Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ekoizpen-inbertsioa egiten duten enpresentzako laguntza programa, lehiakortasuna hobetzea eta garapen ekonomikoa dakarrena, ezkerralde hedatua eta euskal autonomia erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasaren parekoa (% 7,4) edo handiagoa duten eskualdeetako beste udalerri batzuk indartzeko. INDARTU programa 2025.

[Indartu 2024]

Deskribapena


Xedea

Aginduaren xedea lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta.

Itzuli beharrik gabeko laguntzak dira enpresentzat (handiak eta ETEak), Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasaren parekoa (% 7,4) edo handiagoa duten eskualdeetako beste udalerri batzuetan aktiboetan inbertsioak egiteagatik.

Aurrekontuko zuzkidura

20.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioa ezin izango da hasi eskabidea aurkezteko data baino lehen, eta inbertsioa gauzatzen 2025eko ekitaldian hasi beharko dira beti.Dena den, deialdi hau argitaratu eta/edo eskaera aurkeztu baino lehen egiten diren inbertsioak ere hartuko dira kontuan, baldin eta eskatzaileak, inbertsioak abiarazi aurretik, laguntza eskuratzeko aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkeztu bazuen.

DENBORA HORIZONTEA: Inbertsioa ezingo da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen, eta data horretatik aurrera gauzatu beharko da. Betiere 2025eko ekitaldian hasi beharko da, eta, gehienez ere, 2026ko abenduaren 31n bukatu, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.

GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek, gutxienez, 1.500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea; ETEek, aldiz, gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 25 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 5 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).

ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea. 

ENPRESA: Kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, baldin eta hainbat produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo produkzio-zentroetan soilik.


Laguntza-mota

Aginduaren esparruan, elkarren segidako lehia-prozeduraren bidez emango diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte:

Enpresa handientzako, lagunduko den inbertsioaren %10a.

Enpresa Ertain eta Txikientzako, lagunduko den inbertsioaren %15a.

Laguntzaren intentsitatea ehuneko bost puntu (% 5) handituko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde Hedatuan dauden udalerrietan inbertsioak egiten dituzten ETEen kasuan.8423

Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute: empresa edo empresa talde bakoitzak ezingo du, inola ere, 3.000.000,00 euro baino gehiago jaso.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Enpresa onuradunak

Aginduan jasotako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta aurrekoei erantsitako erauzketa, transformazio, ekoizpen eta zerbitzu tekniko aurreratuetako industria-enpresa izatearen ezaugarria betetzen badute, bai eta zerbitzu logistikoetako enpresek ere, garraioa alde batera utzita, baldin eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren Ezkerralde Zabalduaren eremuan badaude, 2021eko apirilaren 29ko Komisioaren erabakian identifikatutakoak Estatu Laguntzaren S.A. (100859 zenbakia) (2021/N), Espainiako 2022-2027 eperako Eskualdeentzako Diru-Laguntzen Mapa onartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasaren parekoa (%7,4) edo handiagoa duten eskualdeetako udalerrietan (5.2 oinarrian zehazten dira), enpresa txiki eta ertainek (ETEek) egindako inbertsioei soilik emango zaizkie dirulaguntzak.

Enpresa baztertuak

Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014-07-31ko 2014/C 249/01).

Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresak; erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014-06-26ko AO, L 187), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria.

Enpresari dagokion eskatzaileak eskaeraren aurreko bi urteetan Europako Esparru Ekonomikoan jarduera berdin edo antzekoari amaiera eman badio edota, laguntzaren eskaera aurkezteko unean, jarduera horri amaiera emateko plan zehatzak baditu bi urteko gehieneko epean inbertsioa osatu eta gero.

Autonomia-erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeak.

Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta ez dituzten enpresak.

Armak ekoizten, finantzatzen eta komertzializatzen dituzten enpresak eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

Udalerriak

Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde zabaldua osatzen duten udalerriak, honako hauek alegia:

Ezkerralde Zabaldua (Bizkaia), honako udalerri hauek osatua: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios-Turtzioz, Valle de Trápaga-Trapagaran eta Zierbena.

Eskualde behartsutzat hartzen ez diren gainerako udalerriak, baldin eta beren eskualdeko langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren (% 7,4) parekoa edo handiagoa bada, EUSTATek orrialdeetan ezarri eta eskuragarri dagoen azken kalkuluan oinarrituta.

https://eu.eustat.eus/elementos/ele0023600/ti_tasa-de-paro-de-la-poblacion-de-16-y-mas-anos-de-la-ca-de-euskadi-por-ambitos-territoriales-segun-periodo--12-2022-2024/tbl0023619_e.html

eta hurrengoak direnak:

a) Araba: Agurain/Salvatierra, Alegría-Dulantzi, Amurrio, Añana, Armiñón, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega , Asparrena, Ayala/Aiara, Baños de Ebro/Mañueta, Barrundia, Berantevilla, Elburgo/Burgelu, Elciego, Elvillar/Bilar, Erriberagoitia/Ribera Alta, Iruña Oka/Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Kripan, Kuartango, Labastida/Bastida, Laguardia, Lanciego/Lantziego, Lantarón, Lapuebla de Labarca, Laudio/Llodio, Leza, Moreda de Álava/Moreda Araba Navaridas, Okondo, Oyón-Oion Ribera Baja/Erriberabeitia, Samaniego, San Millán/Donemiliaga, Valdegovía/Gaubea, Villabuena de Álava/Eskuernaga, Vitoria-Gasteiz, Yécora/Iekora, Zalduondo, Zambrana.


b) Bizkaia: Abadiño, Ajangiz, Amorebieta-Etxano, Amoroto, Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga-Zollo, Arratzu, Arrigorriaga, Artea, Atxondo, Aulesti, Barakaldo, Basauri, Bedia, Berango, Bermeo, Berriatua, Berriz, Bilbao, Busturia, Derio, Dima, Durango, Ea, Elantxobe, Elorrio, Ereño, Ermua, Errigoiti, Etxebarri, Etxebarria, Forua, Galdakao, Garai, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Getxo, Gizaburuaga, Gordexola, Ibarrangelu, Igorre, Ispaster, Iurreta, Izurtza, Kortezubi, Lanestosa, Larrabetzu, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Lezama, Loiu, Mallabia, Mañaria, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi, Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Orozko, Otxandio, Sondika, Sukarrieta, Ubide, Ugao-Miraballes, Urduña/Orduña, Zaldibar, Zalla, Zamudio, Zaratamo, Zeanuri, Zeberio, Ziortza-Bolibar.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria Sustatzeko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Industria garrapen eta Administrazioaren Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Gasteiz

Telefonoak: 945 01 82 63 - 945 01 82 35

e-mail:    d-industria@euskadi.eus  - j-echezortu@euskadi.eus

Kodea

1027911

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak, Ezkerralde Hedatuan eta beren eskualdeko langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren (% 7,4) berdina edo handiagoa duten beste udalerri  batzuk bultzatzeko enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresei laguntzak emateko 2025 Indartu programa arautzen duen Aginduan aurreikusitakoak, Bitarteko Elektronikoen bidez egingo dira, urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hasiera data: 2025eko uztailaren 7, goizeko 09:00tan.

Amaiera data: 2025eko abuztuaren 8, arratsaldeko 15:00retan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak