Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

I. LERROA: Bizitegi-eraikuntzako berrikuntza arloko proiektu edo azterlanak, alderdi hauek hobetzera bideratuak (2026ko ERAIKAL PROGRAMA)

Deskribapena


Xedea

Berrikuntza-arloko proiektuak edo ikerketak (I. Ildoa). (2026ko ERAIKAL Programa)

Diruz lagundu ahal diren jarduketak:

a) Bizitegi-eraikuntzaren kalitatea, funtzionalitateari, arkitekturari eta eraikuntzari dagokienez, hauen bitartez:

·       Obra berrian: Eraikingintzaren Kode Teknikoa modu aurreratu eta eraginkorrean aplikatzeko aukera ematen duten proiektu edo azterlanak, eskatutako gutxienekoak gaindituta; kontrol teknikoa hobetzea, bai proiektuaren fasean, bai obrak gauzatzean; zerbitzu-probak egitea eraikuntza-sistemek eta instalazioek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko; eraikinen energia-efizientzia handitzea; kostuen kudeaketa eta obren programazioa optimizatzea; irisgarritasun unibertsala sustatzea etxebizitzetan; soluzio domotikoak txertatzea erosotasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna hobetzeko bizitegi-eraikinetan.

·        Lehendik dauden eraikinetan: Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) eta alderdi hauek ahalbidetzen dituzten proiektuak edo azterlanak egitea: eraikinaren kontserbazio-egoera ebaluatzea; eraikuntza-patologiak diagnostikatzea eta tratatzea, bai eta horiek birgaitzeko esku-hartzeak proposatzea ere; eraikin-parkearen erabilera hobetzea, mantentzea eta haren bizitza baliagarria luzatzea; energia-efizientzia handitzea; kalitatea kontrolatzeko sistemak ezartzea proiektuan eta obrak gauzatzean; kostuen eta epeen kudeaketa optimizatzea birgaitze-lanetan; irisgarritasuna eta soluzio domotikoak ezartzea sustatzea; arkitektura-ondarea kontserbatzeko eta babesteko azterlanak garatzea, kontuan hartuta ea bateragarriak diren birgaitzearekin, energia-efizientziarekin eta irisgarritasunarekin, ikuspegi arauemaile eta operatiboetatik.

b) Kudeaketaren kalitatea eta kalitate-sistemak ezartzea eta eraikinen informazioaren modelaketa (BIM).

c) Bizitegi-erabilera duten eraikinetako obretako laneko segurtasuna eta osasuna.

d) Bizitegi-erabilera duten eraikinen instalazioak.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

Aurkeztutako eskabideak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera. Ordenatu ondoren, formula hau aplikatuko da eskabide bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko:

(eskuratutako puntuazioa/100) x zenbateko hauetako txikiena:

1.- Aurkeztutako eta onartutako aurrekontua (zergak kontuan hartu gabe).

2.- Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, lerroko proiektu edo azterlan bakoitzeko.

Proiektu edo azterlan bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 75.000,00 euro.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak araubide honi jarraikiz ordainduko dira:

1.- Oinarri hauetako 20.1.a) apartatuan ezarritako epea igarota, entitate onuradunak berariaz uko egiten ez badio, lehenengo ordainketa aurreratu bat egingo da. Gehienez ere, emandako zenbatekoaren % 9koa izango da ordainketa hori, eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak abian jartzeko erabiliko da. Ordainketa aurreratu hori jarduketa hasteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ondoren egingo da.

2.- Ondoren, diruz lagundutako jarduera benetan gauzatu dela eta gastua egin dela egiaztatzen duten justifikazio-txostenak kontuan hartuta egingo dira ordainketak. Horrela, proiektua benetan gauzatzeko erritmora egokituko dira igorpenen sekuentzia eta zenbatekoa, betiere emandako dirulaguntzaren urterokoak errespetatuz.

3.- Emandako zenbateko osoaren % 10 atxikiko da gutxienez, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa osorik justifikatu eta erabat bukatu dela egiaztatu ondoren baino ez da ordainduko.

4.- Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo zorduna bada dirulaguntza organo emaileari berreskuratzeko prozedura-ebazpen baten ondorioz.

5.- Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuraduna Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko da. Bertan alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/altaterceros.

Dirulaguntzaren xede diren jarduketak justifikatzeko gehienezko epea: beranduenez, 2028ko ekainaren 30a baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Bizilekuen eraikuntzaren sektorekoak diren enpresak eta profesionalak.

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren Gaineko Zerga

  • Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden pertsona edo entitateak eta diruz lagundutako jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten pertsona edo entitateak, edonon dagoela ere haien egoitza soziala edo establezimendu fisikoa, betiere jarduketak inpaktu ekonomiko zuzena eragiten badu eremu horretan eta baldintza hauek betetzen badituzte.

Eraikuntzaren kalitate-kontrolerako erakundeak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren aurrean, bat etorriz Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entitateek eta saiakuntza-laborategiek beren jardueran aritzeko bete behar dituzten baldintzak garatzen dituen martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuarekin eta Eraikuntzako kalitate-kontrola arautzeko urriaren 28ko 209/2014 Dekretuarekin. Adierazpen horren bidez, entitate horiek jakinarazten dute bete egiten dituztela beren jardueran aritzeko bete behar dituzten baldintzak, eta beren gain hartzen dute jarduera egin bitartean baldintza horiei eusteko erantzukizuna.
  • Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden pertsona edo entitateak eta diruz lagundutako jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten pertsona edo entitateak, edonon dagoela ere haien egoitza soziala edo establezimendu fisikoa, betiere jarduketak inpaktu ekonomiko zuzena eragiten badu eremu horretan eta baldintza hauek betetzen badituzte.

Bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresa eta profesionalen elkarteak

Eskakizunak:

  • Halakotzat hartuko dira, besteak beste, entitate hauek: bizitegi-eraikuntzaren sektoreari lotutako elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko klusterrak eta hirigintza-sozietateak
  • Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden pertsona edo entitateak eta diruz lagundutako jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten pertsona edo entitateak, edonon dagoela ere haien egoitza soziala edo establezimendu fisikoa, betiere jarduketak inpaktu ekonomiko zuzena eragiten badu eremu horretan eta baldintza hauek betetzen badituzte.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzea, 9. oinarriaren arabera. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpen bat egingo da pertsona edo entitate onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Horretarako, agindu honen III. eranskin gisa jaso den eredu normalizatua erabiliko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Deialdiarekin lotutako kontsulta teknikoak:

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

  • Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1039832

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk