Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Bilboko metroa 2. linea

ets metro bilbao linea 2 portada

2002tik Ezkerraldea metroaren sarearen parte da.

2002ko apirilaren 13an, bost urte baino gehiagoko lanen eta proiektuak egiten urte gehiago igaro ondoren, Bilboko metroa Ezkerraldera heldu zen. Gurutzetako, Ansioko, Barakaldoko, Bagatzako eta Urbinagako geltokietan bizi ziren pertsonak sare metropolitarrera igo ziren. 2005eko urtarrilean Sestaoren txanda izan zen. Abatxolok eta Portugaletek 2007ko urtarrilean egin zuten. Bi urte geroago, 2009ko uztailaren 4an, Portugalete-Santurtzi tartea zerbitzua ematen hasi zen, beste bi geltokirekin: Peñota eta Santurtzi. 2010eko irailaren 3ra arte itxaron behar izan zen "Mamarigako kanoia" izenez ezagutzen dena funtzionatzen hasteko. Santurtziko leku horretan bizi direnei minutu gutxitan metroko sarera heltzeko aukera ematen dien lantzadera da. Azkenean, 2014ko ekainean metroaren ezkerraldeko hedapenari amaiera eman zitzaion, 2.400 metro luze den Santurtzi-Kabiezes tartearen inaugurazioarekin. Erabat lur azpian dagoen Kabiezeseko geltokiak Bilboko Trenbide Metropolitarraren geltoki tipoari erantzuten dio, eta Kabiezes plazaren azpian dago.

Linearen beste muturrean, Etxebarri-Basauri tartea erabat ari da funtzionatzen 2011ko azarotik. Urte horretako otsailaren 28an Arizko geltokia inauguratu zen. Ondoren, 2011ko azaroaren 11n, Basauriko geltokia martxan jarri zen.

Onurak

parking ikonoa

Gehitu

Ezkerraldeko udalerri guztiak metro sarean sartu ditu.

trenbide modu ikonoa

Trenbide-modua hurbiltzen du

Trenbide modua Barakaldoren, Sestaoren, Portugaleteren eta Santurtziren bihotzera hurbiltzen du, eta baita biztanle asko dituzten auzoetara ere, Gurutzetara edo Kabiezesera, besteak beste.

sarbide zuzena ikonoa

Zuzeneko sarbidea

Sarrera zuzena geltoki bitartez Bilbao Exhibition Center-era (Bec) eta Gurutzetako Ospitalera.

ets bilboko metroa 2 linea onurak irudia
ets biloboko metroa 2 linea informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Mamarigako kanoia eta Kabiezeseko tartea martxan jarri ondoren, Santurtziko biztanleen %90ek metro geltoki bat dute euren etxeetatik 10 minutu baino gutxiagora.

Datu interesgarriak

denbora ikonoa

2002

Metroak itsasadarra gurutzatu zuen Elorrieta parean eta Ezkerraldera heldu zen.

denbora ikonoa

2014

2. linearen hedapena amaitu zen, Kabiezeseko geltokiaren irekierarekin.

finantzazio ikonoa

Finantzaketa

Bilboko Metroa erdibana finantzatuta dago Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean.

Azken aldaketako data: