Prebentzio-ordezkariei arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza 2023 urtekoa.

[Prebentzio ordezkari arlo teknikoan prestakuntza 2023]

Deskribapena


Xedea

2023an Prebentzioko ordezkarien oinarrrizko prestakuntza diruz laguntzea, arlo teknikoan. Beraz, dirulaguntza 2023ko urtarrilaren 10etik abenduaren 1era (barne) bitartean emango zaie erakunde publiko edo pribatuei, EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko araudi-arloan oinarrizko mailako prestakuntza ematen dutenei. Kontuan hartu Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuak (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).

Prestakuntzak helburu du prebentzioko ordezkariek (laneko arriskuen prebentzioaren arloan eginkizun espezifikoak dituzten langileen ordezkariak) beren eginkizunak betetzeko beharko duten oinarrizko trebakuntza-maila lortzea.

Betiere, 1997ko abenduaren 11n sinatu zen EAEko Laneko Osasunerako eta Arriskuen Prebentziorako Lanbide Arteko Akordioaren batera.

 

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 (Euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza 125,76 eurokoa da irakastordu bakoitzeko.

Prestakuntza-jarduera bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko parte-hartzailea kopurua 15 prebentzio-ordezkarikoa izango da (Diru-laguntzaren% 100,00 jasoko dutela, nahiz euskaraz nahi gazteleraz emandako ikastaroa).

Gaztelaniaz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 10 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Euskaraz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 5 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak. OSALANek doan emango die prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzeko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz, bazterkeriak prebenitzeko edo ezabatzeko xedearekin eta desgaitasunen bat duten prebentzio-ordezkariek prestakuntza jasotzeko dauzkaten zailtasunak edo desabantailak konpentsatu nahian, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu osagarri guztiak jarriko ditu OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, deialdi honen kontura ordainduta.

 

Ordainketa-modua:

1. Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondoren eta agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

2. Prestakuntza burutu dutenengatik (Prebentzio-ordezkariengatik) bakarrik ordainduko da diru-laguntza.

3. Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, eskatutako eta onartutako prestakuntza-ekintza amaitzean, agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Erakunde sindikalak

Prebentzio-zerbitzuak

Betekizunak

  • Eskabidea

  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
  • Prebentzioko ordezkarientzako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzea Osalanek, 125/2018 Dekretuaren arabera
  • Egunean dagoela zerga-betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Egunean dagoela Gizarte Segurantzarekiko betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean honako hauek direla-eta jasotako betebeharrak betetzen dituela: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueraren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.
  • Ez duela izan inolako zigor- edo administrazio-zehapenik, eragozten dionik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea, bereziki aipatuta sexu-diskriminazioaren ondorioz gertatuak.
  • Ez duela zigorrik jaso arau-hauste astunen edo oso astunen ondorioz azken bost urteetan, laneko segurtasun- eta osasun-arloan

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


OSALAN:  944032190 (08:30etik a 16:30era)

Tramitazio elektonikoan arazoren bat izanez gero: Erabiltzaileentzako Arreta Zentroa  945016838

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1207804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 10ean hasiko da, eta epe hori 2023ko azaroaren 17an amaituko da, egun hori barnean dela, 23:59an, edo deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortzen direnean. Azken kasu horretan, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak emango du horren berri EHAAn. Kasu horretan, ez da eskabide berririk onartuko, egoera hori EHAAn argitaratu ondoren, eta oriandik ebatzi gabe dauden aurkeztutako eskaerak ukatuko dira.

   Prestakuntza-erakundeek programatuta daukaten prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun baliodun lehenago gutxienez eskatu beharko diote dirulaguntza OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari. Gutxienez, 15 egun lehenago egitea gomendatzen da.

      (Kontuan hartu behar da arlo normatiboa ematen duten entitateek V. eranskina. Prebentzio-ordezkariei ARLO TEKNIKOKO oinarrizko prestakuntza emateko akreditatutako zentroen zerrendaHorrela prebentzio-ordezkariek zati teknikoa zein zentrotan egin nahi duten aukeratzeko. V. eranskina eguneratu egingo da akreditatutako zentroen zerrenda aldatu ahala, baita deialdi honetan zehar ere. Zati arauemailea ematen duten erakundeek prozedura elektronikoan dagoen zerrenda berriena aurkeztu beharko diete prebentzio-ordezkariei). 

 


 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, dokumentazioa hau aurkeztu behar duzu  Nire Karpetan:

-“II. eranskina. Bertaratze-kontrolerako orria”

-“III. eranskina. Prestakuntza-ekintzari buruzko datuak" behin-betiko dokumentua.

-“IV. eranskina. Arlo teknikorako prestakuntza-zentroari dagokionez, prebentzio-ordezkariak egindako hautaketari buruzko datuak".

-“VI. eranskina. Ebaluazio galdetegia. Prebentzio-ordezkaria".

-“VII eranskina. Ebaluazio galdetegia. Irakasleak". 

-"VIII eranskina. Prestakuntza-erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, gela birtualeko prestakuntzaren erabilerari buruzkoa"

-"IX eranskina. Prebentzioko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena gela birtuala erabiltzeko"

 

Epea justifikazioa aurkezteko:  Prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean.

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk