Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

NEKAFIN 2020 - Artisau-eran ardoa, sagardoa eta garagardoa egiten dituen sektorean berme gisako finantza-laguntzak

[NEKAFIN 2020]

Deskribapena


Xedea

Artisau-eran ardoa, sagardoa eta garagardoa egiten dituen sektoreko enpresek likidezia-beharrei erantzuteko finantzaketa eskura dezaten, FEIk eman beharreko zirkulatzaile-finantzatzea.

Prestazio ekonomikoa

1. ELKARGI SGRren abalarekin formalizatu beharreko maileguek berrogeita hamar milioi (50.000.000) euroko erreferentzia-muga izango dute. Mailegu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak, FEIk eta ELKARGI SGRk izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren (agindu honen III. eranskin gisa argitaratzen da) esparruan formalizatuko dira. Xede horretarako, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak bi milioi (2.000.000) euro eman dizkio FEIri, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, berme-funts bat eratzeko.

2. Eusko Jaurlaritzako Kontseiluaren erabakiz, milioi bat eta bostehun mila (1.500.000) euroko ekarpena egingo zaio ELKARGI SGRri, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, hornidura teknikoen funtsa sendotzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak, FEIk eta ELKARGI SGRk sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan.

3. Lehen apartatuan zehaztutako eman beharreko maileguen bolumena agortzen bada, gorabehera horri publizitatea ematearren, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena emango du. Ebazpen horretan, zenbateko hori zein egunetan agortu den adieraziko da, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitaratze-data horretatik aurrera, agortu den laguntzarako aurkezten den eskabiderik ez da onartuko.

4. Dagoeneko aurkeztuta dauden eta izapidetzen ari diren eskabideak, 1. zenbakian zehaztutako eman beharreko maileguen bolumena agortu delako artatu ezin direnak, arrazoi horrengatik ukatuko dira, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, ETEren kategoria badute eta artisau-eran ardo, sagardo eta garagardoaren produktuak eraldatu eta merkaturatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu baten titularrak badira, betiere establezimendu hori Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta badago.

Eskakizunak:

  • ETE izatea, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko jarduera-zentro bat edukitzea, eta Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan alta emanda egotea.
  • Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko enpresei dagokienez, mahatsa eskatzailearen mahastizaintzako ustiategian ekoitzia izatea, edo Arabako mahastizaintzako ustiategiei eskuratzea, baldin eta Errioxa JDK Kontseilu Arautzailearen edo Arabako Txakolina JDren babespean badago; Bizkaikoei eskuratzea, Bizkaiko Txakolina JDk babestutako mahatsari dagokionez, edo Gipuzkoakoei, Getariako Txakolina JDk babestutako mahatsari dagokionez.
  • Sagardogintzaren kasuan, sagarra eskatzailearen nekazaritzako ustiategian ekoitzia izatea, edo Euskal Sagardoa JDren babesean dauden nekazaritzako ustiategiei eskuratzea.
  • Artisau-eran egindako garagardo-ekoizleen kasuan, ekoizpena EAEn kokatuta egotea eta Euskal garagardoa - Basque Beer elkartearen Basque Beer bereizgarria edukitzea.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Betekizunak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean, eta hala bada, prozedurak zein den edo diren adieraztea.
  • Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kopuruak ordaintzeko betebeharrari dagokionez, laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea epai irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin duelako: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mario Michel

Telefonoa: 945 018 201

E-maila: m-michel@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1106801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea agiri guztiekin aurkeztu eta gehienez bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Halaber, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpen hori epe berean jakinaraziko die FEIri eta ELKARGI SGRri

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk