Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

OGP Euskadiren 5. konpromisoaren bideoa: integritatea

OGP 5

egilea: Pegip 2020, 

Open Government Partnership deritzon Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzari atxikita dagoen OGP Euskadi Ekintza Planaren 5. Konpromisoa erakunde publikoen integritateari buruzkoa da.

Konpromiso horren helburu nagusia da herritarrek beren erakundeetan duten konfiantza areagotzea eta sakontzea, eta gobernantza etikoa zabaltzea, Integritatearen Euskal Sistema ezarriz.

OGPren Euskadiko Ekintza Planean jasotako konpromiso bakoitzari buruzko azalpen-bideoak argitaratzeari buruzko post-sorta amaitzeko, integritate-konpromisoari buruzko ikus-entzunezko dokumentua partekatzen dugu:

Bideo honetan esaten den bezala, demokraziaren kalitatea funtsezkoa da gure gizartearen funtzionamendu egokia bermatzeko. Ildo horretan, beharrezkoa da herritarrek erakundeengan konfiantza izatea.

Hori gauzatzeko, Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzak etikaren arloko erakunde guztientzako eredu bat sortu nahi du, kudeaketa-printzipio eta -elementu komun batzuekin. Zabaldu nahi den kultura berri hau hiru printzipiotan oinarrituta dago:

  1. Interes orokorra (komunitatearen onura)
  2. Errespetua eta irekitasuna, herritarrekin eta herritarrentzat lan egitea
  3. Eraginkortasuna baliabide publikoen kudeaketan

Konpromiso honi buruzko informazio guztia OGP Euskadiren webgunean kontsulta daiteke.