Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EEE - Gas naturalaren prezio altuek eragindako industria-sektoreko enpresentzako laguntza-programa.

Deskribapena


Xedea

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 6ko Ebazpenaren bidez ezarritako laguntzen deialdia egitea. Ebazpen horren bidez, gas naturalaren prezio altuek eragindako industria-sektoreko enpresentzako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.

Deialdi honen helburu nagusia da zuzeneko laguntzak eskaintzea gas-kontsumoaren industria intentsiboari, gasaren prezio altuak industria-sektorean dituen ondorioak arintzeko, 2022ko otsailetik apirilera bitartean, biak barne.

Aurrekontuko zuzkidura

5.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontu-zuzkidura

Programa honetara bideratutako diru-zuzkidura guztira bost milioi eurokoa da (5.000.000 €), EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.

Laguntzak esleitzeko prozedura

EONALen 51.6 artikuluan adierazitakoaren arabera, onartutako eskabide guztien artean hainbanatzeko sistema baten bidez emango dira laguntzak, deialdi honetan aurreikusitako aurrekontua agortu arte.

Diru-laguntza bakoitzaren banakako zenbatekoa zehazteko, 3. oinarrian adierazitako zuzkidura programa honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten eskabideen artean banatuko da.

Banaketa-irizpide hori aplikatuz, hasieran banatutako guztizko zenbatekoa programa honi esleitutako aurrekontu-kreditua baino txikiagoa bada, soberako zenbatekoa proportzionalki banatuko da berriro, esleitutako kreditu osoa agortu arte adierazitako mugak gainditu ez dituzten eskabideen artean.

Indarraldia amaitzean, ez da eskaera gehiagorik onartuko.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradunak gas naturala kontsumitzen duten manufaktura-industriaren sektoreko enpresak dira:

  • Kontsumo-puntuak EAEn dituztenak eta 2009ko Jardueren Sailkapen Nazionala (aurrerantzean JESN 2009) 10etik 34ra bitarteko kodeen artean dutenak, biak barne, 19. kodea, Kokeriak eta petrolioa fintzea izan ezik; eta
  • Ukraina inbaditzearen ondorioek, nazioarteko komunitateak Errusiaren aurka ezarritako zigorrek edo hark hartutako kontra neurriek ekonomikoki kaltetuak izatea.

Betekizunak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

12194

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 29ko 08:00etan hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2022ko irailaren 30era arte, hain zuzen ere.

 

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak