Zinema-emanaldietako profesional pribatuei zuzendutako COVID-19 laguntzak 2022

Deskribapena


Xedea

COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondoriozko diru-sarreren murrizketaren eraginez 2022rako beraien jarduera profesionalaren jarraipena arriskuan ikusten duten zinema-emanaldien, zuzeneko musika-aretoen kudeaketaren eta zuzeneko musika sustapenaren profesional pribatuentzako dirulaguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egitea da.

Modalitate honetan aurreikusitako laguntzak beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten Europako eta/edo Latinoamerikako zinema-emanaldien autonomoei, enpresei eta erakunde profesional pribatuei zuzenduta daude.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000

Prestazio ekonomikoa

  • Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.
  • Dirulaguntza kalkulatzeko, 2019ko eta 2021eko ekitaldien arteko fakturazio-aldea hartuko da erreferentziatzat, eta soilik onartuko dira fakturazioan % 20ko edo gehiagoko murrizketa erakusten duten eskabideak. 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jarduerari ekin dioten erakundeen kasuan, 2020ko eta 2021eko ekitaldien arteko fakturazioa hartuko da erreferentziatzat.
  • Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa fakturazio-aldearen % 70erainokoa izango da. Horrela, bat edo bi pantaila kudeatzen dituzten pertsona, enpresa edo erakundeek 10.000 euro jasoko dituzte gehienez, kantitate horri 5.000 euro gehitu ahal izango dira kudeatutako pantaila erantsi bakoitzeko. Nolanahi ere, jaso beharreko zenbatekoa ez da inoiz izango 100.000 euro baino handiagoa onuradun bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza ordainketa bakarraren bidez ordainduko zaie pertsona edo erakunde onuradunei, dirulaguntza onartu ondoren, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, halaber, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean pertsona edo erakunde interesdunak berariaz errefusatzen ez badu.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko autonomoak, enpresak eta erakunde profesional pribatuak, baldin eta jarduera ekonomiko edo profesionala zinema-emanaldien, zuzeneko musika-aretoen kudeaketaren edo zuzeneko musika sustapenaren eremuan garatzen badute.

Betekizunak

  • Laguntza hauen onuradun diren autonomoek, enpresek edo erakunde profesional pribatuek, eskabideak aurkezteko epea ixten denean, honako hauek egin beharko dituzte:

  • 2021eko ekitaldiko fakturazioak % 20ko edo gehiagoko murrizketa izan beharko du 2019ko ekitaldikoarekin alderatuta. Jarduera 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi duten erakundeen kasuan, 2020ko ekitaldiko fakturazioa hartuko da kontuan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako zinema-aretoen edo zinema-konplexuen kudeatzaileak izatea, Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluko l) eta m) idatz-zatietan ezarritako definizioaren arabera, hurrenez hurren.
  • Erakustokiak deialdia argitaratu baino sei hilabete lehenagotik egon beharko dira jendearentzat zabalik, eta leihatila-sistema eta diru-sarreren aitorpena izango dituzte. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileek Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren Enpresa Zinematografikoen Administrazio Erregistroan izena emanda egon beharko dute.
  • Urteko programazioari dagokionez, gutzienez % 40a Europako edo Iberoamerikako filmak programatu izana 2021ean.
  • Film komunitariotzat hartuko dira MEDIA programan parte hartzen duten estatuetan kokatutako konpainia batek edo batzuek ekoitzitakoak gehienbat, eta film iberoamerikartzat joko dira Iberoamerikako estatuetan kokatutako konpainia batek edo batzuek ekoitzitakoak.
  • Nolanahi ere, kanpoan geratuko dira X aretoetako erakusketa-programak.
  • Ezin izango dituzte deialdi honetako dirulaguntzak eskuratu, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeraren batean daudenek, besteak beste:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1214902

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Laguntzen pertsona edo erakunde onuradunek beren jarduerarekin jarraitzen dutela egiaztatu beharko dute, laguntza hauek ebazten diren egunean. Horretarako, laguntza horiek eman direla jakinarazi ondoren, eta betiere 2022ko azaroaren 30a baino lehen, adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk