Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Bilboko metroa 1. linea

ets metro bilbao linea 1 etxebarri portada

Bilboko metroa

Plentzia eta Zazpi Kaleak (Bilbo), arteko 1. lineako lehen tartea inauguratu zenetik, Imebisako (Ingeniería para Metro Bilbao) hasieran eta 2004tik aurrera ETSko giza taldeak diseinatu eta zuzendu ditu trenbide metropolitarraren eraikuntza lanak.

1995eko azaroaren 11n hasi zen gizarteari zerbitzua ematen Bilboko Metroa. 23 geltokik aldi berean (Plentzia - Zazpi Kaleak tartea), garraio publikoaren erabileran benetako mugarria izan zen jardunaldi historikoan.

1996ko ekainaren 24an beste geltoki bat gehitu zitzaion sareari: Gobela, Areeta eta Neguri artean. Eta azaroaren 9an Begoñako igogailuak hasi ziren zerbitzua ematen. 1997an dagoeneko, uztailaren 5ean, Santutxuko, Basarrateko eta Boluetako geltokiak zerbitzuan sartu ziren. Eta 2005eko urtarrilaren 8an metroa Etxebarrira heldu zen.

Onurak

parking ikonoa

Eskumaldeko udalerri guztiak barne hartzen ditu

Horretarako, goitik behera zaharberritu zen San Inazio-Plentzia tarteko trenbide suburbano izenekoen linea zaharra. Erandion, Areetan eta Algortan geltokiak lur azpira sartu ziren, eta udalerri horietako biztanleentzako aisia gune berriak sortu ziren.

Trenbideko modu ikonoa

Trenbide modua Bilboren bihotzera hurbiltzen du

Geltokiak baititu San Mames estadioaren ondoan, Indautxu plazan, Moyuan edo Abandon.

parking ikonoa

Aparkalekuak instalatu dira Ibarbengoako, Leioako eta Etxebarriko geltokietan

Getxon dagoen Ibarbengoako aparkalekua zabalik dago 2020ko ekainatik.

bilboko metroa 1 linea onurak irudia
bilboko metroa 1 linea informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

2015ean behin betiko kendu zen lineako azkenengo trenbide pasagunea: Urduliz. Bi urte geroago, 2017ko apirilean, Urdulizko geltokia zerbitzua ematen hasi zen, udalerri horretako biztanleei aukera eta aisia gune berria eman dien lur azpiko geltokia, hain zuzen ere.

Datu interesgarriak

denbora ikonoa

1995

Azaroaren 11n Bilboko metroa inauguratu zen.

denbora ikonoa

2020

1. lineako orain arteko azken geltokia zerbitzua ematen hasi zen: Ibarbengoa.

finantziazio ikonoa

Finantzaketa

Bilboko Metroa erdibana finantzatuta dago Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean.

Azken aldaketako data: