PCRak (ingelesezko siglak: Polymerase chain reaction) dira gaixotasun infekziosoekin zerikusia duten osasun publikoko hainbat krisialditan urteetan zehar erabili izan diren proba diagnostikoak. Proba horiek pertsona bat Covid-19rekin infektatuta dagoen ala ez jakiteko erabiltzen ari dira koronabiruasaren pandemian, test azkarrekin batera.

Antigenoaren proba Covid-19aren diagnostikoan oinarritutako proba da eta lagina, PCR proban bezala, nasofaringea da. Abantaila nagusiena da emaitza 15 minututan lor daitekeela eta oso sentikorra dela infekzioaren lehen egunetan. Infekzioaren lehen egunetan (0-3 egunetan) sentikortasuna %100ekoa da eta 4-7 egunen artean %90ekoa. Proba honek ez ditu antigorputzak hautematen, baizik eta gaixoak une horretan kutsatuta dagoen ala ez. Emaitza, beraz, positiboa edo negatiboa izan daiteke.

Datu hauek PCR testak eta antigeno probak kontuan hartzen dituzte.

Eusko Jaurlaritzak eguneratu duen azken datua: