagundu daitezkeen jarduerei» buruzkoa».

    Legezko xedapenetik edo itun indibidualetik edo kolektibotik eratorritako bi egoera hauetako edozeinetan dauden langileei emango zaie diru-laguntza:

    1. Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia, mendetasun ertaina (II. mailakoa) edo handia (III. mailakoa) aitortuta badute, edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia.

    2. Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko, aitortuta duten mendetasun-maila edozein delarik ere, edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murriztea, gutxienez, heren bat.

  2. Idazketa berria ematen zaio 17. artikuluaren b) atalari, «Onuradunen baldintzei» buruzkoa:

    Egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako denboraldian eszedentzia-egoeraz edo lanaldi-murrizketaz baliatu izana.

    Diruz lagundu daitekeen jarduerako aldi jarraitua zenbatzeko, greba-eskubidea erabilitako egunak hartuko dira kontuan.

    Hala eta guztiz ere, greba-eskubidea baliatuz lanera joan gabeko egunak ez dira aintzat hartuko diru-laguntzaren zenbatekoa erabakitzeko orduan eta, horren ondorioz, ezingo dira aintzat hartu diru-laguntzen gehienezko mugei dagokienez ere.

    Diruz lagundu daitekeen jardueraren 59 egun naturaleko gutxieneko aldia etena izan daiteke hurrengo egoeretan:

    1. eskatzaileak kontratu finko-etena duenean.

    2. eskatzailea enplegua erregulatzeko espedientearen pean dagoenean.

    3. greba eskubidea erabiltzeagatik eten denean.

  3. Idazketa berria emango zaio 21. artikuluari:

    1. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

    2. Sailburuaren agindu baten bidez, familia-politikan eskuduna den Sailak estandarizatutako familia-errentaren atariak eta mendetasun-egoeran zein osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileei aplikatzen zaizkien laguntzen zenbatekoak onartuko ditu, eta edonola ere, emakumeei eta gizonei emandako laguntzen zenbatekoak berdinak izango direla bermatuko du.

    3. Ebazpen hori garatzeko Aginduan diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, betiere egutegiko 365 eguneko aldiari dagokionez, eta betiere dagokion sektore-eremuko lanaldi osoko kontratua izanik.

      Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 egunetik beherako aldietan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa proportzioan kalkulatuko da.

    4. Inolaz ere ez da diruz lagunduko lanaldi oso baten gaindikina, baldin eta langileak lan-kontratu bat baino gehiago izanik, guztiak batuta dagokion sektore-eremuko lanaldi osoa gainditzen badu.

  4. Idazketa berria emango zaio 22. artikuluari:

    1. Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murrizteagatiko eta eszedentzia hartzeagatiko laguntzak, eta osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murrizteagatiko eta eszedentzia hartzeagatiko laguntzak ezin izango dira aldi berean baliatu, baina bai elkarren segidan.

    2. Pertsona bat baino gehiago badaude mendetasun-egoeran dagoen eta kapitulu honetan ezarritako laguntza eskatzeko eskubidea ematen duen pertsona berarekin lotuta, eta horri aitortutako mendetasun-maila ertaina (II. mailako) edo handia (III. mailako) bada, honako muga hauek ezarri dira diru-laguntza hori aldi berean baliatu ahal izateko:

      1. mendetasun handiko pertsona zaintzeko, lan-eszedentzia eta lanaldi-murrizketa bat edo, gehienez, aldibereko hiru lanaldi-murrizketa; eta,

      2. mendetasun larriko pertsona zaintzeko, lan-eszedentzia bat edo, gehienez, aldibereko bi lanaldi-murrizketa.

        Mendetasun-egoeran dagoen senitarteko bakoitzeko eskaera-kopuru handiagoa aurkeztuz gero aldi bererako, laguntza eskaeren aurkezpen-ordenaren arabera emango da, lehenago aurkeztutakoei lehentasuna emanda.

    3. Laguntza eskatzeko eskubidea ematen duen senitartekoari mendetasun-maila txikia (I. mailakoa) aitortu badiote, ezinezkoa da pertsona batek baino gehiagok aldi berean laguntza jasotzea.

    4. Osasun-egoera larrian dagoen eta Kapitulu honetan ezarritako laguntza eskatzeko eskubidea ematen duen pertsona berarekin zerikusia duten pertsona bat baino gehiago badaude, eszedentzia bat edo aldibereko bi lanaldi-murrizketa bakarrik lagunduko dira diruz.

      Osasun-egoera larrian dagoen senitarteko bakoitzeko eskaera-kopuru handiagoa aurkeztuz gero aldi bererako, laguntza eskaeren aurkezpen-ordenaren arabera emango da, lehenago aurkeztutakoei lehentasuna emanda.

    5. Idazketa berria emango zaio 23. artikuluari:

    Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko segidako 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

    Hurrengo eskabideak laguntzaren jarraipenerako eskaerak aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

    Dekretu horri dagokionez, diruz lagundutako jarduera amaitu egiten da laguntzaren eskatzaileak eszedentzia zein lanaldi-murrizketa eteten duenean, bai eta amaiera dekretu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko baldintzak hausteak edo diruz lagundutako gehienezko mugak agortzeak eragiten duenean ere.

    Diruz lagundutako jarduerako egun bakoitzari dagokion laguntza hori gozatu zenetik urtebete igaro baino lehen eskatu behar da, diruz lagundutako jardueran, aipatutako egunaren ondoko eguna aldiaren hasiera-data gisa hartuta.

  1. Idazketa berria emango zaio 24. artikuluari:

    1. Familia-politikan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

    2. Eskaerak Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan emango dira Zuzenean. Halaber, zuzenean deskargatu ahal izango dira gune elektronikotik (http://www.euskadi.eus).

    3. Eskabideek familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari euren errenta-mailari buruzko informazioa lortzeko baimena eman ahal izateko atala izango dute, Dekretu honen 49 bis artikuluaren arabera. Hori baliabide elektronikoen bidez zergekin zerikusia ez duten helburuetarako informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena duten Zerga-administrazioetatik aterako da.

      Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak euren baimena eman ezean, 24 bis artikuluaren 1. paragrafoaren j) atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    4. Era berean, eskabideek atala izango dute, familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari honako hauen inguruko informazioa egiaztatzeko baimena emateko, administrazio eskudunean eta baliabide elektronikoen bidez:

      1. Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan existitzen diren datuak.

  2. 24 bis artikulua eransten da:

    24 bis artikulua. Aurkeztu beharreko derrigorrezko agiriak:

    1. Lehenengo eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

      1. Familia-unitatea osatzen zuten gurasoen nortasun-agirien fotokopiak. Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartu duten estatuetako bateko nazionalitatea duten pertsonek pasaportea edo beren herrialdeko nortasun-agiri baliokidea aurkeztuko dute, titularraren nazionalitatea adierazten den heinean, eta gainerako herrialdeetako nazionalitatea duten pertsonek, berriz, AIZ edo pasaportea aurkeztu beharko dute edo, hala dagokionean, etengabeko bizileku-baimena.

        Eskaria egin aurreko hiru urteetan eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agirian jasotako izen edo abizenetan aldaketaren bat gertatu bada, edo nortasun-agiriz aldatu bada, aurreko paragrafoan aipatutako agiriaz gainera aurkeztu beharko da aldaketaren aurreko agiriaren kopia edo hor jasotako datuak egiaztatzen dituen ziurtagiria, agintaritza eskudunak emandakoa.

        Eskabidea aurrez aurre aurkeztu bada, ez da eskatzailearen NAN edo AIZ aurkeztu behar izango, baldin eta eskaera-ereduan diru-laguntzen organo kudeatzaileari baimena ematen bazaio Barne Ministerioan identitatearen datuak egiaztatzeko edo ziurtatzeko. Halaber, ez da aurkeztu beharko dokumentazio hori, baldin eta bide elektronikoaren bidez aurkeztu bada eta eskatzailea ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu bada.

      2. Mendetasun-egoeran dagoen senitartekoa zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa laguntzeko kasuetan, senitartekoa mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala eta Arreta Susttzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

      3. Osasun-egoera oso larrian dagoen senitartekoa zaintzeko eszedentzia hartzeagatiko edo lanaldia murrizteagatiko laguntzaren kasuan, egoera hori egiaztatzen duen txostena, senitartekoaren sendagileak egina aurkeztu beharko da.

      4. Eskatzaileari edo haren ardurapeko pertsonei % 33ko edo goragoko desgaitasuna onartu bazaie, desgaitasun mailaren berri ematen duen indarreko ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskumeneko erakundeak emana.

        Bestalde, familia-unitatea osatzen duten pertsonetako batek mendetasun-egoera aitortuta izanez gero, senitartekoa mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala eta Arreta Susttzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

      5. Eskatzailea genero-indarkeriaren biktima izanez gero, familien politiken esparruan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan ezarritako baliabideren baten genero-indarkeriako egoeraren ziurtagiria.

      6. Eskatzailearen eta senitartekoaren betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia arteko ahaidetasun-harremanaren ziurtagiria. Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen bidez egiaztatu ahal izango da.

      7. Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

        Eskatzailea 17. artikuluaren a) atalean aipatutako salbuespenean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiriaz gain, salbuespen horren aukera egiaztatuko duen erroldatze-ziurtagiria(k) ere aurkeztuko d(it)u.

      8. Eskatzaileak lan egiten duen erakunde publikoaren edo pribatuaren ziurtagiria, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zein baldintza zehatzetan gauzatu den egiaztatzen duena:

        Eskubide hori noiz baliatu den.

        Lan-kontratuan aipatzen den lanaldia eta, aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera, lanaldi osoarekiko zenbatekoa den. Horretaz gain, lanaldi-murrizketaren kasuan, lan-kontratuan itundutako lanaldiarekiko zenbateko murrizketa izan duen (ehunekoetan).

        Lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorioz langilearen ordainsarian egiaz murrizketarik izan den adieraztea.

      9. Besteren konturako langileen kasuan, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen badute, eszedentzia hartu bada, Gizarte Segurantzan baja hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta lanaldia murriztu bada, Gizarte Segurantzan datuak aldatu izanarena.

        Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dira:

        eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu izanaren ziurtagiria.

        erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duten lanaldi-murrizketetan, kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio-mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria.

      10. Telematikoki edo, bestela, eskuragarri dauden baliabideen bidez ezin bada lortu familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailari buruzko informazioa, PFEZren aitorpena baliabide elektronikoen bidez zergak helburu ez dituen informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena ez duen beste zerga-administrazio batzuetan egin duelako edo egitea egokitu zaielako:

        Dagokion administrazioak familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-aitorpenari (baterako aitorpena edo bakoitzaren aitorpen indibiduala) egindako likidazioaren kopia, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokionez.

        Familia-unitatea osatzen duten amak edo aitak errenta-aitorpena egin ez badute, dagokion administrazioak emandako ziurtagiria, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldian jaso dituen edo dituzten errenta guztiak eta PFEZri egotz dakizkiokeen errendimenduak adierazten dituena.

      11. Laguntza kobratu nahi den banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak banku-kontuaren titular izan beharko du.

        1. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena:

          Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita duen jakinarazita, emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta.

          ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin.

          ez dagoela diru-laguntzak eskuratzeko ezgaitzen duen ezein lege-debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak esanbidez aipatuz (betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki).

    2. Hasierako baliatze-aldiaren jarraipena diren baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko paragrafoaren h), i) eta j) ataletan azaltzen den dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasierako egoerarekin alderatuta aldaketarik gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu behar da, nahitaez.

      Eten eta berriz hasitako diruz laguntzeko moduko jardunari dagokion laguntzaren eskaera jarraipen-inprimakian egin behar da eta aurreko paragrafoaren g), h), i) eta j) ataletan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da; halaber, aurretik egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

      Nolanahi ere, paragrafo honetan aipatutako jarraipen-eskaerak aurreko laguntza-eskaera aurkeztutako urte natural berean aurkezten direnean, ez da beharrezkoa izango j) atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztea.

    3. Laguntza-lerro honetan aitortutako urteko laguntza 3.000 eurotik gorakoa izanez gero, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak bete dituztela, horiek baimena eman beharrik gabe, laguntza eman aurretik. Halaber, eman ondoko zergaldietan ordainketak egin behar diren kasuetan, hiru hilabete baino gehiago igaro ondoren egingo da, hurrengo zergaldietan izango diren lehen ordainketa-proposamenen aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretua aplikatuz. Informazio hori telematikoki edo eskuragarri dauden beste baliabide batzuen bitartez lortu ezin ezean, interesdunek zerga-betebeharren betearazpenean egunean daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, laguntza jaso aurretik.

  3. Idazketa berria emango zaio 25. artikuluari:

    Baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ebazpen bidez onartuko da.

    Horretarako, diruz lagundutako jardueraren epea enpresak 24 bis artikuluaren 1. paragrafoaren h) atalean aipatutako dokumentuan ziurtatutakoa izango da. Eskatzailea diruz lagundu daitekeen jardueran izandako epea bete ezean, langilearen ziurtagiriaren igortze-data laguntza eskatzeko egoera berean jarraitzen duela ulertuko da eta, ondorioz, diruz lagundu daitekeen epearen amaiera enpresaren ziurtagiriaren datak zehaztuko du.

    Laguntza emateko ebazpenean gehienez ere honako jardun hauei dagokien laguntza onartuko da: laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 365 egunetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokiena.

    Laguntza emateko ebazpenaren bidez aldi ez jarraituetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ere onartu ahal izango da, betiere aldi bakoitzak segidako 59 eguneko gutxienekoa betetzen badu, esanbidez aipatutako salbuespenak salbuespen.

Bakarra. Idazketa berria emango zaio 35. artikuluari.

Kapitulu honetan azaldu diren laguntzek Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (Europar Batasuna) ezarritako minimis araua bete beharko dute. Adierazitako araudia Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta 2013ko abenduaren 24an argitaratu zen Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean [EBAO L 352/1, de 24.12.2013].

  1. Idazketa berria emango zaio 36. artikuluari:

    Seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian alta emanda dauden pertsonak kontratatzeko diru-laguntza emango da.

  2. Idazketa berria emango zaio 39. artikuluko lehen paragrafoaren e) atalari, «Baldintzei» buruzkoa

    «Familia-unitatea osatzen duten gurasoen lanaldien iraupena beren jarduera-sektorearen lanaldi osoari dagokiona izango da.

    Familia ugariak salbuetsita daude; izan ere, gurasoetako batek lanaldia murriztuta izan dezake».

  3. Idazketa berria emango zaio 40. artikuluari:

    1. Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileen kontratazioa dela-eta, onuradunak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziari egindako kotizazioaren ekarpena, legez dagokiona, hartuko du erreferentziatzat laguntzak.

    2. Familia ugarien kasuan, laguntzaren zenbatekoak honako hau hartuko du erreferentziatzat: enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileen Sistema Bereziari egindako kotizazioaren eta Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 9. artikuluan ezarritako hobariaren artean dagoen aldea.

    3. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

    4. Familia-politikan eskuduna den Sailak, sailburuaren agindu baten bidez, familia-errenta estandarizatuaren atalasean onartuko ditu, baita aplikatu beharreko dagozkien laguntza-ehunekoak ere.

  4. «Errenten zenbaketari» buruzko 41. artikulua eta horren edukia ezabatuko da.

  5. Idazketa berria ematen zaio 43. artikuluari:

    Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

    Hurrengo eskabideak laguntzaren jarraipenerako eskaerak aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

    Dekretu horri dagokionez, diruz lagundutako jarduera amaitu egiten da laguntzaren eskatzaileak bere semea edo alaba zaintzeko kontratatutako langilearen kontratua amaitzen duenean, bai eta amaiera Dekretu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko baldintzak hausteak edo diruz lagundutako gehienezko mugak agortzeak eragiten duenean ere.

    Diruz lagundutako jarduerako egun bakoitzari dagokion laguntza hori gozatu zenetik urtebete igaro baino lehen eskatu behar da, diruz lagundutako jardueran, aipatutako egunaren ondoko eguna aldiaren hasiera-data gisa hartuta.

  6. Idazketa berria emango zaio 44. artikuluari:

    1. Familia-politikan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

    2. Eskaerak Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan emango dira Zuzenean. Halaber, zuzenean deskargatu ahal izango dira gune elektronikotik (http://www.euskadi.eus).

    3. Eskabideek familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari euren errenta-mailari buruzko informazioa lortzeko baimena eman ahal izateko atala izango dute, Dekretu honen 49 bis artikuluaren arabera. Hori baliabide elektronikoen bidez zergekin zerikusia ez duten helburuetarako informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena duten Zerga-administrazioetatik aterako da.

      Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak euren baimena eman ezean, 44 bis artikuluaren 1. paragrafoaren l) atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    4. Era berean, eskabideek atala izango dute, familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari honako hauen inguruko informazioa egiaztatzeko baimena emateko, administrazio eskudunean eta baliabide elektronikoen bidez:

      1. Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan existitzen diren datuak.

  7. 44 bis artikulua eransten da:

    44 bis artikulua. Aurkeztu beharreko derrigorrezko agiriak.

    1. Lehenengo eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

      1. Familia-unitatea osatzen zuten gurasoen nortasun-agirien fotokopiak. Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartu duten estatuetako bateko nazionalitatea duten pertsonek pasaportea edo beren herrialdeko nortasun-agiri baliokidea aurkeztuko dute, titularraren nazionalitatea adierazten den heinean, eta gainerako herrialdeetako nazionalitatea duten pertsonek, berriz, AIZ edo pasaportea aurkeztu beharko dute edo, hala dagokionean, etengabeko bizileku-baimena.

        Eskaria egin aurreko hiru urteetan eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agirian jasotako izen edo abizenetan aldaketaren bat gertatu bada, edo nortasun-agiriz aldatu bada, aurreko paragrafoan aipatutako agiriaz gainera aurkeztu beharko da aldaketaren aurreko agiriaren kopia edo hor jasotako datuak egiaztatzen dituen ziurtagiria, agintaritza eskudunak emandakoa.

        Eskabidea aurrez aurre aurkeztu bada, ez da eskatzailearen NAN edo AIZ aurkeztu behar izango, baldin eta eskaera-ereduan diru-laguntzen organo kudeatzaileari baimena ematen bazaio Barne Ministerioan identitatearen datuak egiaztatzeko edo ziurtatzeko. Halaber, ez da aurkeztu beharko dokumentazio hori, baldin eta bide elektronikoaren bidez aurkeztu bada eta eskatzailea ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu bada.

      2. Ezkonduta egonez gero, ezkontzaren ziurtagiria.

      3. Izatezko bikotearen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan inskribatuta ez badaude, egoera hori egiaztatu egin beharko da.

      4. Eskatzailea genero-indarkeriaren biktima izanez gero, familien politiken esparruan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan ezarritako baliabideren baten genero-indarkeriako egoeraren ziurtagiria.

      5. Eskatzaileari edo haren ardurapeko pertsonei % 33ko edo goragoko desgaitasuna onartu bazaie, desgaitasun mailaren berri ematen duen indarreko ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskumeneko erakundeak emana.

        Bestalde, familia-unitatea osatzen duten pertsonetako batek mendetasun-egoera aitortuta izanez gero, senitartekoa mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala eta Arreta Susttzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

      6. Eskatzailearen eta seme edo alabaren betiere seme edo alaba hori zaintzeko kontratatu bada etxeko langilea arteko seme-alabatasuneko harremanaren ziurtagiria. Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen bidez egiaztatu ahal izango da.

      7. Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren kasuan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren kopia eskatuko da.

      8. Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

        Eskatzailea 39.1.b) artikuluaren bigarren atalean aipatutako salbuespenean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda barne. Hori ez ezik, salbuespen horren aukera egiaztatuko duen erroldatze-ziurtagiria ere aurkeztuko du.

      9. Gurasoen ezkontza deuseztatu bada, edo judizialki banandu edo dibortziatu badira, eskatzaileari edo bere ezkontide nahiz izateko bikotekideari etxeko langileak zaindu behar duen semearen edo alabaren zaintza eta babespea esleitzen dion epai judizialaren kopia.

      10. Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen Gizarte Segurantzako alta-dokumentuaren kopia.

      11. Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen kotizazioa Gizarte Segurantzari ordaindu izanaren egiaztapena, eskatzen diren hilabeteei buruzkoa.

      12. Telematikoki edo, bestela, eskuragarri dauden baliabideen bidez ezin bada lortu familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailari buruzko informazioa, PFEZren aitorpena baliabide elektronikoen bidez zergak helburu ez dituen informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena ez duen beste zerga-administrazio batzuetan egin duelako edo egitea egokitu zaielako:

        Dagokion administrazioak familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-aitorpenari (baterako aitorpena edo bakoitzaren aitorpen indibiduala) egindako likidazioaren kopia, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokionez.

        Ezkontza deuseztatzearen, banantze judizialaren edo dibortzioen kasuetan, semea edo alaba zaintzeko zaintzailea kontratatutako zaintza duen aitaren edo amaren PFEZ aitorpenaren eta laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokion aitorpenaren Administrazioak egindako likidazioaren kopia aurkeztu beharko da.

        Familia-unitatea osatzen duten amak edo aitak errenta-aitorpena egin ez badute, dagokion administrazioak emandako ziurtagiria, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldian jaso dituen edo dituzten errenta guztiak eta PFEZri egotz dakizkiokeen errendimenduak adierazten dituena.

      1. Familia-unitatea osatzen duten aita edo ama besteren konturako langileak badira, jarduera gauzatzen duten sektoreko lanaldiari dagokionez, haiek betetzen duten lanaldiaren iraupena egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute, lan egiten duten erakunde publikoak edo pribatuak egina.

        Familia-unitatea osatzen duten aita edo ama norberaren konturako langileak badira, haien jarduera egiaztatu beharko dute Gizarte Segurantzaren kotizazioari dagozkion azken ordainagiriak aurkeztuz.

        Familia ugarien kasuan, gurasoetako batek lanaldia murriztua badu, egoera hori aipatu egin beharko da.

      2. Familia-unitatea osatzen duten aitari edo amari lanerako ezintasun absolutua onartu badiote, zirkunstantzia hori egiaztatzen duen dokumentua.

      3. Laguntza kobratu nahi den banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak banku-kontuaren titular izan beharko du.

      4. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena:

        Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita duen jakinarazita, emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta.

        ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin.

        ez dagoela diru-laguntzak eskuratzeko ezgaitzen duen ezein lege-debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak esanbidez aipatuz (betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki).

    2. Hasierako baliatze-aldiaren jarraipena diren baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko paragrafoaren k), l) eta m) ataletan azaltzen den dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasierako egoerarekin alderatuta aldaketarik gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu behar da, nahitaez.

      Eten eta berriz hasitako diruz laguntzeko moduko jardunari dagokion laguntzaren eskaera jarraipen-inprimakian egin behar da eta aurreko paragrafoaren h), j), k), l) eta h) ataletan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da; halaber, aurretik egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

      Nolanahi ere, paragrafo honetan aipatutako jarraipen-eskaerak aurreko laguntza-eskaera aurkeztutako urte natural berean aurkezten direnean, ez da beharrezkoa izango l) atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztea.

    3. Laguntza-lerro honetan aitortutako urteko laguntza 3.000 eurotik gorakoa izanez gero, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du laguntzen eskatzaileek zerga- zein Gizarte Segurantzako betebeharrak bete dituztela, horiek baimena eman beharrik gabe, laguntza eman aurretik. Halaber, eman ondoko zergaldietan ordainketak egin behar diren kasuetan, hiru hilabete baino gehiago igaro ondoren egingo da, hurrengo zergaldietan izango diren lehen ordainketa-proposamenen aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretua aplikatuz. Informazio hori telematikoki edo eskuragarri dauden beste baliabide batzuen bitartez lortu ezin ezean, interesdunek zerga- zein Gizarte Segurantzako betebeharren betearazpenean egunean daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, laguntza jaso aurretik.

Bakarra. 49 bis artikulua eransten da:

49 bis artikulua. Familia-errentaren mailaren kalkulua:

  1. Baimena ematen bada, familia-errenta estandarizatua zehazte aldera, zerga-administrazioari errenta-maila erabakitzeko beharrezko informazioa eskatzeko, zerga-administraziotik edo familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak adierazitako zerga-administrazioetatik jasotako informazioa soilik hartuko du aintzat diru-laguntzen organo kudeatzaileak, familia-errentaren mailari dagokionez.

    Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak errenta-aitorpena egin ez badute, zerga-administrazioan edo -administrazioetan bildutako informazioan oinarrituta zehaztuko da familia-errentaren maila, zergazkoak ez diren xedeetarako baliabide elektronikoen bidezko informazio-horniduraren arloan sinatutako Lankidetza Hitzarmenen babesean eman beharko baitute informazio hori.

  2. Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak ez badute ematen baimena diru-laguntzak kudeatzen dituen organo kudeatzaileak zerga-administraziotik zuzenean lor dezan bere errenta-maila erabakitzeko beharrezko informazioa (betiere, baliabide elektronikoen bidez zergakoak ez diren helburuetarako informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena dagoenean), eta 11 bis artikuluko 1. paragrafoko h) atalean, 24 bis artikuluaren 1. paragrafoko j) atalean edo 44 bis artikuluaren 1. paragrafoko l) atalean aipatutako agiriak aurkezten ez badituzte, baina diru-laguntzaren eskariarekin batera egiaztatu badute diru-laguntza jasotzeko dekretu honetan xedatutako gainerako eskakizunak betetzen dituztela, orduan, diru-laguntzaren gutxieneko zenbatekoari dagokion familia-errenta dutela hartuko da aintzat.

  3. Familia-unitatea osatzen duten amak edo aitak PFEZren aitorpena aurkezteko beharra izan duenean, beren diru-sarreren mailan oinarrituta eta arlo hori arautzen duen araudiaren arabera, baina espedientean jasotako informazioaren arabera aitorpen hori aurkeztu ez badu.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA. Aplikazio-eremua.

Dekretu honetan aurreikusitako aldaketak dekretua indarrean sartu ondoren gozatzen diren eta diru-laguntza jaso dezaketen jarduerei aplikatuko zaizkie.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Elkarreragingarritasuna.

Ezkontza zibiletarako, Erregistro Zibilarekin, edo Euskadikoa ez den beste Autonomia Erkidegoetako Izatezko Bikoteen Erregistroekin (edo antzeko beste erregistro batzuekin) elkarreragingarritasun-zerbitzua eskuragarri dagoen unean, eta familia-unitatearen eraketari buruzko datuak egiaztatzeko beharrezko hitzarmenak sinatu direnean, eskatzaileak baimena eman ahal izango dio eskabidean diru-laguntzen organo kudeatzaileari, familia-unitatearen eraketa frogatzen duten datuak egiaztatzeko, zaintza duten pertsonentzat, zein laguntzaren eskubidea ematzen duten seme-alaben aitorpenarentzat.

Halaber, horiek eskuratzeko diru-laguntzen eskatzaileek frogatu beharreko datuak egiaztatzeko aukera ematen duten beste elkarreragingarritasun-zerbitzu batzuk eskuragarri daudenean, eta horiek egiaztatzeko aukera ematen duten informazioa emateko beharrezko hitzarmenak sinatu direnean, eskatzaileak horiek egiaztatzeko baimena eman ahal izango dio eskaeran diru-laguntzen organo kudeatzaileari.

Seme-alabak edo mendetasun-egoeran zein osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzen eta seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzen araubide iragankorra.

Familia eta lana bateratzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan jasotako diruz lagundu daitezkeen jarduerei dagozkien eta dekretu hau indarrean sartu aurretik garatzen ari ziren laguntza-eskabideei bertan eta bertan aurreikusitako laguntzen zenbatekoak eta normalizatutako eskabideak onartzen dituen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2010eko ekainaren 30eko Aginduan egun jasotako araudia aplikatzen jarraituko zaie.

2015eko apirilaren 1ean sartuko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko martxoaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ÁNGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.