Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

VI. ildoa: Irisgarritasunaren berrikuntza. (Eraikal 2026 programa)

Deskribapena


Xedea

VI. ildoa: Irisgarritasunaren berrikuntza. (Eraikal 2026 programa)

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

a) Irisgarritasunaren hobekuntzek bizitegi-parkean, etxebizitzan eta ingurunean duten eraginari buruzko azterlanak.

b) Irisgarritasuna hobetzeko soluzioen aplikazioari edo arrazoizko doikuntzei buruzko azterketa konparatuak.

c) Produktu arkitektonikoak, eraikuntza-soluzioak edo etxebizitzari eta haren inguruneari aplikatutako sistemak eta produktuak diseinatzea, prototipatzea eta fabrikatzea, irisgarritasuna hobetzeko. Aztertzeko eta monitorizazio esperimentalerako pilotuak.

d) Etxebizitzak eta haien ingurunea birgaitzean irisgarritasuna hobetzeko eraikuntza-soluzioak diseinatu, prototipatu eta fabrikatzea.

e) IKT aplikazioak garatzea, bizitegi-eraikinen eta haien inguruneen irisgarritasuna hobetzeko.  

Aurrekontuko zuzkidura

480.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa:Jarduketak beherantz ordenatuko dira, lortutako puntuen arabera.

Ordenatu ondoren, honako formula hau aplikatu beharko da diruz laguntzeko: Lortutako puntuazioa/100 eta honako bi zenbateko hauetatik txikiena bider:

1.- Aurkeztutako eta onartutako aurrekontua (zergak izan ezik).

2.- Lerro honetako proiektu edo estudio bakoitzeko gehieneko dirulaguntza.

Proiektu edo estudio bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 75.000,00 eurokoa izango da. 

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean ematen diren dirulaguntzak honako araubide honen arabera ordainduko dira:

1.- 20.1 oinarriko a) idatz-zatian ezarritako epea igaro eta erakunde onuradunak berariaz uko egiten ez badio, lehen ordainketa aurreratu bat egingo da. Ordainketa horren gehieneko ehunekoa emandako zenbatekoaren % 9 izango da, diruz lagundu daitezkeen jarduerak abian jartzen laguntzeko. Ordainketa aurreratu hori jarduketa hasteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ondoren egingo da.

2.- Ondoren, diruz lagundutako jarduera eta egindako gastua benetan gauzatu direla egiaztatzen duten txosten justifikatzaileen arabera egingo dira ordainketak. Horrela, ordainketen sekuentzia eta zenbatekoa proiektua gauzatzeko benetako erritmora egokituko dira, betiere emandako dirulaguntzaren urtekoak errespetatuz.

3.- Emandako zenbateko osoaren % 10 atxikiko da gutxienez, eta dirulaguntzaren xede den jarduera erabat amaitu dela justifikatu eta egiaztatu ondoren baino ez da ordainduko.

4.- Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zorduna bada.

5.- Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Hirugarrenen Erregistro elektronikora jo beharko duzu, helbide honetara: https://www.euskadi.eus/altaterceroshttps://www.euskadi.eus/altaterceros.


Diruz lagundutako ekintza justifikatzeko gehienezko epea: 2028ko ekainaren 30a baino lehen

Nori dago zuzenduta


Bizilekuen eraikuntzaren sektorekoak diren enpresak eta profesionalak.

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren Gaineko Zerga

  • Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden pertsona edo entitateak eta diruz lagundutako jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten pertsona edo entitateak, edonon dagoela ere haien egoitza soziala edo establezimendu fisikoa, betiere jarduketak inpaktu ekonomiko zuzena eragiten badu eremu horretan eta baldintza hauek betetzen badituzte.

Bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresa eta profesionalen elkarteak

Eskakizunak:

  • Halakotzat hartuko dira, besteak beste, entitate hauek: bizitegi-eraikuntzaren sektoreari lotutako elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko klusterrak eta hirigintza-sozietateak
  • Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden pertsona edo entitateak eta diruz lagundutako jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten pertsona edo entitateak, edonon dagoela ere haien egoitza soziala edo establezimendu fisikoa, betiere jarduketak inpaktu ekonomiko zuzena eragiten badu eremu horretan eta baldintza hauek betetzen badituzte.

Eraikuntzaren kalitate-kontrolerako erakundeak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren aurrean, bat etorriz Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entitateek eta saiakuntza-laborategiek beren jardueran aritzeko bete behar dituzten baldintzak garatzen dituen martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuarekin eta Eraikuntzako kalitate-kontrola arautzeko urriaren 28ko 209/2014 Dekretuarekin. Adierazpen horren bidez, entitate horiek jakinarazten dute bete egiten dituztela beren jardueran aritzeko bete behar dituzten baldintzak, eta beren gain hartzen dute jarduera egin bitartean baldintza horiei eusteko erantzukizuna.
  • Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden pertsona edo entitateak eta diruz lagundutako jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten pertsona edo entitateak, edonon dagoela ere haien egoitza soziala edo establezimendu fisikoa, betiere jarduketak inpaktu ekonomiko zuzena eragiten badu eremu horretan eta baldintza hauek betetzen badituzte.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzea, 9. oinarriaren arabera. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpen bat egingo da pertsona edo entitate onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Horretarako, agindu honen III. eranskin gisa jaso den eredu normalizatua erabiliko da. Informazio xehetua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Deialdiarekin lotutako kontsulta teknikoak:

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

  • Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1039837

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk