Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

EEE - Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Turismo-establezimenduetarako inbertsioetarako eta sektore horri lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako ekipamendua berritzeko laguntza-programa - Europar Batasunak Finantzatua - NEXTGENERATIONEU

Deskribapena


Xedea

EAEn dauden turismo-establezimenduen eta sektore horrekin lotutako jarduera ekonomikoak dituzten enpresen energia-efizientzia areagotzea da programa honen helburua. 

Aurrekontuko zuzkidura

6.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko turismo-enpresen energia-efizientziako proiektuei laguntzeko programa honetarako diru-zuzkidura 6.473.761,28 euro da, ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN (aurrerantzean “EEE”) aurrekontuetan ezarritako dagokion kredituaren arabera.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez egingo dira emate-ebazpenak, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.

Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2024ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntza-eskaerako gutxieneko kostu hautagarria: 2.000 euro.

Gutxieneko kostu hautagarria (BEZik gabe) 1. motako jarduketaren barruan erositako ekipo bakoitzeko: 300 euro.

Pertsona hartzaile bakoitzeko gehienezko diru-laguntza: Subvención máxima por beneficiario/a: 300.000 eurora arte, laguntza-deialdi honetan jatorria duten laguntzen batuketarekin. 

Kostu subentzionagarriarekiko laguntzaren ehuneko totala:  90%.

Nori dago zuzenduta


Serán personas destinatarias últimas de las ayudas por la realización de las actuaciones identificadas en la Base 4 de este Programa de ayudas, siempre que tengan su residencia fiscal en España.

Zehazki, laguntzen azken hartzaileak izango dira:

a) Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean ezarritako definizioaren arabera EAEn dauden "turismo-ostaturako establezimenduetako" edo turismo-sektoreari lotutako bestelako jarduera ekonomikoetako egungo eraikinetako, eraikin horien zatietako edo lokaletako jabeak diren izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak:

- Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten dutenak;

- Foru Zerga Administrazioko Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen erroldan alta emanak daudenak edo, kasuan-kasuan, Zerga Administrazioko Foru edo Estatu Agentziako Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen erroldan; eta,

- Beren jarduera EJSN Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko honako kode hauetakoren baten pean dutenak, 2025eko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN-2025) onartzen duen urtarrilaren 14ko 10/2025 Errege Dekretuan (aurrerantzean "10/2025 Errege Dekretua") ezarritako erregulazioaren arabera (Diru laguntza programaren 2. oinarria ikusi).

Salbuetsita daude Euskadiko turismoaren 13/2016 Legean, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 DEKRETUAN, eta erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko dekretua aldatzen duen otsailaren 25eko 52/2025 DEKRETUAN definitutako erabilera turistikorako eta erabilera turistikorako etxebizitza partikularretako logeletan ostatu hartzea.

b) Euskadiko turismoaren 13/2016 Legean ezarritako definizioaren arabera EAEn dauden turismo-ostaturako edo turismo-sektoreari lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako eraikinen, eraikin horietako zatien edo lokalen enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak, betiere kondizio hori laguntza-programa honetako eraberritze-lanei ekiteko eta laguntza-programa honetako ekipamenduan esku hartzeko gaitasun espresua ematen dien indarreko kontratuaren bidez egiaztatzen badute, eta aurreko a) apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

Hartzaileen bi kategoriek jarduketa subentzionagarri bererako finantzaketa eskatzen badute, hurrenez hurreneko eskaerek eskaera bakoitzak jarduketa subentzionagarri osoaren gain hartzen duen ehunekoa adieraziko dute, eta bi ehunekoen baturak ezin izango du jarduketaren % 100 gainditu.

Betekizunak

  • Jarduketa subentzionagarriak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

1220702

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea:

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean "EHAA") argitaratu eta hurrengo laneguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da.

Nolanahi ere, aurrekontu eskuragarririk egon zein ez, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 31n amaituko da, asteazkenez, deialdian aurrekontu eskuragarririk balego ere.

Laguntza ematen duen ebazpenaren egunetik zenbatzen hasi eta sei (6) hilabeteko gehieneko epean eta, betiere, inoiz ez 2026ko apirilaren 30a baino geroago, onuradunek  erabat egikarituta, fakturatuta, ordainduta eta justifikatuta behar dituzte izan dirulaguntzako jarduketak.


Laguntza-eskaera fasean aurkeztu beharreko dokumentazio baldintzak:

Programaren oinarrietako II. ERANSKINAREN, A atala ikusi

Jarduketak justifikatzeko fasean aurkeztu beharreko dokumentazio-baldintzak:

Programaren oinarrietako II. ERANSKINAREN, B atala ikusi

 

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak