Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: euskarazko serieak (2025)

[Ikus-entzunezkoa - Serieak]

Deskribapena


Xedea

2025. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak.

Euskarazko serieen produkzioa

Laguntza-modalitate honen barruan, jatorrizko bertsioan, euskara hutsez, ikus-entzunezko serieen lehen denboraldia ekoizteko laguntzak emango dira; lagundutako proiektu hauetan nahitaez EAEn eta/edo Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan jarduten duen ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituen erakunde batek gutxienez parte hartu beharko du.

Modalitate honetan, ikuspegi formal eta tekniko batetik, kalitate handiko eta nazioarteko bokazio argiko ikus-entzunezko serieen ekoizpena sustatuko da, eta bereziki baloratuko dira ekimen artistikoak eta horiek Euskadiren eta/edo bertako herritarren errealizazio kultural eta sozialarekin duten lotura.

Horretarako, ikus-entzunezko lan seriatutzat edo serietan egindakotzat joko dira honako hauek:

Argumentu-ildo edo gai komun bati jarraikiz, amaiera jakin bat izan behar dute, eta ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituen erakunde batek emititzeko izan behar dute.

Gutxienez 4 kapitulu izatea. Animazio-serieen kasuan, gutxieneko hori 10 kapitulukoa izango da.

Gutxienez 160 minutuko iraupena izango du. Animazio-serieen kasuan, iraupen hori 100 minutukoa izango da gutxienez.

Gutxienez milioi bat eta bostehun mila (1.500.000) euroko aurrekontua izatea, eta gainera, aurrekontuaren % 40 bermatuta egotea dirulaguntzaren eskaera aurkeztean.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen filmatzen hasi diren serieak ezin izango dute laguntza hau jaso.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000

Prestazio ekonomikoa

Emandako gehieneko laguntzak muga hauek izango ditu:

  • Ez du gaindituko seriearen gastuen aurrekontuaren % 40.

  • Gehienez ere, zortzirehun mila (800.000,00) euro fikziozko eta animaziozko serieetarako, eta laurehun mila (400.000,00) euro serie dokumetaletarako, emango dira. 

Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, kontratuaren jatorrizkoa edo azken bertsioan digitalki sinatutako koprodukzio-kontratuak aurkeztu beharko dira, eta pertsona edo erakunde eskatzaileak ikus-entzunezko ekoizpenaren % 20ko partaidetza izan beharko du gutxienez. 4. artikuluaren arabera onuradun izan daitezkeen ekoizleak bat baino gehiago badira koprodukzioan, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.

Pertsona edo erakunde eskatzailearen titulartasun-kuota aldatzen bada, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, gehienez ere hamabost eguneko epean, dagokion akordioa egiten denetik aurrera.

Euskarazko serieen kostua, pertsona edo erakunde ekoizleen ekarpen efektiboak, ekoizpenarekiko titulartasun-kuotak eta 24.2 artikuluan ezarritako betebeharra betetzen direla egiaztatzeko, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek pelikularen gastuak berrikusteko auditoretza-txosten berezi bat egin beharko dute. Txosten horretan, pertsona edo erakunde onuradunak egindako inbertsioei buruz auditoreak duen iritzi teknikoa jaso beharko da, bai eta behar bezala baloratu eta kontabilizatu ere, oro har onartutako kontabilitate-printzipioen arabera, bai eta onuradunak inbertsioa finantzatzeko jasotako gainerako laguntzei eta/edo dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia ere. Auditoriak egiaztatu beharko du, partiden arabera banakatuta, egoitza fiskala Euskadin duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei dagokien gastu-maila.

Ordainketa-modua:

  1. Lehenengo ordainketa % 30,5-ekoa izango da, laguntza ematen den unean.

  2. Bigarren ordainketa %50-ekoa izango da, baldin eta pertsona edo erakunde onuradunak seriearen lehen kapitulua filmatzen hasi dela egiaztatzen badu, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  3. Gainerako % 19,5-a, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko, honako agiri hauek jasotzen direnean:

  • Praktikaldiko hitzarmena edo kontratua, agindu honen 42.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Euskadiko Filmategia Fundazioan kopia bat, produkzioko jatorrizko bertsioan, estreinatutako bertsio komertzial bakoitzeko baldintza egokietan, elkarrizketa-zerrenda, jatorrizko bertsioan eta bikoizketako hizkuntza bakoitzean, sei gida, sei kartel eta sei argazki, eta Euskadiko film-ondarea kontserbatu eta zabaltzeko interesgarria den obra sustatzeko beste edozein dokumentazio, merkataritza-erabilerarako inola ere erabiliko ez dena. 

    Nolanahi ere, Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadi elkarteak baimena izango dute minisaila euskal zinematografia sustatzeko jardueretan erabiltzeko.

  • Auditoretza-txostena, honako hauek egiaztatzen dituena: euskarazko seriearen ekoizpenaren kostuak, ekoizleen ekarpen eraginkorrak, ikus-entzunezko obrarekiko titulartasun-kuotak, hartutako konpromisoak eta hura finantzatzeko erabili dituen finantzaketa-iturriak, bai eta laguntza-eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioan adierazitako Euskadiko enpresa- eta giza baliabideen guztizko ehunekoa betetzen dela ere.

  • Beste laguntza publiko batzuen erantzukizunpeko adierazpena.

  • Diruz lagundutako obra ekoizteko hartutako iraunkortasun-neurriei buruzko txostena edo hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

  • ISAN Erregistroa esleitzeko izapideak ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) bete direla egiaztatzea.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisiko independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Pertsona juridiko pribatu independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatuta egotea eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) establezimendu iraunkor bat badute laguntza emanez gero. EAEko establezimendu iraunkor horrek jarduera bereizgarria eta kudeaketa bereizia izan beharko du onuradunak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean izan ditzakeen gainerako establezimenduetatik.
  • Pertsona edo erakunde onuradunek bete egin beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako betekizunak.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014.07.31).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0127236

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Pertsona fisikoek bitarteko elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, hitzordua eskatuta soilik (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean) EAEko erregistro laguntzaileetan (herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzea


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte dokumentazio hau aurrez aurre aurkeztu.

Justifikazio osoa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte dokumentazio hau aurrez aurre aurkeztu.

Beste tramite batzuk