2024ko laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako dirulaguntzak

[ikerketa_LSO_2023]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea, 2025 eko laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako dirulaguntzetarako deialdia egitea da.  Dedialdia eskatzaileen norgehiagoka-erregimenean araututa dago.

Aurrekontuko zuzkidura

225.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetako dirulaguntzaren finantzaketa 225.000 eurokoa da, guztira. Zehazki, aurrekontua bi urtetan banatuta dago: 2025rako 112.500 euroko ordainketa-kreditu dago eta 2026rako, 112.500 eurokoa baita ere.

Ordainketa-modua:

Laguntza onartzeko izapidea bete ondoren, aurreordainketa egingo da. Horrela, ikerketa-proiektua gauzatzen hastearekin lotutako jarduerak gauzatu ahal izateko; zehazki, laguntza osoaren % 25a emango zaie onuradunei.


Bigarren ordainketari dagokionez, beste % 25 izango da, eta 2025eko azken hiruhilekoan ordainduko da. Hori egin aurretik, onuradunek 2025eko abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute: batetik, jarraipen-memoria bat , VII. eranskineko ereduaren araberako; bestetik, memoria ekonomikoa, IV. eranskinaren araberakoa, orain arte izandako gastuekin, fakturekin eta egiaztagiriekin.

Hirugarren ordainketa eta azkena, falta den % 50ekoarekin, ikerketa-proiektua bukatu ondoren gauzatuko da. Halaber, onuradunek proiektua 2026ko azken hiruhilekoa baino lehen bukatu beharko dute. Dirulaguntza onartu eta 18 hilabetera, dirulaguntzaren zenbateko osoa justifikatu beharko dute. Justifikazioa egiteko epea 2026ko urriaren 31an bukatuko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridikoak

Ebazpen honetan araututako laguntzaren onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikoa sortzen duten pertsona juridikoak.

Betekizunak

  • Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Aurkeztu eskaerarekin batera ikerketaren proiektuaren memoria
  • Aurkeztu eskaerarekin batera pertsonal ikertzailearen curriculumak
  • Erakunde laguntzaileen lankidetza-konpromisoa ikerketa-proiektua gauzatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Fº Javier González Gómez

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Telefonoa: 944032119

E-mail: fj-gonzalezgomez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0048510

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Datuak modu larrian ezkutatzea, aldatzea edo eskatutako informazioa edo eskaeraren aplikazio telematikoan sartutako dokumentuak manipulatzea ezesteko arrazoia izango da.

Eskabideen formalizazioa eta aurkezpena.

1. – Erakunde eskatzaileak legez eratuta egon beharko du, eta erakundearen legezko ordezkariak ordezkaritza-ahalmen nahikoa justifikatu beharko du, honako hauek erantsita:

– Erakundearen sorrera-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua edo, hala badagokio, erregistro ofizialaren ziurtagiria, erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko.

– Agiri publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, behar besteko ordezkaritza-ahalmena egiaztatzeko notarioak legitimatutako sinadurarekin. Erakundearen ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bada, ez da beharrezkoa ziurtagiriaren erakunde titularraren izenean izapidetzeko ordezkaritza-ahalmen nahikoa duela egiaztatzea.

2 - Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoetan sartuta. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

3. – Eskabidea eta ondorengo izapideak erakunde eskatzailearen ordezkari batek egin ahal izango ditu, modu elektronikoan hori ere. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

4.- Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak bide elektronikoz izapidetzeko jarraibideak, ebazpen honen eranskinean aurreikusitakoak, helbide elektroniko hauetan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/ikerketa_lso_2023/web01-tramite/eu/

5.- Eskabidearen ondorengo izapideak bide elektronikoz egingo dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire carpeta.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa eta segimendua


Bigarren ordainketa egin aurretik, Ikerketa-proiektua hasi eta urtebetera, 2025eko abenduaren 1a baino lehen. erakunde onuradunek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

 

a) Jarraipen-memoria bat, III. Eranskineko ereduaren araberakoa.

b) Memoria ekonomikoa, IV. Eranskinaren araberakoa, orain arte izandako gastuekin.

 c) Egindako gastuen fakturak edo egiaztagiriak: Onartutako aurrekontuan aurreikusitako gastuak justifikatzeko, fakturak eta gainerako froga-balio baliokidea duten agiriak aurkeztu beharko dira, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, aurrekontuan adierazitako gastua benetan egin dela egiaztatzen dutenak. Fakturak zalantzarik gabe lotuta egongo dira diruz lagundutako jarduerekin, eta horietan bereizita eta banakatuta agertuko dira finantza daitezkeen kontzeptuak. Fakturekin batera, fakturen ordainketa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Langileen gastuak nominen eta gizarte-aseguruen bidez justifikatu ahal izango dira. Ordainketen egiaztagiriak fakturetarako ezarritakoak ez diren beste epe batzuetan aurkeztu ahal izango dira, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari eskatu ondoren.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Azken justifikazioa


Ikerketa-proiektua emakida-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan gauzatzeko epea amaitu ondoren, gehienez ere 20 egun balioduneko epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Ikerketaren memoria zientifikoa, VII. eranskineko ereduari jarraiki, gehienez 30 orrikoa.

b) Egindako jarduerak eta horien kostua jasotzen dituen memoria ekonomikoa, IV. eranskinaren arabera. Langileen gastuak nominen eta gizarte-aseguruen bidez justifikatu beharko dira.

c) Fakturak edo jasandako gastuak justifikatzeko agiriak: Onartutako aurrekontuan aurreikusitako gastuak fakturen eta froga-balio baliokidea duten gainerako agirien bidez justifikatu beharko dira. Agiri horiek baliozkoak izango dira merkataritzako trafiko juridikoan edo eraginkortasun administratiboa izango dute, aurrekontuan jasotako gastua benetan egin dela egiaztatzeko. Fakturak zalantzarik gabe lotuta egongo dira diruz lagundutako jarduerekin, eta horietan bereizita eta banakatuta agertu beharko dira finantza daitezkeen kontzeptuak. Fakturekin batera, ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Ordainketen egiaztagiriak fakturetarako ezarritakoez bestelako epeetan aurkeztu ahal izango dira, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari aldez aurretik eskatuta. Langileen gastuak nominen eta gizarte-aseguruen bidez justifikatu ahal izango dira

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk