2026eko MEC. Merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza.

[MEC_2026]

Deskribapena


Xedea

EAEko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzea eta energia-kontsumoaren efizientzia hobetzea bultzatzea, berrikuntzaren bidez; oinarri teknologiko eta eko-efizienteko prozesuen ezarpenaren bidez; eta merkataritza-jarduerarekin edo zerbitzu jakin batzuekin lotutako kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetuz, kalitate eta lehiakortasun handiagoa lortzeko bidea izan dadin.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko irailaren 15ean bukatuko da, edo, hala badagokio, horretarako ezarritako kreditua agortu arte.

Diruz lagundu daitekeen aldia

Diruz lagundu ahal izango dira 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 15era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioak edo, hala badagokio, horretarako ezarritako kreditua agortu arte.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak, ordainketari dagokionez:
• Fakturaren konturako aurrerakin gisa ordaindutako gastuak, 2025eko uztailaren 1etik eskabideak aurkezteko epea hasi aurreko egunera arte egindakoak.
• Eskabideak aurkezteko epea hasten den egunetik 2026ko azaroaren 16ra arte (biak barne) ordaindutako gastuak.

Aurrekontuko zuzkidura

4.654.000,00

Prestazio ekonomikoa

Ordainketari dagokionez, diruz lagunduko dira:

Fakturaren konturako aurrerakin gisa ordaindutako gastuak, 2025eko uztailaren 1etik eskabideak aurkezteko epea hasi aurreko egunera arte eginak.

Eskabideak aurkezteko epea hasten den egunetik 2026ko azaroaren 16ra arte ordaindutako gastuak, biak barne.

Eskabidearekin batera ordainketa-egiaztagiriak aurkezten ez badira, gehienez bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; betiere, aurkezteko gehieneko epea errespetatuz: 2026ko azaroaren 16a.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak

Laguntzaren xede den establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea:

a) Establezimenduaren barrualdea edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko eraberritze, obra eta instalazioak, betiere eragina baldin badute establezimenduaren egokitzapenean, merkataritza-azaleraren banaketan edo itxura hobetzeko orduan.

b) Energia-aurrezpen edo -efizientziarako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak (ate automatikoak, instalazio elektrikoak, okupazio-sentsoreak, isolamenduak…).

c) Oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako berrikuntzak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko.

d) Errotuluak eskuratu eta establezimenduaren kanpoaldean instalatzea, izen komertziala, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, bai eta eguzki-oihalak erosi eta instalatzea ere.

e) Establezimenduaren jarduera nagusiari lotutako altzariak eta makineria erosi, instalatu eta muntatzea.

f) Ekipamendua eta altzariak erostea.

g) Alarmak eta segurtasun-sistemak. Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa ezin izango da 6.000 euro baino handiagoa izan, BEZik gabe.

h) Lokala girotzeko ekipamenduak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute.

i) Merkataritza-jarduerari zuzenean lotutako espazioak eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-gune batean integratuta badaude; besteak beste, korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, zerbitzuak edota sarbideak, betiere espazio horiek laguntzaren xede den establezimenduetan garatutako jardueraren titularrek kudeatzen badituzte, jabekide-erkidegoko araubidean.

j) Proiektua idaztetik, obra zuzentzetik edo arkitekto, ingeniari edo instalatzaile baimenduek egindako proiektuetatik eratorritako gastuak, betiere laguntzaren xede den establezimenduan obrak eta instalazioak egiteko beharrezkoak badira.

Merkataritza-gunean bildutako establezimenduetako jardueraren jabe bakoitzak, jabekide-erkidegoaren partaide denak, esandako espazio komunean egiten diren inbertsioetatik, bere partaidetzari dagokion gastuen zatiagatik (zati alikuota) eskatu ahal izango du laguntza.

Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea laguntzaren xede den establezimenduan:

a) Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, laguntzaren xede den establezimenduaren kudeaketa hobetzera zuzendutakoak, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta edo enpresa-kudeaketara bideratuta badaude. Ekipamendu informatiko bat eta periferiko mota bakoitzeko unitate bat baino ez dira diruz lagunduko, establezimendu bakoitzeko.

b) Merkaturatze-sistemak sortu, garatu, ezarri, hobetu edo martxan jartzeko lanak (webgunea garatzea, online saltzea, ecommerce, scommerce, mcommerce eta parekoak) edo establezimendua kudeatzekoak (bezeroak, hornitzaileak eta abar).

c) Salmenta-puntuen terminalak eta produktuen irakurgailu optiko eta kodetze-sistemak.

d) Salgaien balantza elektronikoak.

e) Kutxa-erregistratzaileak.

Establezimenduko onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa (BEZik gabe)

3.000 euro, 8. oinarriko 1. puntuan jasotako inbertsioetarako: azpiegitura eta ekipamendua berritzea.

1.000 euro, 8. oinarriko 2. puntuan jasotako inbertsioetarako: teknologia berriak eta berrikuntza sartzea.

Diruz lagundu daitekeen puntu batean baino gehiagotan inbertsioak egiten diren kasuetan, puntu bakoitzean onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa betetzen dutenak bakarrik lagundu ahalko dira diruz.

Diruz lagundu ezin diren inbertsio eta gastuak

Inbertsio hauek ezin dute inola ere dirulaguntzarik jaso:

a) Lokalak erostea eta eskualdatzeko eskubideak.

b) Garraio-elementuak, telebistak edo telefono-terminalak erostea.

c) Ekipamendua leasing edo renting bidez erostea.

d) Erakusteko eta probatzeko artikuluak, bai eta ondoren salmentan jar daitezkeenak ere.

e) Argi-aldaketa hutsa.

f) Eraberritze-lanak, baldin eta ez badute establezimenduaren itxura modu argi eta zuzenean aldatuko.

g) Laguntzaren enpresa eskatzaileak berak fabrikatu, egin edo garatutako elementuak edo ekipamenduak.

h) Eraberritzeak, obrak edo instalazioak baliabide propioekin egitera bideratutako materialak erostea.

i) Zerbitzuaren edo saltokiaren tipologia dela eta, gastu gisa (eta ez inbertsio gisa) hartuko diren ekipamenduak eta tresnak.

Gastu hauek ezin dute inola ere dirulaguntzarik jaso:

a) Administrazio-baimenen edo lizentzien ondoriozko tasak, aseguruak eta garraio-kostuak.

b) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta, oro har, mota guztietako zergak, tasak edo kontribuzioak.

c) Aktibo baten elementuen mantentze-, konponketa- edo ordezte-lanen gastuak.

d) Bulegoko materialaren, tresnen eta antzekoen gastuak.

e) Dekorazio-gastuak.

f) Profesionalen aholkularitzako eta prestakuntzako gastuak.

g) Softwarea mantentzeko, eguneratzeko edo tresna informatikoak erabiltzeko lizentzien gastuak.

h) Web-orrien publizitate- eta posizionamendu-gastuak.

Inola ere ezingo da inbertsioen edo aktiboen eskuratze-kostua merkatuko balioa baino handiagoa izan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Diruz lagundu daitezkeen aktiboen baldintzak

a) Inbertsioak zorrozki beharrezkoak izan beharko dira eta zuzeneko lotura izan beharko dute establezimendu subentzionatuan garatutako jarduera nagusiarekin.

b) Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako kaleko txikizkako establezimendu fisikoetan egin beharko dira —establezimendua zabalik eta jardunean dagoela—.

c) Inbertsioa enpresaren aktiboan lehen aldiz sartzea eta laguntzaren xede den establezimenduan bertan egotea (hau da, salmenta gauzatzen den establezimenduan edo haren eranskinetan: fisikoki ondoan dauden espazioak, juridikoki titular berari lotutakoak eta jarduera nagusirako soilik atxikitakoak).

d) Inbertsioa diruz lagundu daitezkeen lerroen artean egotea (azpiegitura eta ekipamendua berritzea edo teknologia berriak eta berrikuntza sartzea).

e) Inbertsioa diruz lagundu daitekeen aldian benetan egina eta fakturatua izatea, eta 20. oinarriaren arabera ordaindua izatea.

Diruz lagundutako inbertsioak gutxienez bi urtez egon beharko du (dagokion fakturaren datatik aurrera) laguntza eskatu den establezimenduan. Tarte horretan ezin zaie hirugarren pertsona fisiko nahiz juridikoei laga.

Dirulaguntzaren ehunekoa

Inbertsioek inbertsio onargarriaren gaineko % 40ko dirulaguntza jasoko dute, % 52ra arte handitu daitekeena, eta establezimenduko gehieneko dirulaguntza 10.000 eurokoa izango da.

Ehuneko horiek handitu egin daitezke enpresak honako irizpide hauetakoren bat egiaztatzen badu:

a) «Merkabide», «Retail Euskal Eskola» edo «Eus-commerce» programetako batean, gutxienez, parte hartu izana 2025ean: puntu 1 gehienez.

b) 8. oinarriko 1. puntuan jasotako inbertsioa: azpiegitura eta ekipamendua berritzea: 2 puntu.

c) Emakumearen enplegua egonkortzeko irizpidea, establezimenduko langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela eta emakumeak direla egiaztatzen bada: puntu 1.

d) Berdintasun-plana edo lana eta familia bateragarri egiteko plana izatea, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako entitate laguntzailearen izendapena izatea (Emakunde edo beste edozein administrazio publikok emanda): puntu 1.

e) Kontsumobideko Arbitraje Sistemari atxikita egotea: puntu 1.

f) Eskabide-egunean merkataritza-elkarteren batekin lotura izatea, lotura hori inbertsioak establezimenduan iraun artekoa bada gutxienez eta elkartea Euskadiko Merkatarien Elkarteen Erroldan inskribatuta badago: 3 puntu.

g) «Berriz enpresa» programan parte hartzea 2025ean: puntu 1.

h) Establezimenduan egiten den merkataritza-jarduerak 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea: puntu 1.

i) Establezimenduan euskaraz aritzea jendearekin, «Bai Euskarari» edo «Bikain» ziurtagiriaren bitartez 2025ean egiaztatuta, edo «Euskaraz barra-barra» proiektuan parte hartzea: puntu 1 gehienez.

j) Energia-komunitateetan parte hartzea 2025ean (Ekiola Energia Sustapenak SL, EEE, TEK –Tokiko Komunitate Energetikoak–…): 2 puntu.

Dirulaguntzaren ehunekoa ezin izango da inola ere izan onartutako inbertsio guztiaren % 52 baino handiagoa, igoera-puntuak barne hartuta.

Informazio osagarria

Laguntzaren xede den establezimendu bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1010113.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarrean ordainduko da laguntza, emateko eta likidatzeko ebazpena edo, hala badagokio, likidatzeko ebazpena eman ondoren, finantzatutako inbertsioa egin dela eta benetan zer kostu egin den justifikatu ondoren.

Fakturen ordainagiriak eskabidearekin batera aurkezten ez badira, gehienez ere bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta 2026ko azaroaren 16ko epea errespetatuz.

Nori dago zuzenduta


Enpresaburu indibidual edo autonomoa

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Laguntzak jaso ahal izango dituzte beren jarduera nagusia ekonomia-jardueren gaineko zergaren hurrengo epigrafeetan kokatuta duten pertsonek edo entitateek:

Txikizkako merkataritza:

  • 641 Fruituen, barazkien, ortuarien eta tuberkuluen txikizkako merkataritza.
  • 642 Produktu hauen txikizkako merkataritza: haragia eta hondakinak, haragi-gai eta haragiki landuak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak, eta horien ekoizkin eratorriak.
  • 643 Arrainen eta arrantzako eta akuikulturako bestelako ekoizkinen eta barraskiloen txikizkako merkataritza.
  • 644 Ogi, pastel, gozoki eta antzekoen eta esne eta esnekien txikizkako merkataritza.
  • 645 Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.
  • 646.1 Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako merkataritza, saltoki orokorretan, berezietan eta barnekoetan egiten denean.
  • 646.2 Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako merkataritza, saltoki orokorren aldi baterako hedapenetan egiten denean.
  • 646.3 Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako merkataritza, saltoki osagarrietan egiten denean.
  • 646.4 Tabako-laboreen txikizkako merkataritza, salmenta errekargudunerako baimena duten merkataritza-establezimenduetan egiten denean.
  • 646.6 Era eta forma guztietako tabakoen txikizkako merkataritza, salmentarako estankorik ez dagoen udalerrietan.
  • 646.7 Baimen bereziak dituzten ezindu fisikoek egindako tabako-laboreen txikizkako merkataritza.
  • 646.8 Erretzaileentzako artikuluen txikizkako merkataritza.
  • 647.1 Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako salmenta, establezimendu saltzailedunetan.
  • 647.2 Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko araubidean nahiz araubide mistoan, saltzeko gelak 120 m² baino gutxiagoko azalera duenean.
  • 647.3 Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko araubidean nahiz araubide mistoan superzerbitzutan, hala hartuta saltzeko gela 120 eta 399 m² artekoa denean.
  • 651 Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza.
  • 652.1 Sendagaien, osasun-produktuen eta higiene pertsonalerako produktuen txikizkako merkataritza, farmazia-bulegoetan egina.
  • 652.2 Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
  • 652.3 Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta higiene eta garbiketa pertsonalerako gaien txikizkako merkataritza.
  • 652.4 Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza.
  • 653 Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.
  • 654.2 Lurreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.
  • 654.5 Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (salbu eta etxeko aparatuak, bulegokoak, medikoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak).
  • 654.6 Mota guztietako ibilgailuetarako pneumatikoen, banden eta aire-ganberen txikizkako merkataritza.
  • 656 Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasun erabilien txikizkako merkataritza.
  • 657 Musika-tresnen eta horien osagarrien txikizkako merkataritza.
  • 659 Bestelako txikizkako merkataritza.
  • 662 Txikizkako merkataritza mistoa edo integratua.
  • 691.1 Etxerako artikulu elektrikoen konponketa.
  • 691.9 BISGko kontsumo-ondasun zenbaiten konponketa.

Merkataritza-jarduerari lotutako beste zerbitzu batzuk:

  • 971 Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
  • 972 Ile-apaindegiak eta edertasun-apaindegiak.
  • 973.1 Argazkigintza-zerbitzuak.
  • 973.3 Fotokopiagailuen bitartez agiriak kopiatzeko zerbitzuak.
  • 975 Markogintza-zerbitzuak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO KONTSULTAK

Tel. 945.01.68.38

BESTE KONTSULTA MOTAK :

ZUZENEAN  Tel.: 012 Y 945018000

POSTA ELEKTRONIKOA: ayudas_mec@euskadi.eus

Kodea

1010113

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ez dira onartuko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 8an hasiko da, eta 2025eko irailaren 30ean amaituko da, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk