Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

[DCS] Lurzoruaren kalitatearen deklarazioa

Deskribapena


Izapide hau eskatu behar da lurzoru bat egungo erabilerarako edo aurreikusitako erabilerarako egokia den ofizialki egiaztatu behar denean, bereziki egon daitekeenean. Oro har, honako egoera hauetan eskatu ohi da:

  • Lurzoruaren erabilera aldatu aurretik, adibidez, industria‑erabilerako lurzoru bat bizitegi‑, merkataritza‑ edo sentikorragoa den beste erabilera batera bideratu nahi denean.
  • Kutsadura sor dezaketen jarduerak egin direnean edo egingo direnean, hala nola industria‑jarduerak edo produktu arriskutsuen biltegiratzea.
  • Kutsadura eragin dezakeen jarduera bat amaitzean, lurraren egoera zein den egiaztatzeko.
  • Hirigintza‑ edo eraikuntza‑jarduketetan, hala nola salerosketetan, urbanizazio‑proiektuetan edo lizentziak eskatzean, araudiak lurzoruaren kalitatea egiaztatzea eskatzen duenean.
  • Ingurumen‑administrazioak hala eskatzen duenean, ikuskapenen, kontrolen edo kutsaduraren zantzuen ondorioz.

Kasu horietan guztietan, helburua da ebaluazio tekniko bat izatea, administrazioak bermatu ahal izateko lurzoruak ez duela arriskurik sortzen pertsonen osasunerako ezta ingurumenerako ere, edo, hala badagokio, berreskuratze‑ edo kontrol‑neurriak hartu behar diren zehazteko.

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Lekuari buruzko informazioa aurkeztea
  • Lurzoruaren kalitatearen ikeketa aurkeztea
  • Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketen harira emandako dokumentazioaren laburpena bidaltzea
  • Tasa ordaintzea

Erakundeak


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Beste tramite batzuk