Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Zuzeneko laguntzak abeltzaintzako zenbait sektorerentzat, Ukrainako gerra-gatazkak eragindako zailtasun ekonomikoak konpentsatzeko 2022

Deskribapena


Xedea

Salbuespenezko laguntza bat finantzatzea, Ukrainako gerra-gatazkak haragitarako behien, ardien eta haragitarako ahuntzen, haragitarako hegazti-hazkuntzaren (gizentzeko oilaskoak) eta untxien ekoizleengan eragindako asalduren ondorio ekonomikoak arintzeko.

Iruzurraren aurkako borroka

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, iruzurraren aurka borrokatzeko duen planean, salaketa-bide bat jartzen du herritarren eskura, NPBtik, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen funtsak iruzurrez erabiltzeari buruzko edozein susmo jakinarazteko.

Era guztietako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta beti bermatuko da igorlearen datu pertsonalen babesa. Jakinarazpen hori posta elektronikoaren bidez egingo da: accionantifraudepac@euskadi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

2.720.141 €

Prestazio ekonomikoa

2022rako salbuespenezko laguntzen gehienezko zenbatekoa 2.720.141 eurokoa da; horietatik 906.713,67 euro Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kontura finantzatuko dira, eta 1.813.427,33 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.

Nori dago zuzenduta


Laguntza honen onuradun izango dira haragitarako behien, ardi- eta ahuntz-azienden, haragitarako hegaztien eta untxien ekoizleak, baldin eta ekainaren 7ko 428/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa betetzen badute (428/2022 Errege Dekretua, nekazaritza-sektore jakin batzuetan Ukrainako gerra-gatazkak eragindako zailtasun ekonomikoak konpentsatzeko egokitzapenerako aparteko laguntza bat zuzenean emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena).

428/2022 Errege Dekretuak 3 hilabeteko epea ezartzen du, argitaratzen denetik, laguntzaren emakida ebazteko eta jakinarazteko edo argitaratzeko, eta ordainketa egiteko epea irailaren 30ean amaitzen da. Laguntza bizkor eta azkar kudeatu behar denez, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu tramitazioak.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren web orriko Iragarki-taula elektronikoan (www.euskadi.eus/beste_iragarkia/nekazaritza-sektorearentzako-laguntzen-ukrania/web01-a2nekaza/eu/), laguntzaren onuradun izan daitezkeenen zerrenda iragartzen da, Administrazioan eskuragarri dagoen informazioaren arabera. Halaber, onuradun izan daitezkeen pertsonek ekonomia zirkularrarekin, mantenugaien kudeaketarekin, baliabideen erabilera eraginkorrarekin edo ingurumena eta klima errespetatzen dituen produkzioarekin zerikusia duen jardueraren bat egin izanaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar dute.

Ez da deklarazio hau aurkeztu beharko 2021ean klimarako edo ingurumenerako onuragarriak diren praktiketarako ordainketa jaso dutenek, edo landa-garapeneko programaren laguntza hauetakoren bat jaso dutenek: M10-Agroambientales, M11-Nekazaritza ekologikoa, M4.1-Ustiategietako inbertsioak, M13-Muga naturalak dituzten zonak.

Halaber, laguntza jasotzeko, onuradunak egunean izan beharko ditu Gizarte Segurantzarekiko eta Ogasunarekiko betebeharrak.
Onuradun izan daitezkeenek 10 egun balioduneko epea izango dute (ekainaren 23a barne) Errege Dekretua argitaratzen denetik aurrera inprimakiak elektronikoki betetzeko:

- Laguntzari uko egiteko aukera.

- Zure datuak kontsultatzeari aurka egiteak (uko egitearen ondorio bera izango du)

- Beharrezkoa den kasuetan, arestian aipatutako erantzukizunpeko adierazpena

Laguntzari buruzko informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren web orriko iragarki-taula elektronikoan egongo da eskuragarri (www.euskadi.eus/beste_iragarkia/nekazaritza-sektorearentzako-laguntzen-ukrania/web01-a2nekaza/eu/)

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo Garcia

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1218701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Administrazioak ofizioz ematen die alta laguntza horiei.
  2. Ez duzu eskabide-inprimakirik bete behar.
  3. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  4. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  5. Sartu online inprimaki honetara.
  6. Zure espedientea eta haren tramitazioa kontsulta ditzakezu esteka honetan:

Ebazpena eta errekurtsoak


Erantzukizunpeko adierazpena


* Ez da beharrezkoa izango adierazpen hau aurkeztea 2021ean klimarako edo ingurumenerako onuragarriak diren praktiketarako ordainketa edo landa-garapeneko programaren laguntza hauetakoren bat jaso dutenek: M10-Agroambientales, M11-Nekazaritza ekologikoa, M4.1-Ustiategietako inbertsioak, M13-Muga naturalak dituzten zonak.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Erantzukizunpeko adierazpena betetzeko, sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk