"Puta"

  • "Puta"

Nelly Arcan idazle quebectarrak autofikziozko ariketa harrigarria egiten du, Montrealen luxuzko prostituta baten testigantza islatzeko. Narratzailea nekatua da gizonena izateaz, haiek bakarrik deskribatu, asmatu eta irudikatua izateaz.

Psikoanalistari egindako aitorpen moduan aurkeztuta, Arcanen istorio urragarria ez da exhibizionismo lizun baten ondorio, ezta autoerrukiaren ondorio ere; aitzitik, gogoeta soziologiko eta filosofikoko testu bat da, autofikzioaren legeak onetsiz sexuen arteko harremanaren irakurketa erradikala eskaintzen duena, eta, aldi berean, egitura sozial guztien aurka oldartzen den emakume baten beldurrak eta obsesioak erakusten ditu, eta, kontzienteki, bere burua birdefinitzeko maskara bat jartzen du.

Liburua, beraz, ez da lekukotasun hutsa, ezta fikzio hutsa ere, gerra dantza bat baizik, eta aldi berean, balentria literario bat.

Aurki ezazu liburua zure liburutegian

Alberdania

En breve

  • Autoría Nelly Arcan
  • TraducciónMiel A. Elustondo
  • EditorialAlberdania
  • Precio19,40 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas208
  • Año de publicación2022
  • ISBN978-84-9868-772-9