Nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzak 2026

[Sasoikako langileentzako ostatu]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko diru-laguntzen erregimena ezarri eta arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza hauek finantzatzeko 40.000 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorren kontura.

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

- Pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen kasuan, nekazaritza-egoera aktiboan dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratuta dauden nekazaritza-ustiategien titularrak edo titularkideak izan behar dute.

- Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak, betiere nekazaritza-egoera aktiboan dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratuta dauden nekazaritza-ustiategi baten titularrak edo titularkideak badira.

Betekizunak

  • Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen kasuan, nekazaritza-ustiategien titular edo titularkide izatea.
  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • 2022/2472 EB Erregelamenduaren 2. artikuluaren 59. puntuaren arabera, krisian dagoen enpresatzat ez hartzea.
  • Onuraduna ez egotea berreskuratzeko agindu baten mende, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.
  • Zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua izatea, Emakume Nekazariaren Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Félix Guarrotxena Arlunduaga

Telefonoa: 945 01 96 70

Posta elektronikoa: f-guarrotxena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1013813

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk