Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euslinux 2009 banaketa nola instalatzen den azaltzen duen tutoretza

Oharra: Ordenagailuan beste sistema eragile bat edukiz gero Euslinuxentzako aparteko partizioa eginda eduki behar da. Bestela instalazioan partizioak sortzean aurreko sistemako datuak ezabatu egingo baitira.

Sartu Euslinux 2009 banaketaren DVDa ordenagailuan eta abiarazi DVD unitatetik ordenagailua.

eta sakatu Sartu tekla.

Hautatu teklatua eta sakatu Sartu tekla. Zerrendan gora eta behera mugitzeko, erabili teklatuko geziak.

Sareko txartela detektatzen saiatukoa da.

Ordenagailuak sareko txartelik ez badu hautatu "ez du sareko txartelik" eta sakatu Sartu tekla. Gero, hurrengo elkarrizketa-koadroan hautatu "Jarraitu" eta sakatu Sartu tekla.

Banaketaren instalatzaileak sareko txartela detektatzean DHCP bidez ordenagailuaren IP helbidea lortzen saiatuko da. Ordenagailua ez badago sarera konektatuta edo instalatzaileak ezin badu DHCP zerbitzariarekin konektatu hautatu "Ez konfiguratu sarea orain" eta sakatu Sartu tekla.

Instalatzaileak DCHP zerbitzariarekin konektatzea lortzen badu hurrengo urratsera automatikoki joango da.

Disko bat (edo gehiago) erabil dezakezu Euslinux instalatzeko. Jakin ezazu "Aldaketak diskoan gorde nahi dituzu?" galderari erantzuten ez diozun bitartean diskoan sortutako eta ezabatutako partizioak ez direla benetan gertatuko. "Aldaketak diskoan gorde nahi dituzu?" diskoaren partiziogileko azken urratsa da.

Orain diskoen partizioak automatikoki nola egiten den azalduko da. Urrats honetan diskoaren (edo diskoen) partizioak sortzeko aukera ezberdinak zerrendatzen dira. "Fitxategi guztiak partizio batean" aukera hautatzen baduzu instalatzaileak diskoan / eta Swap partizioak sortuko ditu. "Mahaigaineko makina" hautatuz /, /home eta Swap partizioak sortuko ditu. Aurreko urratsera itzuli nahi izanez gero sakatu Tabulatzailea tekla eta sakatu Sartu.

Disko gogorra 4 edo 5 GB tamainakoa bada, "Fitxategi guztiak partizio batean" hautatzea gomendatzen da. Diskoaren tamaina 10 GB edo handiagoa bada, hautatu "Mahaigaineko makina" aukera eta sakatu Sartu tekla. Gero honako elkarrizketa-koadro hau bistaratuko da, eta diskoaren partizioak egokiak direla baderitzozu, sakatu Sartu tekla.

Diskoaren partizioak diskoan gordetzeko "Aldaketak diskoan gorde nahi dituzu?" galderari Bai erantzun eta sakatu Sartu tekla.

Ondoren, banaketako instalatzaileak diskoaren partizioak sortuko ditu eta diskoan oinarrizko sistema instalatuko du.

"root" supererabiltzailearen pasahitza eskatuko dizu, idatzi pasahitza eta sakatu Sartu tekla. Gero berretsi pasahitza.

Zehaztu erabiltzaile arrunta. Horretarako idatzi beraren izen-abizenak. Eta hurrengo urratsean zehaztu dagokion erabiltzaile-izena.

Idatzi erabiltzaile arruntaren pasahitza. Ondoren, idatzi pasahitza berriro.

Jarraian Euslinux 2009 banaketako ehundaka pakete instalatu eta konfiguratuko ditu. Honek denbora luzea iraun dezake.

Amaitzen duenean instalazioa burutu dela jakinaraziko dizu. Atera Euslinux banaketaren CD-ROMa CD unitatetik eta sakatu Sartu tekla. Ordenagailua berrabiaraziko da.

Ordenagailua berrabiaraztean banaketaren DVDa atera behar da, instalatu berri den sistema disko gogorretik abiatzeko.

Fecha de la última modificación: 02/08/2016