Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

MAE Inbertsioa 2021 - Mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programaren inbertsiorako laguntzak.

[MAE Inbertsioa 2021]

Deskribapena


Xedea

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.

ETEen definizioa Europar Batasunaren arabera

Ardogintza sektorerakoMAE Inbertsioak – 1363/2018 Errege Dekretuaren 4. sekzioa

Nori dago zuzenduta


MAE Inbertsioak dirulaguntzen onuradunak

- Ardogintzako enpresak

- Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak

- Bi ekoizle edo ekoizle gehiagoren elkarteak, nortasun juridikodunak

- Lanbidearteko erakundeak

Betekizunak

  • Enpresa eskatzaileak diru-laguntza eskatu izanaren egunean baino lehenago eratua izan behar du
  • Eskatzaileak egiaztatu behar du bideragarritasun ekonomikoa
  • Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua ez izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta ez egotea
  • Dagozkion foru-ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak egunean edukitzea
  • Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak ezin izango dira hasita egon eskabidea aurkezten den momentuan

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Eduardo Castillo

Telefonoa: 945 01 96 51

E-maila: e-castillo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0111008

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk