Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Txerri-haragia modu pribatuan biltegiratzeko laguntzak

[Txerri-haragia modu pribatuan biltegiratzea]

Deskribapena


Xedea

Txerri-haragiaren sektoreak zailtasun larriak ditu duela zenbait hilabetetik hona, Txinara egindako esportazioak asko moteldu direlako, txerri-izurri afrikarra gero eta gehiago hedatzen ari delako hainbat estatu kidetara, COVID-19ak ezarritako murrizketen eragin iraunkorra dela-eta eta Errusiak Ukraina inbaditu duelako. Horren ondorioz, txerri-haragiaren sektoreko zenbait produkturen esportazio-eskaria asko jaitsi da. Egoerari aurre egiteko, Batzordeak Batzordearen 2022/470 Betearazpen Erregelamendua (EB) argitaratu du, martxoaren 23koa, txerri-haragia modu pribatuan biltegiratzeko laguntza ematen duena eta laguntzaren zenbatekoa aldez aurretik finkatzen duena.

Europako Batzordeak argitaratzen, finantzatzen eta ebazten ditu laguntza horiek, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Erakunde Ordaintzailea da Euskal Autonomia Erkidegoan laguntza kudeatzen duen unitatea.

Txerri-haragia modu pribatuan biltegiratzeko laguntzak, eranskinaren araberako produktuetarako, Batzordearen 2022/470 Betearazpen Erregelamenduari (EB) jarraiki, 2022ko martxoaren 23koa.

Iruzurraren aurkako borroka

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, iruzurraren aurka borrokatzeko duen planean, salaketa-bide bat jartzen du herritarren eskura, NPBtik, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen funtsak iruzurrez erabiltzeari buruzko edozein susmo jakinarazteko.

Era guztietako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta beti bermatuko da igorlearen datu pertsonalen babesa. Jakinarazpen hori posta elektronikoaren bidez egingo da: accionantifraudepac@euskadi.eus

Nori dago zuzenduta


Produktuak biltegiratuko diren hozkailu-biltegia dagoen agintari eskudunen aurrean laguntza-eskaerak aurkezten dituzten eragile ekonomiko guztiak. Batzordearen 2016/1238 Erregelamendu Eskuordetuaren (EB) VI. eranskinaren III. zatian ezarritakoa betetzen duten animalien haragia izan behar du.

Eskakizunak:

  • Gutxieneko biltegiratze-kopurua: 10 tona hezurgabetutako produktuetarako, 15 tona gainerakoentzat
  • Batasunean hazitakoak izatea, azken bi hilabeteei dagokien gutxieneko aldian.
  • Biltegiratu baino gehienez hamar egun lehenago hil badira.
  • Aplikatu beharreko Europako arauen arabera sakrifikatuak izan badira.
  • Larrialdiko neurrien ondorioz hil ez badira.
  • Biltegiratzeko edo gero erabiltzeko desegokiak diren ezaugarriak ez dituzten animaliak.
  • Txerri-espezieko haragi freskoa edo hoztua izatea.
  • Biltegiratuta ez egotea.
  • Izoztuta biltegiratzea.

Erakundeak


Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Mª Carmen Gonzalez

Telefonoa: 945 01 97 10

E-maila: carmengonzalez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1102802

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk