MAE Inbertsioa 2025 - Aurretiazko komunikazioa

[MAE Inbertsioa 2025]

Deskribapena


Xedea

OHARRA: Aldez aurreko jakinarazpenaren prozedura eskatzaileak premiaz hasi beharreko inbertsioetarako bakarrik egin beharko da.

Eraldaketa-instalazioetan eta mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan merkaturatzeko egituretan eta tresnetan inbertsio materialak eta ez-materialak egiteko laguntzak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (ISV INBERTSIOA).

ISV INBERTSIOA laguntzen eragin pizgarria bermatzeko eta 2025ko mahastizaintza eta ardogintza sektoreari laguntzeko inbertsio-proiekturen bat duten sustatzaileen exekuzio-aurreikuspenak ez eteteko, oinarrizko jakinarazpen-formulario bat prestatu da dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.

Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidearen azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai hori egiteko modua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programaren inbertsiorako laguntzen deialdia egingo da 2025ko ekitaldirako.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Mari Carmen González

Teléfono: 945 01 97 10

E-mail: carmengonzalez@euskadi.eus

Kodea

1222905

AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA


Komunikaziorako oinarrizko formulario bat gaitu da, dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.

Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidearen azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, eta baita hori egiteko modua ere, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzen deialdia egingo da (2025).

  • Eskaeraren ondorengo izapideak NIRE KARPETAren bidez egingo dira.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.