Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Elektronikoaren Dekretua aldatu du "zero paper" helbururantz aurrera egiteko

eadministrazioa

egilea: Pegip 2020, 

Gobernu Kontseiluak apirilaren 21ean “Dekretu-proiektua Administrazio elektronikoari buruzko dekretuaren bigarren aldaketarenaonartu zuen. Horren helburua hemendik aurrera izapidetze elektronikoa jarduteko ohiko modua izatea lortzea da, paperik gabeko administrazioa, gardena eta arina, herritarrentzat irisgarria dena, lortzeko bidean aurrera egiteko.

2012an “Otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, Administrazio elektronikoari buruzkoa” onartu zenetik, pixkanaka aurrera egin da administrazio publikoan baliabide elektronikoak erabiltzea sustatzeko bidean. Deketruaren bigarren aldaketa horrekin, herritarrek, zerbitzu publikoez baliatzeko edo administrazio-prozedurak izapidetzeko orduan, administrazioarekin dituzten harremanetan baliabide elektronikoak erabiltzeko duten eskubidea garatu da.

Testuak, bestalde, zerbitzu publikoak ematean eta izapidetzen diren administrazio-prozeduren kudeaketan administrazio-jardunerako funtsezkoak diren beste hainbat gai ere arautzen ditu, besteak beste:

  • Egoitza elektronikoa.
  • Iragarki-ohol elektronikoa.
  • Herritarrak eta administrazioa nola identifikatu eta haien jarduna nola autentifikatu.
  • Ahalordearen erregistro elektronikoa.
  • Erregistro elektronikoa.
  • Komunikazio elektronikoak.
  • Agiri elektronikoak eta agiri horiek nola gorde behar diren.

Horrez gainera, aldaketa hori administrazio elektronikoaren hainbat arlotan azken aldian egindako lege-aldaketen ondorioa da.

Onartutako testuak ahalbidetuko du herritarrek, administrazioarekin jardutean, jatorrizko agiririk, beste edozein administrazioren esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumenturik edo landutako daturik, aurkeztu beharrik ez izatea. Orain, eskubideen erabileraren berme osoa eta prozeduren balio juridikoa izango dute hauek. Horrez gainera, administrazioak behartu dezake, prozedura jakin batzuetarako, berarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak soilik erabiltzea.

Dekretuak jasotzen duen bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo guztiak egongo dira egoitza elektronikoaren barruan, eta lankidetza-hitzarmenen bidez beste administrazio publiko batzuekin batera erabiltzeko egoitzak sortu ahal izango dira.

“Administrazio elektronikoari buruzko dekretuaren bigarren aldaketaren dekretua” onartzen denetik aurrera, administrazioak eskabideen eta gainerako dokumentuen eta izapideen eredu elektronikoak jarriko ditu interesdunen eskura egoitza elektronikoan. Gainera, prozedurei hasiera emateak ahalbidetuko du zati dinamiko elektronikoak sartzea, bai eta automatikoki egiaztatzea ere emandako informazioa. Interesa duten pertsonek prozeduren izapidea zertan den jakiteko informazioa ere kontsultatu ahal izango dute.

Dekretuaren aldaketari buruzko informazio gehiago kontsultatu daiteke Irekian argitaratutako oharrean eta Gobernu Kontseiluak onartutako zirriborroan.

Beste urrats bat Eusko Jaurlaritzak paperik gabeko administrazioa lortzeko duen helburuan, eta jauzi kualitatibo hori ematea Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoak Kudeaketa aurreratua-Eraldaketa digitala ardatz estrategikoan barne hartzen duen administrazio elektronikoa ezartzeko eta hedatzeko prozesuan.