Zezen-ikuskizun orokorrak baimentzea

Deskribapena


Behi-abelburu suharrek parte hartzen duten ikuskizunak zezen-ikuskizun orokorrak dira. Horietan abelburuak zezen-plazetan toreatzen dira eta ikuskizunean bertan abelburua hil egiten dute, araudi honetan ezarritakoarekin bat.

Eskaera ospakizuna baino gutxienez 10 egun lehenago egin behar da.

Zezen-ikuskizun orokorrak honakoak dira:

  • Zezenketak: lau eta sei urte arteko zezenak toreatzeko ikuskizunak.
  • Nobiladak zezen-pikatzaileekin: hiru eta lau urte arteko zezenkoak toreatzeko ikuskizunak.
  • Nobiladak pikatzailerik gabe: bi eta hiru urte arteko zezenkoak toreatzeko ikuskizunak, pikaldirik gabekoak.
  • Burtziketa: zezenak edo zezenkoak burtziekin eta zaldiz toreatzen dituzten ikuskizunak.
  • Zekorketak: profesionalek, zaleek edo zezenketa-eskoletako ikasleek bi urte baino gutxiagoko eta urtebete baino gehiagoko arrak toreatzen diren ikuskizunak.
  • Jaialdi mistoak: aurreko motak zatika barneratzen dituen nahasketa, mota bakoitzaren arau bereziak betetzen direla.
  • Jaialdiak: abere puntamotzak toreatzen diren ikuskizunak. Gainontzekoan, adin horretako abereen toreoa beste zezenketa-ikuskizunetan erregulatzen duten araudiek erregulatuko dituzte jaialdiak. Era berean, jaialdiak nahasketak izan daitezke, aurreko atalean idatzitakoarekin bat etorrita

Nori dago zuzenduta


Enpresa antolatzailetzat joko dira zezen-ikuskizunak antolatzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoak, baldin eta hortik datozen erantzukizunak, jendearekiko edo administrazioarekiko berenganatzen badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoan zezen-ikuskizunak antolatzeko nahitaezkoa izango da aipatu dugun eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko den erregistroan izena ematea.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 017020 / Faxa 945017021

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao 
Tf. 94 6075520 / Faxa 94 6075521

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
Tf. 943 467125 / Faxa 943474532

Kodea(k)

  • Zezen-ikuskizun orokorrak baimentzea: 0021201

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  • Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ikuskizuna hasi baino 72 ordu lehenagora arte.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk