Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ardoaren biltegiratze pribaturako laguntza

[Ardoaren biltegiratzea]

Deskribapena


Xedea

JDB eta AGB duten ardoen borondatezko biltegiratze pribatua finantziatzea.

Prestazio ekonomikoa

Hasieran biltegiratuko diren ardoen bolumenak honako hauek izango dira:

  • 2 milioi hektolitro JDB duten ardoentzat
  • 250.000 hektolitro AGB duten ardoentzat

Laguntza 0,027 €/ hektolitroko eta biltegiratutako ardoaren eguneko da, 180, 270 edo 360 eguneko biltegiratze-aldietarako ardo beltzen kasuan, eta 180 egunekoa gainerako ardoen kasuan.

Nori dago zuzenduta


JDB duen ardoa eta AGB duen ardoa ekoizten duten mahastizaintzako eta ardogintzako enpresak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mikel Albaina Troya / Nora Beltran de Otalora

Telefonoa: 945 016 320 / 945 019 682

E-maila:m-albaina@euskadi.eus / n-beltranotalora@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1106101

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk