2026ko ekitaldian EAEn irabazi-asmorik gabeko elkarteek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzen emakida arautzen eta iragartzen duen deialdia.
[Joko patologikoari aurre egiteko dirulaguntzak 2026]
- Erakundea:
- Segurtasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko eskabidea, norgehiagoka-erregimenean, 2026an joko patologikoaren informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak garatzeko.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, eta agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.
Baliabide ekonomikoak: 100.000 euro gehienez.
Joko patologikoaren informazio eta prebentzio unibertsaleko jardueratzat hartuko dira honako helburu hauek dituzten ekintzak antolatzen dituztenak:
- Joko patologikoaren aurkako arrisku-faktoreak identifikatzea.
- Joko arduratsuaren ezaugarrien ezagutza sustatzea.
- Joko problematikoaren, gehiegizko jokoaren eta joko patologikoaren arrisku-egoeraren adierazleen eta haien adikzio-potentzialean gehien eragiten duten faktoreen ezagutza sustatzea.
- Teknologia berriek jokoan dituzten arriskuak ezagutzea.
- Joko patologikoaren aurkako jarduera eta baliabide publiko eta pribatuak zabaltzea.
Proiektuek, besteak beste, honako kolektibo hauei zuzenduta egon daitezke:
- Adingabeak.
- Gazteak eta nerabeak.
- Emakumeak.
- Familiak.
- Hezkuntza-komunitatea.
Diruz lagunduko dira 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako proiektuak.
Laguntzak norgehiagoka-erregimenean emango dira, eta lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira.
Aurrekontuko zuzkidura
100 000 €Prestazio ekonomikoa
1. Segurtasun Sailak proiektuan aurreikusitako aurrekontu-defizitaren % 75 finantzatu ahal izango du gehienez. Deialdi honen ondorioetarako, proiektuaren aurrekontu-defizita izango da proiektuaren aurrekontu osoaren eta hura finantzatzeko diru-sarrera, baliabide eta gainerako laguntza edo dirulaguntzen arteko aldea. Dirulaguntza aurreikusitako aurrekontu-defizit horren arabera kalkulatuko da, baina horrek ez du salbuesten proiektu osoa gauzatzeko eta justifikatzeko betebeharretik.
Proiektua finantzatzeko aurreikusitako diru-sarrerek arrazoizko aurreikuspen nahikoa oinarrituei erantzun beharko diete, eta erakunde eskatzailearen erantzukizuna izango da aurkeztutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta exekuzio osoa bermatzea.
Diruz lagundu daitekeen proiektuarekin lotura zuzena eta objektiboa duten jarduerei dagozkien gastuak lagunduko dira diruz.
Bereziki, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira langileen, materialen, jarduerak gauzatzearen, zabalkundearen eta, hala badagokio, proiektuaren garapenari lotutako zeharkako gastuen gastuak.
Zuzeneko gastutzat hartuko dira diruz lagundutako proiektua gauzatzeari zalantzarik gabe lotutakoak eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak direnak. Gastuak ez bazaizkio proiektuari osorik egozten, proiektuari egotzitako ehunekoa eta benetan egotzitako zenbatekoa adierazi beharko dira.
Zeharkako gastutzat hartuko dira jarduera jakin bati soilik lotuta egon gabe diruz lagundutako proiektua garatzeko beharrezkoak diren funtzionamendu-, administrazio- edo kudeaketa-gastu orokorrak.
Langile propioen gastuek ezin izango dituzte honako zenbateko hauek gainditu:
1. Lanaldi osoko goi-mailako teknikariak: 45.470 euro gordin urtean (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
2. Lanaldi osoko batez besteko teknikariak: 37.245 euro gordin urtean (atxikipenen zenbatekoak eta Gizarte Segurantza barne).
3. Lanaldi osoko administrariak: 30.024 euro gordin urtean (atxikipenen zenbatekoak eta Gizarte Segurantza barne).
2. Zeharkako gastuak — administrazioa, kudeaketa, bulegoko materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta beste zerbitzu batzuk, betiere argi eta garbi dirulaguntza eskatu den proiektuari egotz dakizkiokeenak, proiektua formulatu, jarraitu eta ebaluatzeko — ezin izango dira proiektuaren zuzeneko gastuaren % 20 baino gehiago izan.
Proiektu bakoitzeko ez da diruz lagunduko laguntzei buruzko Agindurako aurrekontu-partidaren zenbateko osoaren % 15 baino gehiago. Ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten proiektu nahikorik ez dagoelako soberakinik badago, ehuneko hori handitu ahal izango da funtsak agortu arte.
Diruz lagundutako jarduerak garatzeko hirugarrenak kontratatu behar badira, erakunde onuradunek bete egin beharko dituzte Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Azpikontratazioaren proportzioak ezingo du gainditu diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50. Kontratuen zenbatekoak azpikontratazioaren unean indarrean dagoen kontratu-araudian aurreikusitako kontratu txikien zenbatekoa gainditzen duenean, salbu eta ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan zerbitzua ematen duen nahikoa erakunderik ez badago, erakunde onuradunak gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu. Aurkeztutako eskaintzak eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera aukeratuko dira, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.
Ordainketa-modua:
Ordainketa zatika egingo da: % 60 laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta gainerako % 40a, 2026ko abenduaren 31 baino lehen Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari dirulaguntzaren justifikazio-memoria bidali ondoren. Memoria horretan, diruz lagundutako proiektuaren betetze-maila eta haren garapenaren balorazio kualitatiboa adieraziko dira.
Ordainketa egiteko, egiaztatu egin beharko da erakunde onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak, eta ez dela zordun dirulaguntza itzultzeko ebazpen bidezkoagatik.

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak, biztanleria orokorrera zuzenduta daudenak eta joko patologikoa sor dezaketen aztura edo jokabideetarako sustagarria kentzeko helburua daukatenak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeek heldu ahalko diete agindu honetan xedatutako laguntzei.
Betekizunak
- Legearen barruan sortuak izan behar dute, eta dagozkien administrazio-erregistroetan edo -erroldetan behar bezala erregistratuta egon behar dute dirulaguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez.
- Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat; gainera, helburu publiko bat edo gizarte-intereseko helburu bat lortzea sustatu behar dute. Irabazi-asmorik ezak erakundearen estatutuetan jasota egon behar du.
- Helburu publiko bat edo gizarte-intereseko helburu bat lortzea sustatu behar dute. Estatutuen xedeek interes orokorra sustatu behar dute, eta arlo hauetakoak izan daitezke: izaera zibikoa, hezkuntza, zientzia, kultura, kirola, osasuna, giza eskubideen sustapena, gizarte-laguntza, gara¬penerako lankidetza, emakumearen sustapena, familiaren sustapena eta babesa, haurren babesa, aukera-berdintasuna eta tolerantzia sustatzea, ingurumena babestea, gizarte-ekonomia edo ikerketa sustatzea, gizarte-boluntariotza sustatzea, edo arrazoi fisikoengatik edo gizarte-, eko¬nomia- nahiz kultura-arrazoiengatik baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonei laguntzea eta arreta ematea.
- Indarreko xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eduki behar dituzte.
- Diruz lagundutako jarduera gehiena Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar dute. Jarduera gehiena Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egiten dela ulertzeko, erakundearen zerbitzu edo jardueren onuradun edo hartzaile gehienek Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute administrazio-auzotasuna.
- Ez dute egingo LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatzen duen jarduerarik, barne dela konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea.
- Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. Artikuluan ezarritako betekizun orokorrak konplitu behar dituzte, eta ezin dira egon lege horren 13. artikuluan aipatzen diren egoera batean ere.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Segurtasuna > Segurtasun Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna > Babes Zibileko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza-Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1 / 010101 Vitoria-Gasteiz.
Tel. 945 018879 / Fax 945 018748 / Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus
Arabako Lurralde Zerbitzua
Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 017020 / Fax 945017021 / jokikus-araba@euskadi.eus
Bizkaiko Lurralde Zerbitzua
Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao
Tel. 94 6075520 / Fax 94 6075521 / jokikus-bizkaia@euskadi.eus
Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua
Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
Tel. 943 467125 / Fax 943474532 / jokikus-gipuzkoa@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1109107Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
2026ko ekitaldian EAEn irabazi-asmorik gabeko elkarteek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzen emakida arautzen eta iragartzen duen deialdia.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Legearen barruan sortuak izan behar dute, eta dagozkien administrazio-erregistroetan edo -erroldetan behar bezala erregistratuta egon behar dute dirulaguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez.
- Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat; gainera, helburu publiko bat edo gizarte-intereseko helburu bat lortzea sustatu behar dute. Irabazi-asmorik ezak erakundearen estatutuetan jasota egon behar du.
- Helburu publiko bat edo gizarte-intereseko helburu bat lortzea sustatu behar dute. Estatutuen xedeek interes orokorra sustatu behar dute, eta arlo hauetakoak izan daitezke: izaera zibikoa, hezkuntza, zientzia, kultura, kirola, osasuna, giza eskubideen sustapena, gizarte-laguntza, gara¬penerako lankidetza, emakumearen sustapena, familiaren sustapena eta babesa, haurren babesa, aukera-berdintasuna eta tolerantzia sustatzea, ingurumena babestea, gizarte-ekonomia edo ikerketa sustatzea, gizarte-boluntariotza sustatzea, edo arrazoi fisikoengatik edo gizarte-, eko¬nomia- nahiz kultura-arrazoiengatik baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonei laguntzea eta arreta ematea.
- Indarreko xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eduki behar dituzte.
- Diruz lagundutako jarduera gehiena Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar dute. Jarduera gehiena Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egiten dela ulertzeko, erakundearen zerbitzu edo jardueren onuradun edo hartzaile gehienek Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute administrazio-auzotasuna.
- Ez dute egingo LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatzen duen jarduerarik, barne dela konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea.
- Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. Artikuluan ezarritako betekizun orokorrak konplitu behar dituzte, eta ezin dira egon lege horren 13. artikuluan aipatzen diren egoera batean ere.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Agindu honen babesean egindako laguntza-eskaerak ebazteko epea 6 hilabetetan amaituko da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua