Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

ENE 2025 - Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko laguntzak

[ENE 2025 - Berdintasuna bultzatzea]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritza-sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritako helburuetako batzuk betetzen laguntzeko, nekazaritza-sektoreko emakumeen eskubideak aitortzeari dagokionez.

Aurrekontuko zuzkidura

80.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz laguntzeko modukoak izango dira nekazaritza-sektoreko emakumeak eta haien lanaren garrantzia aitortzea bultzatzen duten jarduketak, bai eta, haien asoziazionismoa ez ezik, sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen dutenak ere. Zehazki, gai hauetakoren bat edo batzuk garatzen dituzten jarduketak biltzen dituzten proiektuak:

a) Emakume nekazarien parte-hartze soziala eta politikoa.

b) Emakume nekazariak eta haien lana aitortzea eta ikusaraztea.

c) Emakume nekazariek nekazaritza-ustiategien titulartasuna eskuratzea: banakako titulartasuna eta baterako titulartasunak.

d) Erantzukidetasuna nekazaritzaren arloan.

e) Emakume nekazarien osasuna babestea lanean.

f) Babesa ematea emakume nekazarien aurkako indarkeriaren eta jazarpen sexistaren aurrean.

g) Emakume nekazarien prestakuntza eta gaikuntza.

Garatu beharreko jarduketei buruzko orientabideak II. eranskinean ezartzen dira.

Guztiak jasota ez badaude ere, honako jarduketa hauek dira diruz laguntzeko modukoak: lehiaketak, jardunaldiak, eztabaidak, ikastaroak, lantegiak, konferentziak, erakusketak, ikus-entzunezko materialaren edizioa eta banaketa, eta deialdiaren xedea betetzen duen beste edozein jarduketa, betiere nekazaritza-sektoreko emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin zerikusia badute eta aurreko apartatuan ezarritako gaietakoren batean oinarrituta badaude.

Deialdi honen babespean, entitate bakoitzak dirulaguntza-eskabide bat aurkeztu ahal izango du proiektu bakoitzeko. Proiektu bakoitzak jarduketa bat edo batzuk jaso ditzake.

Entitate berak, gehienez ere, bi eskabide aurkeztu ahal izango ditu bi proiektu desberdinetarako. Eskabide horiek data ezberdinetan aurkeztu ahal izango dira, betiere deialdian ezarritako epearen barruan.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduketak 2025ean eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko dira oso-osorik.

Diruz lagundu ahal izango dira laguntzaren xede diren jarduketak egitearekin zuzenean lotuta dauden gastu guztiak, baldin eta 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean sortzen badira, eta justifikazio-epea amaitu aurretik zerrendatu, kuantifikatu eta ordaindu badira. Gastu hauek sartzen dira (zerrenda soila da, ez dira denak aipatzen):

a) Aurkeztutako jarduerarekin berariaz lotuta dauden langileen gastuak.

b) Jarduera egiteko zerbitzu profesionalen errentamendua.

c) Lokalen alokairuak eta jarduera antolatzeko logistikaren ondoriozko gastuak.

d) Jarduera egiteko instalazioak eta zerbitzu teknikoak.

e) Laguntzaren xede diren jarduketen publizitatearekin eta zabalkundearekin lotutako gastuak.

f) Nahitaezko aseguruak kontratatzea.

g) Emandako garaikurrak edo sariak.

h) Jarduera egiteko behar diren materialak zenbait euskarritan editatu edo eskuratzea.

i) Bideoak eta ikus-entzunezko materiala.

j) Itzulpen-gastuak.

k) Legeria nazionalaren arabera berreskuratu ezin den BEZa.

Jarduerarekin lotutako kapital-inbertsioak edo -gastuak, zergak eta tributuak ez dira inola ere diruz laguntzeko moduko gastuak izango.

Kanpoan geldituko dira entitate eskatzaileak dituen baina proiektua egin, antolatu edo gauzatzearekin zuzenean lotuta ez dauden gastuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

Laguntzaren zenbatekoa eta adjudikatzeko prozedura

Emango den dirulaguntzaren ehunekoa diruz lagundu beharreko proiekturako onartutako aurrekontuaren gainean kalkulatuko da. Laguntza horien zenbatekoa ez da izango laguntza eskatu duen proiektuaren onartutako gastuen % 80tik gorakoa, ezta 12.000 euro baino handiagoa ere.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan jasotzen den segidako emakidaren araubidea izango da laguntzak emateko prozedura; beraz, eskaerak aurkeztu diren ordenaren arabera aztertu eta izapidetuko dira, eta behar bezala formulatu eta osatu diren ordenaren arabera ebatziko dira. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako teknikariek aztertuko dituzte eskabideak. Eskatutako betekizunak eta diruz lagun daitekeen aurrekontua egiaztatutakoan, ebazpen-proposamena egingo da.

Aurrekontua agortu aurretik adjudikatutako azken laguntzari dagokionez, laguntza-proposamenak erabili daitekeen zenbatekoa gainditzen badu, eskatzaileari galdetuko zaio, eta, hala badagokio, aurrekontua agortu arte geratzen den laguntza adjudikatuko zaio, edo ez zaio laguntzarik adjudikatuko.

Laguntzetara xedaturiko aurrekontua agortuz gero, egoeraren berri emango da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

Dagoeneko aurkeztu diren eta izapide-fasean dauden eskaerak, baldin eta esleitutako aurrekontu-zuzkidura agortzeagatik erantzun ezin badira, ukatu egingo dira arrazoi hori dela eta, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Nori dago zuzenduta


EAEko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak, xedeen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna dutenak.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Jendaurrean zabaltzeko egiten diren dokumentazioan, karteletan, propagandan edo argitalpenetan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoa agertu beharko da, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera.

Gainera, Emakume Nekazarien Estatutuaren logotipoa sartu beharko da, hemendik deskarga daitekeena:

Betekizunak

  • E¿Eko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak, xedeen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna dutenak.
  • Erakunde onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoen talde pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta, nortasun juridikorik ez izan arren, dirulaguntzaren xede diren proiektuak edo jarduerak garatzeko eta gauzatzeko gaitasuna badute
  • Legez eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea, eskakizun hori legez ezarrita dagoen kasuetan.
  • Egunean egon beharko dute E¿Eko ¿dministrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez. Hori egiaztatzeko, kontuan hartuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko ¿gindua (Euskal ¿utonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
  • Zuzendaritza-organoak dituzten onuradunek emakumeen presentzia orekatua izan beharko dute gutxienez.
  • Erakunde onuradunak, era berean, ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal ¿utonomia Erkidegoko ¿dministrazio Orokorrarekin edo beste erakunde publiko batzuekin kontratuak izenpetzeko.
  • Dirulaguntza ordaintzeko unean ere bete beharko da entitate onuradun izateko baldintza.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Felix Guarrotxena

Telefonoa: 945 01 96 70

E-maila: f-guarrotxena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1201606

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea agiri guztiekin batera aurkezten den egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk