Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako diru-laguntzak. 2015EKO DEIALDIA.

Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo nagusiki autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2015ean 599.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
- Agindua, 2014ko azaroaren 5ekoa (BOPV Zk. 215/2014)
Agindua, 2014ko azaroaren 5ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2015eko deialdia egiten da.
- 271/2012 Dekretua (BOPV Zk. 244/2012)
271/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
Gizarte Politiketako Sailburuordetza
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andia, 13
20003 Donostia-San Sebastian, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 7:30era arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
• Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 7:30ak arte astelehenetik ostiralera arte.
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andia, 13
20003 Donostia-San Sebastian, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 7:30ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andia, 13
20003 Donostia-San Sebastian, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 7:30ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo nagusiki autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek.
Ekimen sozialeko erakunde pribatuek eska ditzakete dirulaguntza hauek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako, berariazko baldintza hauek betetze dituztenak:
a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.
b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.
c) Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du. Ordezkaritza baldin bada hemen daukana, beste bi baldintza hauek ere bete beharko ditu: dagokion erregistroan inskribaturik egon beharko du; eta, gutxienez, hiru urte eman behar ditu deialdira aurkeztu dituen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan benetan eskaintzen.
Diru-laguntza linea honen barruko jarduerak finantzatzeko, 2015ean 599.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
Jardueraren onartutako aurrekontuaren %80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak.
Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 35.000 euroak gainditu.
Ezin izango da emandako laguntzaren %15 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.
Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren %10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.
Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.
Eskabide orria pdf betegarria da, erakunde interesdunak bete, inprimatu eta adieraziteko lekuetan paperean aurkez dezakeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren azalpena. Jardueraren aurkezpenaren formularioa dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.
Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren datu ekonomikoak. Formulario hau dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.
Eskaera presentzialaren sinatzailea erakundearen legezko ordezkaritza ez duen pertsona bada, ordezkaritzaren egiaztapena.
- Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
- Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskabide-orria, I-A Eranskina eta I-B Eranskinarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2014an.2014 urteko balantzea itxita ez badago, erakundeak 2013koa bidali ahal izango du, betiere 2014ko balantzea ixten denean bidaltzeko konpromisoa hartuta.
- Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, Entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.
- Eskaera presentzialaren sinatzailea erakundearen legezko ordezkaritza ez duen pertsona bada, ordezkaritzaren egiaztapena.
- Lehen aldiz aurkezten diren edo beren banku-datuetan aldaketak dituzten erakundeak: "Datuen Alta/ Hirugarren Interesduna"ri buruzko fitxa, erakundearen identifikazio-txartelarekin batera altarako bada.
Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu:
- Erakunde eskatzailea: Erakundearen ziurtagiria
- Erakundearen ordezkaria dirulaguntza eskaeretarako: Herritarraren ziurtagiria, NAN elektronikoa, ONA, etab.
Norbanakoaren edo pertsona fisikoaren ziurtagiria erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da pertsona hori, erakundearen izenean jarduten duena, Ordezkarien erregistro elektronikoan horretarako izena emanda egotea.
Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko da, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala. Gomendagarria da izapidetzea hasi baino lehen erantsi beharreko dokumentazioa lortzea eta zure ordenagailuan gordetzea.
Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da. Formulario honekin batera II-A Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren memoria) eta II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak) erantsi beharko dira.
Aurrez aurre aurkezteko, bete, inprimatu eta paperean aurkeztu behar da adierazitako lekuetan.
Telematikoki aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.net-eko Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.
Jardueraren memoria aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da.
Aurrez aurre aurkezteko, erakunde eskatzaileak bete, gorde, euskarri informatikoan gorde (CDan adibidez) eta adierazitako lekuetan aukeztu ahalko du.
Telematikoki aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.net-eko Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.
ARTXIBO HAU GORDE EGIN BEHAR DA BETE BAINO LEHEN. Jardueraren datu ekonomikoak aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da.
Aurrez aurre aurkezteko, erakunde eskatzaileak bete, gorde, euskarri informatikoan gorde (CDan adibidez) eta adierazitako lekuetan aukeztu ahalko du.
Telematikoki aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.net Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskaerak aurkezteko azken eguna 2014ko abenduaren 12a da, ostirala. Eskaera postaz bidaltzen bada, kontuan izan behar da Posta Bulegora joatean gutunazala zabalik eraman behar dela, Postako langileek eskaera zigilatzeko, gehienez ere abenduaren 12ko datarekin.
Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.