Handitu Innova 2025
[Handitu Innova 2025]
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzetarako deialdia (2025eko Handitu Innova Programa) egitea da 2025eko ekitaldirako. Urterokoak edo hainbat urtetarako inbertsioen proiektu batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak gauzatzeko denboraren arabera.
Honako hauek dira laguntzen helburuak:
a) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiaren funtzionamendua eta jasangarritasun orokorra hobetzea, bereziki ekoizpen-kostuak murriztuz, ekoizpena hobetuz eta berrorientatuz, eta teknologia berriak sartuz.
b) Natura-ingurunea, higiene-baldintzak edo animalien ongizate-mailak hobetzea.
c) Nekazaritza garatzeko, egokitzeko eta modernizatzeko azpiegiturak sortzea eta hobetzea, barne hartuta nekazaritza-lurrak eskuratzea, lurrak sendotzea eta hobetzea, energia jasangarria hornitzea, energia-efizientzia eta ura hornitzea eta aurreztea.
d) Honako hauek kalte egindako nekazaritza-ekoizpenaren potentziala berrezartzea: hondamendi naturalek, hondamendi natural batekin pareka daitezkeen salbuespenezko gertaerek eta fenomeno klimatiko kaltegarriek, animalien gaixotasunek eta babestutako animalien eta landareen izurriteek, bai eta gertakari eta faktore horiek eragindako kalteen arriskua prebenitzear eta arintzea.
e) Klima-aldaketa arintzen eta haren ondorioetara egokitzen laguntzea, besteak beste berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz eta karbono-harrapaketa handituz, bai eta energia jasangarria eta energia-efizientzia sustatzea ere.
f) Bioekonomia zirkular jasangarria bultzatzea eta garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea sustatzea, adibidez mendekotasun kimikoa murriztuz.
g) Biodibertsitatearen galera geldiarazten eta alderantzikatzen laguntzea, ekosistemen zerbitzuak indartzea, eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea.
Aurrekontuko zuzkidura
1.500.000 €Prestazio ekonomikoa
2025eko eta 2026ko ekitaldietan 1.500.000 euro erabiliko dira 2025eko Handitu Innova programaren deialdian ezarritako laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.
Funtsak honela banatuko dira: 500.000 euro 2025erako ordainketa-krediturako izango dira, eta 1.000.000 euro, berriz, 2026ko konpromiso-krediturako.
Emango diren laguntzen zenbateko osoa ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero –hasieran aurreikusitako kopurua % 20 handitu ahal izango da gehienez–, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baina horrek ez du esan nahiko eskabide berriak aurkezteko epea irekiko denik, ez eta ebazteko epearen beste zenbaketa bat hasiko denik ere.

Nori dago zuzenduta
Onuraduna izateko, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako estatu-laguntzei aplikatu beharreko gidalerroetan ezarritako baldintzak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia egiteko agindua indarrean jarri eta gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.