Eusko Jaurlaritza

Bideozaintza-kameren datuen tratamendua

Datu tratamenduaren informazio orokorracartel de videovigilancia

95/46/CE Zuzentaraua (datuen babeserako araudi nagusia) indargabetzen duen 2016/679 (EB) Araudiak, 2016ko apirilaren 27koak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenak, datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen aurrean pertsona fisikoak babesteari buruzkoak, izaera pertsonaleko datuen tratamendua legitimatzen du bere 6. artikuluan; besteak beste, interes publikoaren mesedetan buruturiko xede bat erdiesteko beharrezkoa baldin bada.

Hartara, jakinarazten dizugu, Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Legeak ahalbidetu egiten gaituela norbanakoen kontrolerako, segurtasunerako eta babeserako irudiak hartzeko eta grabatzeko, baita Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren eraikinak, ondasunak eta instalazio ez polizialak babesteko irudiak harzteko eta grabatzeko ere.

Nor da datu-tratamenduaren arduraduna?

Baliabide Orokorren Zuzendaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 010010 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 945018000

Datuak babesteko ordezkaria

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 010010 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 945018000, e-posta: dpd-dbo@euskadi.eus

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Gizabanakoen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko. Instalazioetako sarbideen erregistroa eta zaintza eramateko.

Legitimazioa

DBANren 6.1.e) artikulua. Interes publikoaren mesedetan buruturiko xedea. 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena.

Zein jasotzaileri komunikatuko dizkiogu zure datuak?

Ez dizkiogu hirugarren bati zure datuak lagako edo komunikatuko, legezko betebeharra dugunean izan ezik. Kasu horretan, Ertzaintzari, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, eta/edo Epaitegiei edo Auzitegiei komunikatuko dizkiegu.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Irudiak hartzen ditugunetik, gehienez ere hilabetez gordeko ditugu. Hilabetea igarotakoan, irudiok ezabatu egingo ditugu, Ertzaintzari, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, eta/edo Epaitegiei edo Auzitegiei komunikatu behar dizkiegunean izan ezik.

Erabaki automatizaturik hartuko al dugu?

Ez, ez dugu erabaki automatizaturik hartuko eskuratutako informazioaren gainean.

Zer eskubide egikari ditzakezu datuen babesaren arloan eta nola egikari ditzakezu?

Datuetara irispidea izatekoa, datuak zuzentzekoa, datuen tratamenduari aurka egitekoa eta datuak ezereztekoa egikaritzeko tratamenduaren arduradunaren aurrean, egoitza elektronikoaren bitartez.

Datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak EAEn egikaritzeari buruzko informazio guztia hemen: www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/

Argibide gehiago:

www.euskadi.eus/datu-babesa

Horrez gain, eskubidea duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (leiho berri batean irekitzen da) erreklamazioa aurkezteko, baldin eta aurreko bideak baliatuta zure eskaerari behar bezalako erantzunik ez zaiola eman irizten badiozu.

Azken aldaketako data: