Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak 2026

[ADI 2026]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak norgehiagoka bidez emateko oinarri arautzaileak ezartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000

Prestazio ekonomikoa

Oinarri arautzaile hauen arabera emandako beka bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 10.000,00 euro gordinekoa izango da.

Ordainketa-modua:

Emandako bekak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo zatia, guztiaren % 50a, beka onartzen den unean ordainduko da; eta, bigarrena, gainerako % 50a, ikerlana entregatu eta bekarekin egindako ikerketaren emaitza izango den azken-lanari jarraipena egiteko arduradunak lan hori onartu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Unibertsitate-graduko edo graduondoko titulua izatea, hain zuzen ere, dokumentu-ondarea kontserbatzearekin, ikertzearekin eta hari balioa ematearekin lotutako ezagutza-eremua duena. Halakorik ezean, beka hauen onuradun izan ahalko dira, halaber, gradu horretako edo graduondoko titulurik izan gabe, bertako azken urtean irakasgai guztietan matrikulatuta dauden pertsonak.
  • Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondareari buruzko ikerketa-proiekturen bat garatzeko bekaren bat aurrez jaso ez izana.
  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea.

  • Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. Artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, diru-laguntza, baliabide edo funts publikoak jasotzea ezgaitzen duen inolako debekurik ez izatea, ez zuzenean ez zeharka, LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatzeagatik, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondare, Jabetza Intelektual eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Oihana Artetxe

Tel.: 944032783

Helbide elektronikoa: oihana-artetxe@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1238504

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskatzaile bakoitzak beka-eskaera bakarra egin ahal izango du. Aurretik erregistratutako eskaera bat duenak beste eskaera bat aurkezten badu, automatikoki atzera egingo du eta prozedura amaituko da; horretarako, dagokion atzera egiteko ebazpena emango da, legez ezarritako baldintzetan

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Beste tramite batzuk