Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

OGP Euskadiren 4. konpromisoaren bideoa: Open Eskola

ogp 4

egilea: Pegip 2020, 

OGP Euskadi proiektuaren bidez Euskadi ere partaide duen OGP gobernu irekirako aliantzaren ustez, parte-hartzea demokraziaren funtsezko osagaia da.

Euskal gizartean balio publikoaren sorkuntzarako partaidetza eta lankidetza bidezko kultura sustatzeko helburu nagusiaren harira sortua da OGP Euskadiren 2018-2020 Ekintza Planeko 4. konpromisoa: Open Eskola, Gobernamendu Publikorako herritarren eskola irekia.

Ekintza Plan honetan jasotako konpromiso bakoitzaren inguruko azalpen-bideoen argitalpenari buruzko post sortari jarraipena emanez, oraingo honetan, konpromiso honen esparruan egiten ari dena arras ongi laburbiltzen duen ikus-entzunezko dokumentua partekatu nahi dugu:

Bideoak dioen bezala, Open Eskola deritzon topagune eta ikasguneak gai publikoetan inplikatuagoa dagoen herritartasun aktiboagoa sustatzea du xede. Baita administrazio irekiagoa ere, proposamenak bete eta egindakoa herritarrei kontatzen dakiena.

OGP Euskadik bideak ireki nahi ditu herritarrak eta administrazioa elkarrekin ibil daitezen, eta bide horretan, eredu edo gida bat finkatu nahi du administrazioen artean ideiak trukatu ahal izateko.

Konpromiso horren barruan, eraikuntza partekatuko prozesu bat osatuz joan da, eta egun, ereduaren testaketa bukatzen ari da Bilboko eta Tolosako udaletan eta Añanako Kuadrillan. Hauexen esperientziak dira bideoan entzun ahal izan ditugunak.

Azkenik, jakinarazi nahi dugu, ekainaren 10ean Foro Irekiaren saio bat antolatuko dela bideokonferentzia bidez, eta bertan ezagutzera emango dela 4. Konpromiso honi atxikitako taldeak orain arte gauzatutako lan-prozesua, baita proiektu pilotuen egoera eta Open Eskolaren Amaierako Gidaren zirriborroa ere.

Konpromiso honi buruzko informazio guztia OGP Euskadiren webgunean kontsulta dezakezu.