Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EREIN 2024 - Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak

[EREIN 2024]

Deskribapena


Xedea

Landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen deialdia egitea 2023ko ekitaldirako, erakunde publikoei zuzenduta (EREIN programa), "Landa-inguruneko oinarrizko zerbitzuetan inbertsioak" izeneko 2023-2027 NPBPEren esku-hartzearen barruan.

Aplikazio-eremu geografikoaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu guztiak sartuko dira, entitate-mailaren arabera sailkatuta (II. eranskinean zehazten da sailkapena), eta honako hauek bereiziko dira:

a) Arreta Bereziko Eremuak (ABE); alegia, zaurgarritasun-maila handiena dutenak.

b) Gainerako landa-eremuak, ZM2, ZM3 eta ZM4 zaurgarritasun-maila dutenak, tartean, ZM2 zaurgarritasun-maila duten partzoneriak.

Helburu horiek lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.

Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:

- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera. Elkarte horiek laguntza teknikoa eta administratiboa ematen diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak elkarte haietako bakoitzarekin sinatuta daukan lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: hazi@hazi.eus

Onuradunen betebeharrak

FEADERen kontura finantzatzen diren esku-hartzeen onuradunek (azalerekin eta abereekin lotutakoak ez diren esku-hartzeak, hain zuzen ere) honela jakinarazi beharko dute PEPACaren laguntza jaso dutela:

a) onuradunaren webgune ofizialean, halakorik edukiz gero, eta sare sozialetako kontu ofizialetan jardunaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren proportzioan, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduta;

b) herritarrei edo parte-hartzaileei zuzendutako eta jardunaren betearazpenarekin lotutako komunikazio-arloko agiri eta materialetan, adierazpen bat jarriko dute erraz ikusteko moduko toki batean, eta hor zehaztuko dute Batasunaren laguntza jaso dutela;

c) operazioaren xedea azpiegiturak edo eraikuntza-jarduerak finantzatzea bada eta horien guztirako gastu publikoa 500.000 euro baino gehiago bada, herritarrek erraz ikusteko moduko publizitate-plakak edo -hesiak jarriko dituzte, Batasunaren ikurra agerian dutenak (ikurraren ezaugarri teknikoak II. eranskinean zehazten dira), jardunen betearazpen fisikoa hasi edo erositako ekipoak instalatu bezain laster;

d) operazioaren xedea c) letran aipatzen ez diren aktibo fisikoetan inbertitzea denean eta guztirako laguntza publikoa 50.000 euro baino gehiago bada, proiektuari buruzko informazioa ematen duen plaka bat edo pantaila elektronikoa jarriko dute, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren finantza-laguntza;

e) operazioaren xedea LEADER motako jardunei laguntzea bada (zehazki, c) eta d) letretan aipatzen ez diren oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturei), eta guztirako laguntza publikoa 10.000 euro baino gehiago bada, jardunari buruzko informazioa ematen duen A3 tamainako kartel bat edo pantaila elektronikoa jarriko da, herritarrek erraz ikusteko moduko leku batean, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren laguntza. LEADER programaren bidez finantzatzen diren tokiko ekintzarako taldeen instalazioetan ere argibide-plaka bat jarriko da.

f) 7161 interbentzioaren kasuan, nekazaritzaren produktibitatearen eta jasangarritasunaren arloetako Berrikuntzarako Europako Elkartearen (BEE) talde eragileentzako laguntzak direla-eta, talde operatiboek beren planen eta proiektuen emaitzen laburpena jarri beharko dute kudeaketa-erakundearen eta herritar guztien esku, ahal dela beren webguneetan.

Aurrekontuko zuzkidura

11.657.920 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen gehieneko guztizko zenbatekoa 11.657.920 euro da.

Horietatik, 5.195.000 euro kofinantzatuko dituzte LGENF funtsak (% 80, hots, 4.156.000 euro) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (% 20, hau da, 1.039.000 euro). Gainerakoa, 6.462.920 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ordainduko da, Batzordeak 2023-2027 aldirako NPEPEn onartutako finantzaketa osagarri gehigarri gisa.

Hau da deialdiari lotutako baliabide ekonomikoen (11.657.920 euro) banaketa ekitaldi bakoitzean: 6.395.520 euro 2024 ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 5.262.400 euro, 2025 ekitaldirako konpromiso-kredituari.

Nori dago zuzenduta


EREIN laguntzen erakunde onuradunak

a) Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau da:

- Udalerria.

- Kontzejuak eta udalerriarena baino eremu txikiagoko beste lurralde-erakundeak, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidearen gaineko oinarrizko legerian ezarritakoaren arabera.

- Udalerrien mankomunitateak.

- Arabako lurralde historikoko kuadrillak.

- Beste zeinahi erakunde, baldin eta tokiko lurralde-erakunde zenbait biltzen baditu, dagokion izendapen bereziarekin, 2/2016 Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera. Toki-erakundeen erregistroan inskribatuta egon behar dute. Ofizioz egiaztatuko da inskribatuta daudela.

b) Toki-erakundeen sektore publikoa, a) apartatuko erakundeei dagokiena.

c) Landa Garapeneko Elkarteak, baldin eta toki-erakundeekin lankidetza-hitzarmenak izenpetzen badituzte esku-hartze eremu baten aldeko proiektuak martxan jartzeko.

Betekizunak

  • Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren arabera, ezin izango dira onuradun izan agindu arautzailearen 7. oinarrian jasotako egoeraren batean dauden erakundeak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Teléfono: 945 003 240

E-mail: hazi@hazi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028210

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta seilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk