Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

HANDITU 2022 - Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak

[HANDITU]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak. Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera eta ordainketak egiten diren unearen arabera.

HANDITU programak zenbait laguntza-ildo jasotzen ditu:

1. Lehengaiak EBFTren I. eranskinean jasota dituzten elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.

2. Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.

3. Honako jatorri hauetako elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien (ardoa izan ezik) konbinazioa.

Aurrekontuko zuzkidura

25.000.000 €

2022ko eta 2023ko ekitaldietarako, 25.000.000 € erabiliko dira 2022ko HANDITU programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori; II. eta III. kapituluetako laguntzen kasuan, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programako 4.2 eta 8.6 neurrien finantzaketa gehigarri gisa; eta IV. kapituluko laguntzek, berriz, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.

Funtsak honela banatuko dira:

a) II. kapitulua finantzatzeko, 9.000.000,00 € erabiliko dira. 3.500.000,00 € 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 5.500.000,00 €, 2023rako konpromiso-kredituari.

b) III. kapitulua finantzatzeko, 13.000.000,00 € erabiliko dira. 7.500.000,00 € 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 5.500.000,00 €, 2023rako konpromiso-kredituari.

c) IV. kapitulua finantzatzeko, 3.000.000,00 € erabiliko dira. 1.500.000,00 € 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.500.000,00 €, 2023rako konpromiso-kredituari.

Emango diren laguntzen zenbateko osoa ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako titularraren ebazpen baten bitartez.

Nori dago zuzenduta


HANDITU 2022 laguntzen onuradunak

1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak egiteko laguntzen onuradunak:

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: nekazariak edo nekazarien taldeak, nekazaritza-kooperatibak edo Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-establezimendua duten nekazaritzako elikagaien enpresak, Tratatuaren I. eranskineko nekazaritza-produktuetatik produktuak eraldatu, garatu edo merkaturatzen dituztenak eta hautagarritasun-baldintzak betetzen dituztenak.

2. Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak egiteko laguntzen onuradunak:

Diruz lagun daitezkeen jardueretako batzuk gauzatzen dituzten eta hautagarritasun-baldintzak eta deialdi-aginduan xedatutakoa betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

Pertsona horiek mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaintzat hartu beharko dira, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak, mikroenpresen definizioari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

3. Nekazaritzako produktuak, arrantza, akuikultura, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritzako produktuetatik hartutako edariak (ardoa izan ezik) konbinatuz nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak egiteko laguntzen onuradunak:

Aurreikusitako jarduera diruz lagungarriren bat egiten duten eta deialdi-aginduan xedatutakoa betetzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

Pertsona horiek mikroenpresa txikitzat eta enpresa ertaintzat hartu beharko dira, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean eta 1388/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera. Eranskin horiek mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa transkribatzen dute.

Handitu laguntzen onuradunen BETEBEHARRAK:

Onuradunak behartuta daude Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduan jasotako betebeharrak betetzera, eta, bereziki, aipatutako Aginduaren 13. eta 15. oinarrietan ezarritakoak, honako hauek betetzeari buruzkoak: (legezko baliderik gabeko laburpena)

- Diru-laguntzak emateko arau nazionalak eta erkidegokoak betetzea.

- NEIn alta emanda egotea edo, establezimendu berria bada, laguntzaren azken ordainketa eskatu aurretik erregistratuta egotea.

- Diruz lagundutako jarduketen kontabilitate bereizia edo erraz identifika daitezkeen kode espezifikoekin.

- Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten agiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, azken ordainketa jasotzen denetik gutxienez 5 urtez.

- Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, jasotako laguntzen zertarakoa eta laguntzok emateko helburuak betetzen direla fiskalizatzeko eginkizunetan dihardutela, eska dezaketen informazioa ematea.

- Finantzaketaren izaera publikoari buruzko informazioa eta publizitatea ematea.

- Hornitzaileen hiru eskaintza ematea gutxienez, desberdinak eta independenteak, eskatutako inbertsio guzti-guztietarako (kostuak moderatzeko irizpidea).

- Diruz lagun daitekeen inbertsioa ebazpenean eta, hala badagokio, luzapen-ebazpenean ezarritako epean gauzatzea.

- Laguntza eskatu den xede zehatzerako erabiltzea.

- Helburu bererako beste diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, horren berri ematea, idatziz.

- Lortutako diru-laguntzaren edozein gorabeheraren aldaketa idatziz jakinaraztea.

- Proiektuak baloratzeko kontuan hartu diren balorazio-irizpideei eustea, laguntzaren azken ordainketaren ondorengo 5 urteetan gutxienez.

- Diru-laguntza kobratzeko beharrezkoak diren baldintzak eta justifikazioak betetzea.

Betekizunak

  • Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoiztegi batean egiten direla, edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko. Bigarren kasuan, establezimenduak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta egon beharko du dirulaguntzaren azken ordainketa egin baino lehen.
  • Inbertsioek ez dute martxan egon behar eskabidea aurkezten denerako. Baldintza horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak.

  • Indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak beteak izatea. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.
  • Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01)
  • Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, 2013ko abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, 1998ko otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) ?dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez?, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.
  • Jakinaraztea ea diruz lagun daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Jakinarazi beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dauden ala ez.
  • EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Obligazio horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik (zigor- edo administrazio-arloan), ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana; prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea; konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ez izatea.
  • Kausaren batean erruduntzat jotzeagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo ez daukate Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
  • Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1214102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk