Egindako testak

Test azkarrak, antigeno-test azkarrak bezala ere ezagunak, diagnostiko azkarreko probak dira, mukosa-lagin baten bidez egiten direnak eta birusaren proteina identifikatzeko ahalmena dutenak. Merkeak izateaz gain, osasun profesionalei aukera ematen die COVID-19 izan dezaketen pazienteen etxeetan egiteko. Aitzitik, fidagarritasun gutxiago dute eta, horregatik, PCRekin osatzen dira.

PCR testak fidagarrienak omen dira eta horregatik lehentasunezkoenak dira osasun-agintarientzat, % 90etik gorako fidagarritasuna baitute. Proba hauek infekzioa hasi zenetik birusaren presentzia detektatzen dute, pazientearen sudurretik edo faringetik ateratako lagin baten bidez. Desabantail nagusiena da, test azkarrak baino garestiagoak izateaz gain, laborategi batean egin behar direla, eta emaitzak lortzeko 3 eta 6 ordu bitartean behar dela.

Pertsona berak test desberdinak jaso ditzake, ondorioz, pertsona bakarren datua ere eskaintzen da.

Eusko Jaurlaritzak eguneratu duen azken datua: