Seme-alabak dituzten familientzako hileko laguntza berriak

Deskribapena


Xedea

 Ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntza ekonomikoa ematea, jaiotza, adopzio, tutoretza eta zaintzaren delegazioagatik (harrera zein adopzio-helburuko zaintza)

Seme-alabak dituzten familientzako laguntza motak

1. 0-4 urteko seme-alabak dituzten familientzako laguntzak

  • Laguntza hau 0 urtetik 4 urtera bitarteko seme-alaba guztiei ematen zaie.
  • 200 euro aitortzen dira hilean, jaiotza-hilabetetik 4 urte bete aurreko hilabetera arte.
  • Adopzio, tutoretza eta zaintzaren eskuordetze kasuetan (harrerak zein adopzio-helburuengatiko zaintzak), laguntza gehienez 4 urterako ematen da, erregistroan inskribatzen denetik edo administrazio-ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita.

 

2. 4-7 urteko seme-alabak dituzten familientzako laguntzak: soilik hirugarren edo ondorengo seme-alabak dituzten familientzat eta guraso bakarreko familientzat

Laguntza hau honako hauei ematen zaie:

  • Hirugarren edo ondorengo seme-alabak, 4 urtetik 7 urtera bitartekoak.
  • Guraso bakarreko familien seme-alabak (Eusko Jaurlaritzak emandako guraso bakarreko familiaren ziurtagiri ofizialean jasota daudenak – ez dira barne hartzen guraso bakarreko egoeran dauden familiak), 4-7 urte bitartekoak.

 

3. Desgaitasunagatiko edo mendetasunagatiko laguntzaren bikoiztasuna

Seme-alabak % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna edo mendetasun-egoera aitortuta badu, laguntzen zenbatekoa bikoiztu egingo da (bider bi), taula honetan ikus dezakezun bezala:

AdinaZenbatekoa/hileanDesgaitasuna/MendekotasunaGuztira hilean
0-4200 euro (€)200 euro (€)400 euro (€)
4-7 urte*100 euro (€)100 euro (€)200 euro (€)

* Hirugarren edo ondorengo seme-alabaren edo guraso bakarreko familiako semearen edo alabaren kasuan

 

4. Ordainketa bakarreko aparteko laguntza

  • Laguntza hori honako kasu hauetan emango da: erditze anizkoitza, adopzio nazional anizkoitza, tutoretza anizkoitza, zaintza anizkoitzaren eskuordetza (harrera zein adopzio-helburuko zaintza) eta nazioarteko adopzioa.
  • Laguntza behin bakarrik ordaintzen da, eta metagarria da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko hileko laguntzei dagokienez.
  • Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren araberakoa da.

 

Aurrekontuko zuzkidura

199.704.126,00 euros

Informazio gehigarria

Dirulaguntzari buruzko informazioa gehiago nahi baduzu:

Nori dago zuzenduta


Familia-unitatea osatzen duen aita edo ama

    Laguntzaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira aitatzat edo amatzat:

    • Semearen edo alabaren zaintza eta babesa duen pertsona.

    Ebazpen judizial bidez ezarritako zaintza partekatuaren kasuan, gurasoek berariazko akordio bat aurkeztu beharko dute, bi pertsonetatik zeinek eskatuko duen laguntza zehazteko. Akordioaren eredua eskaera betetzean eskuragarri egongo da.

    • Harrerako gurasoa edo harreraduna.
    • Tutorea.

    Ebazpen judizial edo administratibo bidez ezarritako zaintza partekatuaren kasuan, gurasoek edo tutoreek berariazko akordio bat aurkeztu beharko dute, bi pertsonetatik zeinek eskatuko duen laguntza zehazteko. Akordioaren eredua eskaeran eskuragarri egongo da.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    E-maila: umeak@euskadi.eus

    Telefonoa: 012 / 945 01 80 00

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0045804

    0-4 urte eskaera


    Zure seme edo alabarengatik 0 eta 4 urte bitarteko epean laguntza jaso ahal izateko eskaera hau aurkeztu behar duzu.

    • Seme edo alaba bakoitzeko eskaera bat aurkeztu behar da.
    • Erditze anizkoitzaren, adopzio anizkoitzaren, tutoretza anizkoitzaren eta zaintza anizkoitzaren eskuordetzaren kasuan, eskaera bakarra bete behar da prozedurako seme-alaba guztientzat.

    Aurkezteko epea

    Eskaera hau 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu laguntza osoa kobratu ahal izateko. Eskabidea 3 hilabeteko epetik kanpo aurkezten bada, eskabidea aurkezten den hilabetetik aurrera onartuko da laguntza, eta ez da aurreko aldirako eskubiderik izango.

    Eskabidea aurkezteko salbuespenezko epea:

    2026an, aurkezteko epea 2026ko abenduaren 31ra arte luzatuko da. Epe horretan aurkezten baduzu, laguntzaren aitorpenak atzeraeraginezko ondorioak izango ditu urtarrilaren 1etik aurrera (edo dagokionean).

    1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
    2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
    3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
    1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
    2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
    3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

    * Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    4-7 urte eskaera


    Soilik hirugarren edo hurrengo seme-alabak edo guraso bakarreko familien seme-alabentzat 4 eta 7 urte bitarteko epean.

    • Laguntza eragin duen seme-alaba bakoitzeko eskaera bat aurkeztu beharko duzu.

    Gogora ezazu:

    Zure seme edo alabagatik 0-4 eskaera aurkeztu baduzu ere, 4-7 eskaera aurkeztu beharko duzula zure semeak edo alabak 4 urte betetzen dituenean hileko 100 euroko laguntza jaso ahal izateko.

    Aurkezteko epea

    Eskaera hau 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu, laguntza osoa kobratu ahal izateko. Eskabidea 3 hilabeteko epetik kanpo aurkezten bada, eskabidea aurkezten den hilabetetik aurrera onartuko da laguntza, eta ez da aurreko aldirako eskubiderik izango.

    Eskabidea aurkezteko salbuespenezko epea:

    2026an, aurkezteko epea 2026ko abenduaren 31ra arte luzatuko da. Epe horretan aurkezten baduzu, laguntzaren aitorpenak atzeraeraginezko ondorioak izango ditu urtarrilaren 1etik aurrera (edo dagokionean).

    1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
    2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
    3. Sartu online inprimaki honetara.
    1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
    2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
    3. Aurkeztu eskabidea eta prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

    Desgaitasunagatiko edo mendekotasunagatiko eskaera gehigarria


    Desgaitasunagatiko edo mendekotasunagatiko eskaera gehigarria

    Eskaera hau aurkeztu ahal izateko, aldez aurretik 0-4 edo 4-7 eskabide bat aurkeztu behar izan duzu, jaiotzagatiko, adopzioagatiko, tutoretzagatiko edo zaintza eskuordetzeagatiko hileko laguntza eskatzeko.

    Noiz aurkez dezaket eskaera hau?

    Eskaera hau hurrengo kasu hauetan aurkeztu ahal izango duzu:

    • Zure semeari edo alabari desgaitasuna 0-4 edo 4-7 eskaera aurkeztu ondoren aitortu badiote, DS (Desgaitasuna/Mendekotasuna) eskaera bat bete eta aurkeztu.
      • Kasu horretan, DS eskaeran “Hasierakoa” laukia markatu behar duzu.
    • Berrikuspen-data iristean, desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik laguntza kobratzen jarraitzeko baldintzak mantentzen badira (% 33ko desgaitasuna edo handiagoa edo mendetasun-egoera aitortua izatea), DS (Desgaitasuna/Mendekotasuna) eskaera berri bat aurkeztu behar duzu hileko laguntzaren bikoizketa kobratzen jarraitzeko.
      • Kasu horretan, DS eskaeran “Berrikuspena” laukia markatu behar duzu.
    1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
    2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
    3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

    Aldaketen jakinarazpena


    1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
    3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

    Beste tramite batzuk