IKERTALENT programa 2026 - Nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan doktoratu-langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako laguntzak

[IKERTALENT programa]

Deskribapena


Xedea

Doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntza sustatzea nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko ikerketa-arloetan, baldin eta doktoregoko langilerik ez badago eta euskal egitura zientifiko-teknologikoan sartzea beharrezkoa bada. Horrez gain, etorkizunean sektoreko jardueran, sektoreko enpresen eta elkarteen bidez edo jarduera zientifiko-teknologikoan sar daitezkeen teknologoen prestakuntza sustatzea.

Bi laguntza-lerro ezarri dira:

a) Doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko laguntzak (4 urteko iraupena)

b) EAEko nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arloetan espezializatutako teknologoentzako prestakuntzarako laguntzak (2 urteko iraupena)

Laguntza eskatzen duen pertsonak bi lerroetara jo ahal izango du, proiektu bakoitzean eskatzen diren titulazio-baldintzak betez gero.

Eskabidea aurkezterakoan, gehienez 5 proiektu aukeratu ahal izango ditu eskabidean, I. eranskinean jasotako proiektu guztien artetik. Lehentasun-hurrenkera bat ezarri beharko du haien artean, loteslea izango dena.

Eskabide-inprimakian, laguntza eskatu duen 5 proiektuetako bat ez den beste proiektu bat egiteko interesari buruzko galdera bat jasotzen da, eskatzailea eskatutako proiekturen batean hautatua izango ez balitz, betiere proiektu horietan eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Hori guztia, merezimenduak baloratzeko fasean eta elkarrizketen aurretik hautagairik ez egoteagatik proiektuak hutsik gera ez daitezen.

DOKTORATU AURREKO IKERTZAILEAK PRESTATZEKO LAGUNTZAK

Laguntzek prestatzen ari diren doktoratu aurreko kontratu baten ezaugarriak izango dituzte, prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntzaren iraupena: 4 urte.

Proiektuen zerrenda:

P1. Animalien osasuna indartzea immunoestimulatzaile naturalen bidez, abeltzaintzako antibiotikoen ordezko gisa

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Genetika, Agronomia, Biologia Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Farmazia, Albaitaritza, Elikagaien Teknologia edo biozientziekin lotutako beste unibertsitate-diziplina batzuk.

Atxikitze Zentroa: NEIKER (Derio-Bizkaia)

P2. Klima-aldaketarekiko erresilientziaren eta egokitze-gaitasunaren iragarpen genomikoa, arrantza-kudeaketari buruzko informazioa inguratzeko

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Biologia, Itsas Zientziak, Bioteknologia, Biokimika, Bioinformatika, Ingurumen Zientziak edo antzeko beste titulazio batzuk

Atxikitze Zentroa: AZTI (Sukarrieta-Bizkaia). AZTI- (Pasaia-Gipuzkoa) baloratu beharrekoa

P3. Euskal itsasertzean dauden karbono urdinaren hustubideak: zer dakarten klima-aldaketa arintzeko eta tokiko egokitzapenerako

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Ingurumen Zientziak, Biologia Zientziak, Itsas Zientziak, Fisika edo zientzia esperimental eta naturalen adarreko beste antzeko batzuk.

Atxikitze Zentroa: AZTI (Sukarrieta-Bizkaia). AZTI- (Pasaia-Gipuzkoa) baloratu beharrekoa

P4. Bektoreek transmititutako gaixotasun emergenteen zaintza eta prebentzioa EAEko abeltzaintzako eta nekazaritza eta basogintzako sistemetan

Bizitza-zientziekin, osasun-zientziekin, ingurumen-zientziekin, nekazaritza- eta baso-zientziekin edo antzeko beste diziplina batzuekin zerikusia duten arloetan doktorego-ikasketak egiteko aukera ematen duten unibertsitate-titulazioak: albaitaritza, biologia, ingurumen-zientziak, bioteknologia, biokimika, farmazia, biomedikuntza-zientziak, agronomia-ingeniaritza, baso-ingeniaritza eta lotutako titulazioak.

Atxikitze Zentroa: NEIKER (Derio-Bizkaia)

P5. Itsaspeko ibilgailu autonomoak erabiliz helburu anitzeko egokitze-ibilbideak planifikatzea, hartara kanpaina ozeanografikoak eta arrantzakoak optimizatzeko

Ingeniaritzetako unibertsitate-titulua: Mekatronika, Informatika, Elektrikoa, Industriala, Fisikoa, Telekomunikazioetakoa edo antzekoa.

Atxikitze Zentroa: AZTI (Sukarrieta-Bizkaia). A valorar AZTI- (Pasaia-Gipuzkoa)

P6. Elikagai gutxiago alferrik galtzeko biofindegi-arloko prozesu aurreratu eta jasangarriak diseinatzea eta digitalizatzea, elikagaien eta nutrazeutikaren industriarako balio erantsi handiko osagaiak lortzeko

Titulazioak eta onartutako ikasketa-eremuak: Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Bioteknologia, Ingeniaritza Kimikoa, Nekazaritzako elikagaien Ingeniaritza, Kimika, Biokimika, Prozesuen Ingeniaritza, Prozesuetan espezializatutako industria-ingeniaritza, Prozesu industrialei aplikatutako datu-zientzia, Farmazia, Ingurumen Zientziak eta antzeko titulazioak.

Atxikitze Zentroa: AZTI (Derio-Bizkaia)

P7. GAZTOMICS: Artisau-gazten terroir mikrobianoaren azterketa integratua eta hartzigarri autoktonoen garapena

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Gradua edo lizentziatura Bioteknologian, Biokimikan eta Biologia Molekularrean, Biologian, Elikagaien Zientzia eta Teknologian edo antzeko titulazioetan.

Atxikitze Zentroa: LEARTIKER Esneki Zentroa

P8. Patatako Candidatus phytoplasma solani bakterioaren monitorizazioa, dibertsitate genetikoa eta erabilera jasangarria

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Ingurumen, Biologia, Bioteknologia eta Agronomia arloetako zientziak edo ingeniaritzak.

Atxikitze Zentroa: NEIKER Arkauti (Vitoria-Gasteiz, Araba)

P9. Bacillus coagulans probiotikoaren edo postbiotikoaren Administrazioak dituen ondorio konparatiboak dietak eragindako obesitatearen eta intsulinarekiko erresistentziaren prebentzioan. Zelulaz kanpoko besikulen inplikazioa osagai eragile gisa

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Gradua Giza Nutrizioan eta Dietetikan, Gradua Farmazian, Gradua Biokimikan eta Biologia Molekularrean, Gradua Biologian.

Atxikitze Zentroa: EHU - Farmazia Fakultatea (Vitoria-Gasteiz)

P10. Perretxikoen hondakinetatik abiatuta, elikadura-ontzi aktiboetarako film eta estaldura biodegradagarriak garatzea

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Gradua Kimikan, Biokimikan, Ingeniaritza Kimikoan, Ingeniaritza Kimiko Industrialean, Ingurumen Ingeniaritzan, Ingurumen Zientzietan edo antzekoetan.

Atxikitze Zentroa: EHU - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia-Sansebastián)

TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO LAGUNTZAK

Programa honen helburua da EAEko nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arloetan espezializatuta dauden eta etorkizunean sektoreko enpresen eta elkarteen bidez edo eragile zientifiko-teknologikoen jardueraren bidez sar daitezkeen teknikariak prestatzea.

Teknologoentzako laguntzaren iraupena: 2 urte.

Proiektuen zerrenda:

T1. EAEko nekazaritzako elikagaien sektorean lehentasunezkoak diren patogenoak biokontrolatzeko fagoak

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Gradua Bioteknologian, Mikrobiologian, Biologian, Biokimikan, Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Albaitaritzan, Farmazian edo arlo biosanitarioaren eta nekazaritzako elikagaien inguruko beste titulazio batzuetan.

Atxikitze Zentroa: AZTI (Derio)

T2. Baso-osasunaren monitorizazioa, teknika mikrobiologikoak, molekularrak eta hiperespektralak konbinatuz

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Biologia, Ingurumen Agrobiologia, Farmazia, Biokimika, Ingurumen Zientziak, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Mendi Ingeniaritza, Nekazaritza Ingeniaritza edo biozientziekin lotutako beste unibertsitate-diziplina batzuk.

Atxikitze Zentroa: NEIKER Arkauti (Vitoria-Gasteiz) Araba

T3. Laborantza estentsiboko izurriteak/gaixotasunak kontrolatzea klima-aldaketaren testuinguruan: Arriskuak aurreikusteko eredu agroklimatiko berriak ebaluatzea eta sortzea

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Gradua Zientzietan eta Ingeniaritzetan, arlo hauetan: Agronomia, Biologia, Ingurugiroa, Basogintza, Bioteknologia, Matematika, Farmazia, Nutrizioa eta Elikagaien Teknologia.

Atxikitze Zentroa: NEIKER Arkauti (Araba)

T4. Baso-faunaren eta etxeko espezien arteko interfazean patogenoak nola transmititzen diren, arreta berezia jarriz hegazti-gripean

Titulazioak eta ikasketa-eremuak: albaitaritza, biologia-zientziak, biokimika, bioteknologia eta biozientziekin lotutako beste diziplina batzuk.

Atxikitze Zentroa: NEIKER (Derio-Bizkaia)

T5. Ekoizpenaren efizientzia hobetzea hausnarkarietan eta metano enteriko gutxiago isurtzea: in vitro hartziduratik in vivo balidaziora

Lizentziatura, diplomatura edo graduko unibertsitate-diziplina hauetako bateko titulazioa: Biologia, Nekazaritza Ingeniaritza, Albaitaritza edo biozientziekin lotutako beste unibertsitate-diziplina batzuk.

Atxikitze Zentroa: NEIKER Arkauti (Vitoria-Gasteiz) Araba

T6. GAS– KAL: Gaztagintzan gasa sortzen duten mikroorganismoak identifikatzea eta kontrolatzea: kalitatea eta jasangarritasuna helburu

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Biologia, Biologia Molekularra, Bioteknologia edo antzeko titulazioak.

Atxikitze Zentroa: LEARTIKER Esneki Zentroa

T7. LEARBLUE: Material biobasatuak eta biodegradagarriak aztertzea, itsasoan erabiltzeko

Titulazio eta ikasketa eremu onartuak: Kimika Ingeniaritza, Kimika edo titulazio baliokidea.

Atxikitze Zentroa: LEARTIKER Polimeroen teknologia

T8. Elikadura-prozesuen digitalizazio aurreratua, datuen integrazioan, modelizazioan eta adimen artifizialean oinarriturik

Onartutako titulazioak eta ikasketa-eremuak: Informatika, Industria, Telekomunikazioak, Kimika edo antzekoak; Matematika, Estatistika, Kimika, Fisika, Datu-zientzia, Biokimika, Bioteknologia, Elikagaien teknologia, Albaitaritza, Biologia edo antzeko titulazioak.

Atxikitze Zentroa: AZTI (Derio)

HAUTAKETA-PROZESUA

Hautaketa-prozesua Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2026ko urriaren 27ko Aginduaren 18., 19. eta 20. oinarrietan ezarritakoaren arabera egingo da.

Aurrekontuko zuzkidura

1.840.900 €

Laguntza horiek finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, 1.840.900 euro erabiliko dira gehienez. Horietatik 267.000 euro 2026ko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerako 1.573.900 euroak 2027tik 2030era bitarteko konpromiso-kredituei.

Kopuru horretan sartzen da Gizarte Segurantzari atxikitzearen ondoriozko gastua, 320.000 euro, guztira; horietatik 42.000 euro 2026rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 278.000 euro 2027tik 2030era bitarteko ekitaldietarako konpromiso-kredituei.

Laguntzen zenbatekoa:

Doktoratu aurreko langileentzako prestakuntzarako laguntza-programa

a) Urteko ordainsari ekonomiko gordina (laguntzaren onuradunaren kargurako Gizarte Segurantzako kuotak barne):

i) 22.000 euro lehenengo urtean.
ii) 23.000 euro bigarren urtean.
iii) 25.000 euro hirugarren urtean.
iv) 31.500 euro laugarren urtean.

Nolanahi ere, zenbateko horiek gutxieneko ordainsari gisa jaso beharko dira, eta ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.d) artikuluak eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluak doktoratu aurreko kontratuetarako ezartzen dituzten gutxieneko ordainsari-zenbatekoak errespetatu beharko dituzte; hala ere, beharrezkoa izanez gero, osatu ahal izango dira, estatutuak berak edo erakunde laguntzaile kontratatzailearen hitzarmen kolektiboek xedatutakoa betetzeko.

b) Enpresen Gizarte Segurantzaren kuotari dagokion zenbatekoa, martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

c) Kontratua amaitzean, doktoratu aurreko kontratua arautzen duen ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren e) idatz-zatian aurreikusitako kalte-ordaina 4.200 eurokoa izango dela kalkulatu da, baldin eta laguntzaren onuraduna laguntzaren laugarren urtean badago.

d) Urteko laguntza osagarria 8.000 eurokoa izango da 4 urteko aldi osoan, 2.000 euro urtean.

Teknologoak prestatzeko programa

a) Urteko ordainsari ekonomiko gordina (laguntzaren onuradunaren kargurako Gizarte Segurantzako kuotak barne):

i) 17.000 euro lehenengo urtean.
ii) 17.000 euro bigarren urtean.

b) Enpresen Gizarte Segurantzaren kuotari dagokion zenbatekoa, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

c) Urteko laguntza osagarria: 2.000 euro aldi osoan, urtean 1.000 euro.

Nori dago zuzenduta


Tituludunak, baldin eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko urriaren 27ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Agindu horren bidez, nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dira (Ikertalent programa), eta deialdia egiten da 2026ko ekitaldirako. Horrez gain, doktorego-tesia egin nahi dute nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektorearekin zerikusia duten ikerketa-arloetan (prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa) edo arlo horietako jarduera zientifiko-teknologikoetan espezializatutako prestakuntza teknikoa egin nahi dute (teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa).

Betekizunak

  • Pertsona fisikoa izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez 2026ko urtarrilaren 1etik. Hala ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon arren ikasketak EAEtik kanpo egiteagatik baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak.
  • Erkidegotik kanpoko pertsonen kasuan, egoitza-baimena gutxienez 2026ko urtarrilaren 1etik edukitzea.
  • Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren antzeko beste laguntzarik jaso ez izana.
  • Beste edozein administrazio publikori edo erakunde publiko zein pribaturi helburu bererako dirulaguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo bestelako baliabide ekonomikorik eskatu dion edo ez jakinaraztea.
  • IKERTZAILEAK PRESTATZEKO LAGUNTZEN BERARIAZKO BETEKIZUNAK:

  • TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO LAGUNTZEN BERARIAZKO BETEKIZUNAK:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Marta Solaun

Telefonoa: 945 01 96 90

E-maila: m-solaun@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029114

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Prestakuntza-jardueraren tramiteak


Laguntzen onuradunen eskura dauden inprimakiak.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.