"Ata Pank eta Ate Punky. BISITA"
Burua jiratu zuenean, harrituta geratu zen Ata Pank. Hantxe, patinete baten ondoan tente, txakurkume bat zegoen. Marroikara zen ilez, bular sendokoa, buruhandi samarra.
—Nelo! –hots egin zuen Ata Pankek.
—Nelo ez, Nelotxo –zuzendu zion txakur txikiak.
—Neloren igual-iguala da –esan zuen Ate Punkyk.
—Ez naiz igual-iguala. ni gazteagoa naiz. Horregatik deitzen didate «Nelotxo» eta ez «Nelo».
Zer egiten zuen Nelo honek? Nondik zetorren? Eta, batez ere, nora zihoan? Hori jakiteko, gure ahate heroiak espioi bihurtuko dira...
ISBN: 978-84-9172-302-8 (azal gogorra) / 978-84-9172-301-1 (paper-azala).
Egileak
Bernardo Atxaga. Jose Irazu Garmendia da bere benetako izena. Idazle-lanetan hasi zenetik, beti izan du gogoan haur eta gazte literatura. Titulu batzuk aipatzearren: Ramuntxo detektibea, Chuck Aranberri dentista baten etxean, Asto bat hypodromoan, Jimmy Potxolo, Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, Sara izeneko gizona, Markoniren eta Bambuloren serieak, Xola txakurrarena... Azken honen ingelesezko bertsioa (The Adventures of Shola) 2013ko haur-libururik onenen artean hautatu zuen The Independent egunkariak, eta Marsh Award saria ere irabazi zuen 2015ean. Behi euskaldun baten memoriak, hamahiru hizkuntzatara itzulia, haur eta gazte literaturaren historiako titulurik onenen artean agertu zen 1001 Children's Books You Must Read Before You Grow Up katalogoan (Julia Eccleshare, 2009).
Mikel Valverde. Gasteizen jaio zen. Arte Ederretan lizentziatu zen eta komikiaren alorrean argitaratu zituen bere lehen lanak. Bernardo Atxagaren Xolak badu lehoien berri izan zen haur eta gazteentzako ilustratu zuen lehenengo literatur lana. Eta haren ondotik beste hainbat liburu eta bilduma ilustratu ditu, hala nola Xola, Bambulo, Jonas, Garmendia edo Sabueso Orejotas. SM Fundazioaren Nazioarteko Ilustrazio saria irabazi zuen 2005ean, Paula en Nueva York lanarekin. Une hartatik aurrera ilustratzaile eta idazle lanetan dabil haur eta gazte literaturaren alorrean. Euskadi saria jaso zuen 2017an Literatura lanaren ilustrazioaren sailean.
Erosi Ata Pank eta Ate Punky. BISITA:
En breve
- Autoría Bernardo Atxaga
- IlustraciónMikel Valverde
- EditorialPamiela etxea
- Precio13,50 € (cartoné) / 9,90 € (rústica)
- IdiomaEuskera
- Número de páginas64
- Año de publicación2022


