Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

PEGIP 2020ren jarraipena: 1. Ardatza, Gardentasuna eta parte-hartzea

egilea: Pegip 2020, 

PEGIP 2020ren jarraipenari eta ebaluazioari buruz Gobernu Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Erabakiak xedatutakoaren arabera, 2019. urtean Planaren Bitarteko ebaluazio-txostena egin behar zen. Txosten hori euskadi.eus atarian eskuragarri dago (leiho berri batean irekitzen da).

Txosten honen bidez, Planaren jarraipenari buruzko bitarteko ebaluazio-txostena argitaratzeko konpromisoari erantzun nahi zaio; hau da, aipatutako konpromisoei, eta PEGIP 2020k bere sei ardatz estrategikoetan dituen proiektuen jarraipena eginez.

Sarrera honetan, PEGIP2020 planaren lehen ardatz estrategikoan ("Gardentasuna eta Partehartzea") lortutako emaitzak azalduko ditugu labur-labur. 

Ardatz honek zerikusia dauka gobernu ona bultzatzearekin, hots, boterea balio publikoa sortzeko erabiltzeko modu batekin, bere politiken eta zerbitzuen efizientzian, gardentasunean, kontuak ematean, herritar antolatuen eta ez antolatuen parte-hartzean eta elkarlan publiko-pribaturako eta administrazioen arteko elkarlanerako formula berrien sustapenean oinarrituta. Gobernu ona bultzatzeak erakusten du irmotasuna dagoela dauden baliabideak garapen ekonomiko eta sozialaren alde erabiltzeko, giza garapen iraunkorraren ikuspegitik, eta lege-esparru bat behar du administrazioaren kultura berriaren oinarriak garatzeko.

Ardatz honetan funtsezko proiektu-ildoetako bat da, era berean, gardentasuna sustatzea eta kontuak ematea bultzatzea, publizitate aktiboaren eta informazio publikoa eskuratzeko bermeen bidez. 

Hauek dira ardatz honen helburuak:

  • Legebiltzarrarekin elkarlanean aritzea EAEko Gardentasunaren eta Herritarren Parte-hartzearen Lege-Proposamena burutzeko.
  • Eusko Jaurlaritzaren eta bere sektore publikoaren lidergoari eustea nazioarteko gardentasun-estandarretan.
  • Gobernantza, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea sustatzeko politikak bultzatzeko erabakimena duen antolaketa-egitura jartzea.
  • Arian-arian liburu zuriko konpromisoak garatzea, kontuan hartuta "zehatzetik hasteko” eginbidea eta hedapenerako konpromisoak.

 

Gertaera, produktu eta lorpen esanguratsuenei dagokionez, txostenak hurrengo hauek nabarmentzen ditu:

  • Gardentasunari buruzko legea: Nahiz eta ekimena oraindik martxan dagoen, lege-proposamena kontuan hartzearen alde agertu zen Jaurlaritza, gizarte-beharrizan batekin bat egiten duelako: arau moderno eta eguneratua izatea politika publikoen ebaluazioaren, gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren alorrean. 
  • Publizitate aktiboa eta sarbiderako eskubidea: GARDENA gardentasun-atariaren diseinu berria eta nazioarteko gardentasun-eskalan 2016an lortu zen lidergoari eustea.
  • Gardentasunerako Sailarteko Batzordea: Etengabeko koordinazio-bilerak eta harremana, gardentasun-neurriak eta herritarren partaidetza jorratzeko modua homogeneizatzeko
  • Gardentasunari buruzko jardunbide egokiak: Erkidego-mailako eta estatuko gardentasun-kontseiluen bi bileratara joatea., eta Euskadiren hautagaitza Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Aliantzako kide izateko (OGP Euskadi), eta garaile atera da deialdi horretan, sarearen munduko 15 eskualdeetako bat denez gero.
  • Liburu Zuriko konpromisoak: 2017 eta 2018an esleitutako Elkarlan Sariak, Eusko Jaurlaritzako langileei emandako lankidetzazko negoziazioaren gaineko prestakuntza eta sustatu diren parte-hartzeko prozesuak Gobernuko proiektuetan (4/2005 berdintasun-legearen partaidetzazko ebaluazioa; zientzia herritarra-Bid Rex Interreg Europe; Plataforma partehartzailea etxebizitzaren euskal behatokian; lurraldea antolatzeko zuzentarauen berrikuspena; Bherria, etab).
  • Open Data: Askatutako datuak ustiatzeko ahalmen handia daukaten sektoreetan (osasuna, hezkuntza, industria eta abar), eta beren trataera grafikoak nahiz berariazko ustiapenek herritarren artean gizarte-beharrizan eta -arazorik larrienei eta politikek eta zerbitzu publikoak haiek asetzeko duten benetako inpaktuari buruzko iritzia eratzen laguntzen dituztenak, kontuak ematearen ikuspegitik. Beste aurrerapenen artean, nabarmentzekoak dira datu irekien lehiaketak, grafikoen atari berria sortzea Euskadi.eus webgunean, IVAPen plataformaren bidez emandako on-line ikastaroak , Gasteizko eta Donostiako Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren federazioa Open Data Euskadi-ko katalogoan, Open Linked Data azpiegituraren ezarpena (SPARQL, etab.), edo euskadi.eus webguneko grafikoen atarian argitaratutako grafikoen kopurua eta datu irekien plan sektorialen grafikoen kopuruaren gorakada.

Jarraian, proiektuen egoera txostenaren datan jasotzen duen taula bat agertzen da: