Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

EREIN Publikoak 2020 - EAEko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatu eta garatzeko entitate publikoei zuzendutako laguntzak, erakunde publikoei zuzenduak

[EREIN Publikoak 2020]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza hauen helburua 2020 da G4, G5 eta G6 landatartasun-mailako landa-eremuetan ekonomia garatzea eta dibertsifikatzea.

Hauek dira lortu nahi diren helburu zehatzak: gizarteratzea sustatzea; pobrezia murriztea; landa-eremuen garapen ekonomikoa bultzatzea; baliabideen efizientzia sustatzea, eta, oro har, bizi-kalitatea hobetzea.

Diruz lagungarriak izango dira ere landa-eremuak ez diren eremuetan egindako inbertsioak, baldin eta esku-hartze eremuetako herritarrei zerbitzuak emateko badira. Kasu horietan, hitzarmenen bidez bermatuko da landa-eremuetako biztanleek aukera-berdintasunean baliatu ahal izatea sustatutako zerbitzua.

G4, G5 eta G6 entitatez sailkatutako landa eremuak (I Eranskina)

Helburu horiek lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.

Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:

- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera. Elkarte horiek laguntza teknikoa eta administratiboa ematen diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak elkarte haietako bakoitzarekin sinatuta daukan lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: hazi@hazi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

3.686.640 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza hauek finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 3.686.640 euro dira; horietatik 1.474.632, 2020ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.300.000, 2021eko ekitaldirako konpromiso-kredituari.

Nori dago zuzenduta


EREIN publiko laguntzen onuradunak

a) Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau da:

i. Udalerria

ii. Kontzejuak eta udalerriarena baino eremu txikiagoko beste lurralde-erakundeak, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidearen gaineko oinarrizko legerian xedatutakoaren arabera

iii. Udal-mankomunitateak

iv. Arabako lurralde historikoko kuadrillak

v. Beste zeinahi erakunde, baldin eta tokiko lurralde-erakunde zenbait biltzen baditu, dagokion izendapen bereziarekin, 2/2016 Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera.

b) Tokiko erakundeen sektore publikoa, a) apartatuko erakundeei dagokiena.

c) Landa Garapeneko Elkarteak, baldin eta toki-erakundeekin lankidetza-hitzarmenak izenpetzen badituzte esku-hartze eremu baten aldeko proiektuak martxan jartzeko.

Betekizunak

  • Agindu honen I. eranskinean zehaztuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan burutzea jarduera diruz lagungarriak.
  • Egunean ordainduta izatea foru-ogasunekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Egunean ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

Angeles Diez (Araba)

Posta elektronikoa: angeles.diez@euskadi.eus

Jon Pagaldai (Bizkaia)

Posta elektronikoa: j-pagaldai@euskadi.eus

Jone Loiola (Gipuzkoa)

Posta elektronikoa: j-loiola@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Teléfono: 945 003 240

E-mail: hazi@hazi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1028206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez ESKABIDEA botoiaren bitartez. Lehenago, mesedez irakurri ezazu behean adierazten den informazioa.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta seilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


Beste tramite batzuk