Zuzeneko musika aretoen kudeaketaren eta zuzeneko musika promozioko profesional pribatuei zuzendutako COVID-19 laguntzak 2022

Deskribapena


Xedea

COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondoriozko diru-sarreren murrizketaren eraginez 2022rako beraien jarduera profesionalaren jarraipena arriskuan ikusten duten zinema-emanaldien, zuzeneko musika-aretoen kudeaketaren eta zuzeneko musika sustapenaren profesional pribatuentzako dirulaguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egitea da.

Modalitate honetan aurreikusitako laguntzak beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan arlo hauetakoren batean garatzen duten autonomoei, enpresei eta erakunde profesional pribatuei zuzenduta daude:

  • Zuzeneko musika-aretoak kudeatzea.
  • Zuzeneko musikaren sustatzaileak.

Kanpoan geratuko dira ekitaldi tradizionalei lotutako funtzioak, orotariko ekitaldien esparruan sartutako programak edo beste jarduera mota baten osagarri direnak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.500.000

Prestazio ekonomikoa

  • Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.
  • Dirulaguntza kalkulatzeko, 2019ko eta 2021eko ekitaldien arteko fakturazio-aldea hartuko da erreferentziatzat, eta soilik onartuko dira fakturazioan % 20ko edo gehiagoko murrizketa erakusten duten eskabideak. 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jarduerari ekin dioten erakundeen kasuan, 2020ko eta 2021eko ekitaldien arteko fakturazioa hartuko da erreferentziatzat.
  • Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa fakturazio-aldearen % 70erainokoa izango da. Gainera, jaso beharreko gehieneko zenbateko hori ez da inoiz 170.000 eurotik gorakoa izango zuzeneko musika-aretoen kudeatzaileen kasuan, eta 30.000 eurotik gorakoa musika-sustatzaileen kasuan.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza ordainketa bakarraren bidez ordainduko zaie pertsona edo erakunde onuradunei, dirulaguntza onartu ondoren, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, halaber, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean pertsona edo erakunde interesdunak berariaz errefusatzen ez badu.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko autonomoak, enpresak eta erakunde profesional pribatuak, baldin eta jarduera ekonomiko edo profesionala zinema-emanaldien, zuzeneko musika-aretoen kudeaketaren edo zuzeneko musika sustapenaren eremuan garatzen badute.

Zuzeneko musika-aretoen kudeatzaileak

Eskakizunak:

  • Aretoaren titulartasuna izatea eta/edo bere programazio kudeatzea.
  • Aretoaren legezko gutxieneko edukiera 120 pertsona izatea.
  • 2019an, 100.000 biztanletik gorako herrietan, gutxienez zuzeneko 20 musika-ekitaldi programatu izana, ordainpeko sarrerarekin, edo, gutxienez, zuzeneko 12 musika-ekitaldi programatu izana, gainerako herrietan sarrera ordainduarekin. Ekitaldi kopuru hori kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko DJen saio esklusiboak edo ospakizun partikularrak.
  • Musika-programaziorako ekipamendua eta teknikariak izatea

Zuzeneko musika-sustatzaileak

Eskakizunak:

  • Gutxienez zuzeneko 10 musika ekitaldi antolatu izana, ordainpeko sarrerarekin, 2019an.

Betekizunak

  • Laguntza hauen onuradun diren autonomoek, enpresek edo erakunde profesional pribatuek, eskabideak aurkezteko epea ixten denean, honako hauek egin beharko dituzte:

  • 2021eko ekitaldiko fakturazioak % 20ko edo gehiagoko murrizketa izan beharko du 2019ko ekitaldikoarekin alderatuta. Jarduera 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi duten erakundeen kasuan, 2020ko ekitaldiko fakturazioa hartuko da kontuan.
  • Ezin izango dituzte deialdi honetako dirulaguntzak eskuratu, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeraren batean daudenek, besteak beste:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1214901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Laguntzen pertsona edo erakunde onuradunek beren jarduerarekin jarraitzen dutela egiaztatu beharko dute, laguntza hauek ebazten diren egunean. Horretarako, laguntza horiek eman direla jakinarazi ondoren, eta betiere 2022ko azaroaren 30a baino lehen, adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk