Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 1991ko abuztuaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza
2447

AGINDUA, 1991ko uztailaren 18koa, Herrizaingo eta Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean lidia-abereen adarren araketari buruzkoa dena.

Zezenek edota zekorrek adarrak oso-osorik izatea guztiz garrantzizkoa da lidia behar den moduko ikuskizun izan dadin jendearentzat; hori dela-ta, eskudun herri-agintariek ardura handiz jokatu behar dute maulazko abereak atera ez ditzaten plazara, horrela ihardunez gero, ikusleen eskubideak hobeki zaintzen bait dira. Ondorioz, zezenketen arloan administral eskurantzak banatzen dituen apirilaren 4eko 10/1991 Legea ikusita eta

Euskal Herriko Autonomi Estatutoaren 10-38. eta 17. ataletan ezarritakoa kontutan harturik, honako hau

XEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Iurraldeeremuan dauden plazetan lidiatzen diren abereen adarren araketa Agindu honetan ezarritako moduan egingo da. 2. atala.- Lidia amaitu ondoren, Nekazaritza eta Arrantza eta Osasun Sailburuen 1989ko abenduaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera izendaturiko albaitariek gauzatuko dute adarren araketa, adar-muina aldez aurretik kendu ondoren. 3. atala.- 1.- Aipaturiko araketaren arrazoia adarretan iruzurrezko maneiurik izan ez delako egiaztatzean datza, hori dela-ta, hurrengo froga hauek burutuko dira: -- Kanpoko kutikularen analisia. - Adarraren biometria. - Lerro zuriaren azterketa. 2.- Horrelako frogak egiterakoan, zezenketaburuak eta bere aholkulariek egon behar dute bertan, baita egon ere Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saile ko Joko eta

Ikuskizun Zuzendaritzak izendaturiko ordezkaria. 4. atala.- 1.- Aurreko atalean azalduriko analisiak burutzean iruzur-aztarnarik aurkituto balitz, adarra paper batez inguratu eta zigilatuko du agintaritzaren ordezkariak, baina zigilua paper eta adarraren gainean erdixka egongo da. Zigiluan, bestalde, aberearen identifikazio-zenbakia isladatuko da. 2.- Behin zigilatu ondoren, adarrak zurezko kutxetan sartuko dira gehienez launaka, kutxak cm 1 lodi, 40 cm luze, 40 cm zabal eta 25 cm gora neurrietakoak izango dira, barnetik zink-ez estaliak. Itxieran zigilaturiko prezintua jarriko da eta altzairuzko bi zumitzez inguratua geratuko da kutxa, bata luzera eta bestea zeharka, barnekoa eskuraezina izan dadin. 5. atala.- 1.-

Behin bildu ondoren, adarrak, agintaritza-ordezkariaren begiradapean, Eusko

Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko (NlHZ) Nekazal Ikerketa eta

Hobekuntzarako Zerbitzura bidaliko dira dagozkien analisiak egin dakizkien, haietako bat adarhodien azterketa histologikoa izanik. 2. NIHZ-ek kutxa jasotzen duenean, akta bat idatziko du, ontzia bortxatu gabe dagoela ziurtatzen duena, osterantzean, ageriko akatsak azalduko dira. 6. atala.-

NIHZ-ek bidezko analisiak egin ondoren, txosten bat idatzi eta Eusko

Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari bidaliko dio aktarekin batera, zezenketen arloan administral eskurantzak banatzen dituen apirilaren 4eko 10/1991 Legearen 9. atalean ezarritakoarekin bat etorriz. 7. atala.- 1.- Lidia-abereen adarretan iruzurra egitea, aipaturiko 10/1991 Legearen III. atalburuan agindurikoaren arabera zehatuko da. 2.- Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Joko eta

Ikuskizun Zuzendaritzak hasi, izapidatu eta ebatziko ditu zigorbidezko espedienteak. 3.- Zigorbidezko prozedurari hasiera emanez gero, izapideek dirauten artean NlHZ-en gordeko dira adarrak. AZKEN XEDAPENA Agindu honek

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1991ko uztailak 18.

Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA. Nekazaritza eta Arrantza

Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.


Azterketa dokumentala