Kirurgia Handi Anbulatorioko Zentroen Osasun Baimena

Deskribapena

Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen baimena 2013an arautu zen berariaz Agindu baten bidez. Agindu hartan arautu ziren zentro eta zerbitzu sanitarioei aplikatu behar zitzaizkien betekizun teknikoak, kirurgia-jarduketak edo diagnostiko-prozedurak edo ospitaleratzerik gabeko prozedura terapeutiko inbaditzaileak egiten bazituzten.

Halaber, zentro mota horren betekizunak ezarri ziren, guztiek ere baimen homogeneo bat jasotzeko.

Izan ere, baimen hori behar da Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroan sartzeko; bertan daude jasota eta modu homogeneoan sailkatuta EAEko zentro sanitario guztiak, sortzeko edo funtzionatzeko baimenaren jabe badira.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzan eta Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan kudeatzen da Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroa, eta Osasun Sailaren egitekoa da erregistro horren ezaugarriak, betekizunak eta baldintza material, funtzional eta instrumentalak ezartzea, bai eta hura informatizatzea ere.

Nori dago zuzenduta

Zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitario bat sortu nahi duen pertsona fisiko edo juridiko oro, baldin eta horietan kirurgia-prozedura terapeutikoak edo diagnostikoak egingo badira, anestesia orokorrarekin edo erregionalarekin, sedazioarekin edo gabe, ebakuntza osteko zainketa berezi ez intentsiboekin eta ospitaleratu beharrik gabe, non eta ez diren konplikazioak agertzen.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Eusko Jaurlaritza

  • Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
  • Antolamendu eta Egiaztapen Sanitarioko Zerbitzua
  • Donostia kalea 1 1. Vitoria-Gasteiz 01010
  • E-mail: soac@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019234

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Instalatzeko baimena: 0103101
  • Funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Funtzionatzeko baimena berritzea: 0103102
  • Funtsezko aldaketarako baimena: 0103105
  • Itxieraren jakinarazpena: 0103108

Instalatzeko baimena

Kirurgia handi anbulatorioko zentro berri bat sortzeko, aurretiaz analisi bat egin behar da, xedeak, jarduketak eta ezaugarriak aztergai hartuta, zentroaren diseinua ez dadin aldendu arauz ezarritako betekizunez.

Zentro, zerbitzu eta establezimendu guztiek, 31/2006 Dekretuaren arabera, instalatzeko baimen sanitarioak eskuratu behar dituzte.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena

KHAko zentroaren obrak eginda edo zentroa aldatuta, ikuskapen batean egiaztatu beharko da eskakizunak eta hasierako eskabidean aurkeztutako konpromisoak bete diren. Egiaztapenok epe barruan egin beharko dira, eta hirigintza-betekizunak ere bete beharko dira.

Instalatzeko baimena duten zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitario sortu berriek, jardunean hasi aurretik, funtzionatzeko baimena eskuratu beharko dute, eta zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitarioen funtsezko aldaketen ondoren eta kasuan kasuko jarduketei ekin aurretik.

Baimen hori gabe, ezingo dituzte eskuratu EAEko aurrekontu orokorretatik eratorritako dirulaguntzak edo laguntzak, eta zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen erregistroan ere ezingo dute izena eman.

Orobat, ezingo dituzte eskatu berariazko arauak dituzten jarduketa sanitarioak egiteko behar diren baimen gehigarriak; ezingo dute eskatu zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioa egiaztatzea; ezingo dute eskuratu publizitate sanitariorako baimena; eta ezingo dute itun edo hitzarmenik egin Osasun Sailarekin.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena berritzea

Aipatu betekizunak eta konpromisoak bete behar dira une oro; beraz, bost urtean behin berrikusiko dira, zentroak hala eskatuta, ikuskapen baten bitartez.

Funtzionatzeko baimenak bost urteko indarraldia du, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen arautegiak epe laburragoa ezartzen ez badu bederen.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketarako baimena

Zentro edo establezimendu sanitario bat izakin dinamiko bat da, berritasunak izan ditzakeena; alegia, ezaugarri sanitarioei eragiten dieten funtsezko aldaketak. Aldaketa horiek aurretiaz baloratu behar dira, pazienteen osasuna babesteko behar diren neurriak hartu direla egiaztatzeko.

Funtsezko aldaketarik badago, kasuan kasuko funtsezko aldaketaren aurretiazko baimena lortu behar da. Funtzionatzeko baimena duen zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitario baten funtsezko aldaketatzat honakoak hartuko dira:

  • a) Higiezinaren banaketa edo egitura aldatzea.
  • b) Erradioterapiako edo medikuntza nuklearreko unitate asistentzialak aldatzea.
  • c) Eskaintza asistentziala aldatzea.
  • d) Pertsona titularra aldatzea.

Kasuan-kasuan aztertzen da eskatu behar den dokumentazioa.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Itxieraren jakinarazpena

KHAko zentroak beste katebegi bat dira arreta sanitarioaren katean. Zentroon itxiera partzialak edo erabatekoak gabeziak eragin ditzake, baita kaltea ere erabiltzaileei; beraz, aztertu beharrekoak dira. Itxiera, edozein motatakoa dela ere (aldi baterakoa, partziala, erabatekoa), jakinarazi egin behar da beti, eta Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak aztertu behar du, itxierarekin ez dadin hutsaldu erabiltzaileek dituzten bermeetako bat ere.