Gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak 2026
[AT_2026]
- Erakundea:
- Ekonomia, Lana eta Enplegua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Aurrekontuko zuzkidura
440.000Prestazio ekonomikoa
1. – Dirulaguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira:a) Agindu honen 2.1 oinarriaren a), b), d), e), f) eta g) letretan aurreikusitako ekintzetarako: aholkularitza-enpresaren jardueraren kostuaren % 75, gehienez ere sei mila (6.000) euro zuzeneko erakunde onuradunarentzat, agindu honen 5.4 oinarrian ezarritako baldintzen arabera hamar bazkide baino gehiago baditu, eta hiru mila (3.000) euro erakunde onuradunak hamar bazkide edo gutxiago baditu.- Baldin eta ekintza horietarako erakunde onuraduna 5.1.b) oinarrian definitutakoren bat bada, zenbatekoa zehazteko kalkulua banan-banan egingo du baterako eskaeran jasotako erakunde bakoitzak, atal honetan bertan ezarritako baldintza berberetan. Kontzeptu honengatik, erakunde onuradunak ezin izango du 30.000 euroko dirulaguntza gainditu.b) Agindu honen 2.1 oinarriko c) letran aurreikusitako ekintzetarako: kontratatutako pertsonaren edo erakundearen jardueraren kostuaren % 50, gehienez ere hamar mila (10.000) euro zuzeneko erakunde onuradunarentzat.c) 2.1.h) eta 2.1.i) oinarrietako jardueren kasuan, aholkularitza-enpresaren jardueraren kostuaren % 75 emango da, gehienez ere hogei mila (20.000) euro diruz lagundutako jarduera bakoitzerako.d) 2.1.j) oinarriko jardueren kasuan, jardueraren kostuaren % 75 emango da, gehienez ere hogeita bost mila (25.000) euro.
Ordainketa-modua:
1. – Dirulaguntzak zatika ordainduko dira: % 60 2026ko aurrekontu-ekitaldiaren kontura ordainduko da, 15.a) artikuluan adierazitako epea igaro ondoren uko egin ez bazaio, eta gainerako % 40 2027ko ekitaldiaren kontura, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak diruz lagundutako jarduerek sortutako gastu guztiak justifikatu direla egiaztatzen duenean. Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zorduna bada.2. – Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko du. Kontu horrek honako informazio hau jasoko du:a) Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak justifikatzeko memoria teknikoa. Egindako jardueren eta haien kostuaren aitorpena, egindako gastu bakoitzaren banakapenarekin.b) Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek diruz lagundutako jardueren guztizko gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko memoria ekonomikoa, kontuan hartuta diruz lagundu daitezkeen gastuek abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituztela. Gastu eta diru-sarrera guztien zerrenda sailkatua fakturen bidez eta merkataritzako trafikoan balioa duten edo eraginkortasun administratiboa duten froga-balio baliokidea duten gainerako agirien bidez egiaztatuko da.c) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, eta horietatik eratorritako interesak.d) Diruz lagundutako jardueren publizitatean Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren finantzaketa jaso dela egiaztatzen duten agiriak.3. – Aurreko puntuan aipatutako agiriak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik zenbatzen hasita, eta, betiere, 2027ko ekainaren 30a baino lehen.4. – Justifikatu beharreko gastuak eskabide-proiektuan zehaztutako gastuei dagozkienak izango dira. Justifikazio-memoria teknikoan adierazi eta justifikatuko dira dirulaguntzen eskabideetan aurkeztutako aurrekontuari dagokionez izandako desbideratzeak.5. – Proiektuaren behin betiko kostu osoa aldatzen bada dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuari dagokionez, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatutako zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion murrizketa proportzionala egingo da dirulaguntzaren zenbatekoan.6. – Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Pertsona ez badago erregistratuta edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du https://www.euskadi.eus/altaterceros helbidean ezarritako ereduaren arabera.7. – Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-prozeduraren ebazpen bidez zorduna bada.
Nori dago zuzenduta
Kooperatiba-sozietatea
Lan-sozietatea
Federazio, konfederezaio edo elkarte-batasuna
Elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateak
Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke irabazi-asmorik gabeko elkarte eta gainerako erakundeak, baldin eta haien jarduera ekonomiko nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen bada eta horien helburuen artean badago emakumeen ekintzailetza sustatzea eta emakumeen talentua sartzea enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan, baldin eta irabazi-asmorik ez badute eta Administrazio Publikoarekiko independenteak badira, eta, betiere, jarduera ekonomiko hori argitaratzen den egunean legez eratuta eta inskribatuta badaude beren lurraldeko erregistroan behar bezala legeztatuta, eta erakundearen xede sozialean edo estatutuetan deskribatutako xedeak barne hartuta, gutxienez deialdia argitaratu baino bi urte lehenagotik eratuta badaude.
Eskakizunak:
-
Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeraren 14. artikuluan onuradunaren betebeharrak ezartzen dira.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateak legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateek bete behar dute:
- legez inskribatuta eta legez eratuta egotea
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du inskripzioa Euskal Herriko Erregistro ofizialean.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzeko:
Entitatearen ziurtagari elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez da beharrezkoa ordezkaritza-ahalmen nahikoa duzula egiaztatzea. Pertsona fisikoaren ziurtagiri batekin identifikatzen bazara, honako hauek aurkeztu behar dituzu:
- Ahalordetze-eskritura.
- edo, hala badagokio, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria. Elkarteetan eta Irabazi-asmorik gabeko entitateetan, legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalmen nahikoa justifikatu behar du.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Komunikabide horien bidez ematen diren erantzunak informatzeko baino ez dira izango. Ondorioz, ez dute sortuko eskatzaileentzako edo hirugarrenentzako eskubiderik edo eskubide-itxaropenik, ez dute inolako loturarik izango etorkizuneko prozedurekin, eta ezin izango zaie errekurtsorik jarri. Hala ere, bere garaian, errekurtsoa jarri ahal izango da laguntzen deialdia ebazteko prozeduran ematen den ebazpenaren aurka.
Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren bulegoa:
Telefono bidezko harremana: 945 01 94 16
Harreman telematikoa: laguntzak-ete@euskadi.eus
Kodea
0036524Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
6.- Erakunde interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako ziurtagiri eta sinadura elektroniko bat izan beharko dute prozedura honen izapide guztiak egiteko. Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri:https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
2024eko uztailaren 9ko aginduko 5. oinarrian Entitate Onuradunak dioen arabera.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
-
Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeraren 14. artikuluan onuradunaren betebeharrak ezartzen dira.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateak legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateek bete behar dute:
- legez inskribatuta eta legez eratuta egotea
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du inskripzioa Euskal Herriko Erregistro ofizialean.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzeko:
Entitatearen ziurtagari elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez da beharrezkoa ordezkaritza-ahalmen nahikoa duzula egiaztatzea. Pertsona fisikoaren ziurtagiri batekin identifikatzen bazara, honako hauek aurkeztu behar dituzu:
- Ahalordetze-eskritura.
- edo, hala badagokio, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria. Elkarteetan eta Irabazi-asmorik gabeko entitateetan, legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalmen nahikoa justifikatu behar du.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Ez da inolako ordainketarik egingo erakunde onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Diru-laguntza onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoaren bidez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
a) Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak justifikatzeko memoria teknikoa. Egindako jardueren eta haien kostuaren aitorpena, egindako gastu bakoitzaren banakapenarekin.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Diruz lagundutako proiektuaren memoria xehea, besteak beste pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak) aipatuz eta genero-ikuspegiaren trataera azalduz.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik ez duzula jaso adierazten baduzu, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzaren bat jaso baduzu edo eskatu baduzu, "Beste finantzaketa iturri batzuk eta minimis diru-laguntzak" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.