Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bellota markako sega. Patricio Echeverría (Legazpi). Altzairu tenplatua lurraren arrasean.

Datu teknikoak
Izena: Bellota markako sega, 2510-22″ modeloa
Ekoizpena: Patricio Echeverría (Legazpi)
Urtea: ca. 1950
Neurriak: 3 x 56 x 37 cm

Bellota markako sega, 2510 modeloa, 22 hazbetekoa.

Bellota markako sega, 2510 modeloa, 22 hazbetekoa.

Hona hemen 22 hazbete (ia 56 zentimetro) luze eta ertz zorrotz bat duen altzairu kurba eta puntazorrotzeko orria. Bere forma estilizatua da, bere kolore distiratsua, eta, bere barneko aldean, «Herramienta Garantizada. Bellota» dioen grabatu fina dauka. Hala eta guztiz ere, zaila egiten zaigu imajinatzea euskal industria ondarearen mugarri bat dela.

Zerk egiten du berezi sega bat, mendeetan zehar lurraren arrasean segatzeko erabili den nekazaritza-tresna bat? Zentzuzkoa al da halako lanabesa industria ondarearen bilduma batean sartzea? Ez al da egokiagoa museo etnografiko batean izatea? Hasiera batean, pieza honek ez du zerikusi handirik gure industriarekin, gure haranetako lantegi handi horiekin, beren tximiniei etengabe kea dariela eta beren sirenen soinu ezagunak, hainbeste udalerritako egunerokotasuna markatzen zutenak.

Legazpiko Patricio Echeverría fabrikaren postala. Jatorria: www.gipuzkoa.eus

Legazpiko Patricio Echeverría fabrikaren postala. Jatorria: www.gipuzkoa.eus

Hala ere, altzairu-orri hori ez zuten burdindegi batean egin, industrializazioaren enpresa ikoniko horietako batean baizik: Patricio Echeverría. Legazpin, Urola ibaiaren ondoan dagoen faktoria ikusgarria, 1908an sortua Pedro Segura, Romualdo Echeverria, Prudencia Guereta eta Patricio Echeverriaren beraren bultzadatik. Azken honek negozioaren ardura hartu zuen 1919tik aurrera, bazkide bakar bezala. Hastapenetik nekazaritza-erremintak ekoizten aritu ziren, hala nola aitzurrak, urkilak eta arrasteluak, baita mokoak, palak, palankak eta meatze-lanetarako beste tresna batzuk ere. Fabrikan prozesu osoa egiten zen, makineria goiz sartu zen eta: metalaren galdaketatik hasi eta erreminta egin arte, ijezketa, forja, galdaragintza eta tratamendu termikoetarakoak…. Beren marka ospetsua, Bellota, 1920an erregistratuko zuten, Henry Taylor enpresa britainiarrari (Sheffield, Ingalaterra) erosi ondoren, eta laster euskal metalgintzako markarik ezagunenetakoa bihurtu zen.

Herramientas Bellota y Mendi iragarkia. Jatorria: Bertan.gipuzkoakultura.net

Herramientas Bellota y Mendi iragarkia. Jatorria: Bertan.gipuzkoakultura.net

Bellota markako iragarkia. Gipuzkoa Begiragarria (1932), 61. orr.

Bellota markako iragarkia. Gipuzkoa Begiragarria (1932), 61. orr.

Segen fabrikazioa, berriz, ez zen 1931ra arte iritsi, altzairua ekoizteko labe elektriko bat erosi eta Austriako teknologiarekin muntatutako tailer espezifiko bat sortu zenean. Hiru urtetan lortu zuen enpresak sega-orri mota ezberdinei irteera ematea, erabilera anitzetara egokituak, estuenak eta estilizatuenak eta motzenak, otasega izenez ezagutzen direnak. Ekoizte prozesua ez zen batere erraza: ebaketa, estanpazio, tenkatze, lauzpabost forjaketa-fase, planeatze, eskuzko zuzenketa, tenplatze, irabiatze, arbastatze, leunketa, punteatze, tenkatze, bernizazio eta pintatze lanak behar ziren sega-orriak egiteko. Horrela, kalitate handiko tresnak lortzen ziren, eta ohiko tailerren ekoizpen-ahalmena baino askoz ere gehiago: Legazpiko fabrikatik, batez beste, 700 sega atera ziren egunean, 40 langile espezializaturen ahaleginari esker.

Izugarria da: 12 milioi sega-orri baino gehiago, beste hainbeste aitzur, pikatxoi, igitai, bate, golde edo burdin sarerekin batera. Beren kantitatea eta egunerokotasuna direla eta, hain zuzen ere, horietako oso gutxi gorde dira. Zorionez, Patricio Echeverría enpresak  bere hainbat produktu, horien artean sega hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Industria Ondare Higigarriaren bildumari dohaintzan eman zizkion 1984an. Hor, Konsoni Lantegiaren bigarren solairuko apaletan, esfortzu eta lan istorioak gogora ekartzeaz gain, gure herrian, itxuraz ohikoenak diren objektuetan ere industria presente dagoela erakusten du.

Tresna erakusketa Legazpiko Patricio Echeverría fabrikan. Argazkia: Paco Marí, Estudio Marín (1951). Jatorria: www.kutxateka.eus

Tresna erakusketa Legazpiko Patricio Echeverría fabrikan. Argazkia: Paco Marí, Estudio Marín (1951). Jatorria: www.kutxateka.eus

Tresna erakusketa Legazpiko Patricio Echeverría fabrikan. / Argazkia: Paco Marí, Estudio Marín (1951). Jatorria: www.kutxateka.eus/

Tresna erakusketa Legazpiko Patricio Echeverría fabrikan. / Argazkia: Paco Marí, Estudio Marín (1951). Jatorria: www.kutxateka.eus/

Patricio Echeverría fabrikako forja-tailerra. Argazkia: Santi Yaniz (2001). Jatorria: bertan.gipuzkoakultura

Patricio Echeverría fabrikako forja-tailerra. Argazkia: Santi Yaniz (2001). Jatorria: bertan.gipuzkoakultura

Bellota markako sega-orri forjatu berriak. Argazkia: Santi Yaniz (2001). Jatorria: bertan.gipuzkoakultura

Bellota markako sega-orri forjatu berriak. Argazkia: Santi Yaniz (2001). Jatorria: bertan.gipuzkoakultura

Bellota markako patentea. Jatorria: Oficina Española de Patentes y Marcas, Exp. 38202

Bellota markako patentea. Jatorria: Oficina Española de Patentes y Marcas, Exp. 38202

Sheffieldeko Henry Taylortresna-fabrikaren iragarkia (1919). Jatorria: gracesguide.co.uk

Sheffieldeko Henry Taylor tresna-fabrikaren iragarkia (1919). Jatorria: gracesguide.co.uk