Langile autonomoei laneko arriskuen prebentzioan prestakuntza emateko diru-laguntzak

[dirulaguntzakautonomoak]

Deskribapena


Xedea

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak Langile Autonomoen Elkarte Profesionalei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei eman beharreko diru-laguntzen deialdia eta erregulazioa, 2021eko ekitaldian langileen artean lan-arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzera bideratutako jarduketengatik.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000 €

Prestazio ekonomikoa

40.000 euro bideratuko dira prestakuntza-jardueretarako diru-laguntzarako. Jarduera guztiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2021eko azaroaren 30era bitartean egingo dira, eta argi eta garbi zuzendu beharko dira Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dauden eta jarduera profesionaleko egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten langile autonomoen lan-arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzera.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak aurrez aurre edo on-line saioen bidez eman ahal izango dira. Online saioak "zuzeneko" saioetan gauzatu beharko dira, aplikazio edo sistema telematikoen bidez, ikasleak eta irakasleak diru-laguntza jaso dezakeen jarduerarako aurreikusitako saio guztietara bertaratzen direla bermatzeko(lineako saio sinkronoak). Jarduera horiek guztiak gutxienez 30 eskola-orduko prestakuntza-jardueretan gauzatu beharko dira.

Aurrez aurreko saioetako ikasleen gehieneko kopurua osasun-agintariek ezarritako araudira egokitu beharko da une oro, dagokion prestakuntza-jarduera egiten den unean indarrean dauden COVID-19ren pandemiari aurre egiteko neurriei dagokienez.

Prestakuntza-jardueren edukiek eta sortutako dokumentazioak genero-ikuspegia jasoko dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jarduera bakoitzerako diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa honela kalkulatuko da:

Aurrez aurreko prestakuntza-jardueretarako

Kopurua (€) = 200 x ikasle-kopurua

Online saio sinkronoetan egindako prestakuntza-jardueretarako

Kopurua (€) = 150 x ikasle-kopurua

Kopuru horiek ezin izango dira 10000 €-tik gorakoak izan aurrez aurreko jardueretarako, eta 7500 €-tik gorakoak on-line saioetarako.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko goi-mailako prestakuntza duten langileek eman beharko dituzte prestakuntza-ekintzak, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuaren VI. kapituluan jasotakoaren arabera.

Prestakuntza-ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eskaini beharko dira.

Ordainketa-modua:

 

Hautatutako prestakuntza-jardueraren kostuaren % 50 aldez aurretik ordainduko da, laguntza onartzeko izapidea bete ondoren, eta prestakuntza-jarduera gauzatzearekin lotutako jarduerak egin ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa. Ordainketa aurreratu hori 2021eko ekitaldian gauzatuko da.

Prestakuntza-jarduera emakida-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan egiteko epea amaitutakoan, eta onartutako prestakuntza-jardueraren kostuaren gainerako % 50a ordaindu aurretik, erakunde onuradunek memoria ekonomikoa eta egindako gastuen justifikazioa, aprobetxamendu-ziurtagiria eta inkestak aurkeztu beharko dituzte, II. eta III. eranskinetako formatuen arabera.

Prestakuntza-jardueraren aurrekontu onartuan aurreikusitako gastuak fakturen eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuen bidez justifikatu beharko dira; agiri horiek baliozkoak izango dira merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna izango dute, eta aurrekontuan adierazitako gastua benetan egin dela egiaztatuko dute. Fakturak diruz lagundutako jarduerekin erlazionatuta egongo dira zalantzarik gabe, eta horietan bereizita eta banakatuta azaldu beharko dira finantzatu daitezkeen kontzeptuak.

Nori dago zuzenduta


Langile autonomoen elkarte profesionalak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Eskaera

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Kontaktu-informazioa


 

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, lanegunak 08:30 etik 13:30

Telefonoa: 944.032.119 - 688671645

E-mail: c-fernandezdiez@euskadi.eus

Tramitazio elektronikoan arazo izatekotan: erabiltzaileentzako arreta zentroa 945016838

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0048102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1.- Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa. Bertan, izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak daude eskuragarri, eta, horren bidez, eskabide-inprimakian sartzeko aukera dago, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048102.

2.- Eskabidearen ondorengo izapideak (sarbidea, izapidetzea eta jarraipena) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko "nire karpeta" ren bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

3.- Eskabidea elektronikoki ere izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Prestakuntza jarduera amaitu ondoren eta ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

- Memoria ekonomikoa eta justifikazio-fakturak

- Aprobetxamendu-ziurtagiria

- Inkestak

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa zuzentzea


Akatsak zuzentzeko jakinarazpena elektronikoki egingo da. Jakinarazpenak "nire karpeta" atalean kontsultatu beharko dira ( https://www.euskadi.eus/mikarpeta ), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan ( https://www.euskadi.eus/egoitza ). Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak jakinarazpena jaso izana elektronikoki sinatzen duenean. Jakinarazpena bidali eta 10 egun igaro ondoren edukian sartu ez bada, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat joko da. Prozedurak aurrera jarraituko du, salbu eta ofizioz edo erakunde hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela jakinarazpena eskuratzea

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk